Munduko biztanleria: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
lol |
|||
[[Haurren heriotza tasa|lehenago]] hiltzen ziren Londresen jaiotako haurren ehunekoak % 74,5tik ([[1730]]-[[1749]]) eta % 31,8ra jaitsi ziren [[1810]]-[[1829|1829an]]. 1700 eta 1900. urteen artean, Europako populazioa 100 milioitik 400 milioi baino gehiagora igo zen.Guztira, jatorri europarrez populatutako eremuek munduko biztanleen % 36a osatzen zuten 1900. urtean. |
[[Haurren heriotza tasa|lehenago]] hiltzen ziren Londresen jaiotako haurren ehunekoak % 74,5tik ([[1730]]-[[1749]]) eta % 31,8ra jaitsi ziren [[1810]]-[[1829|1829an]]. 1700 eta 1900. urteen artean, Europako populazioa 100 milioitik 400 milioi baino gehiagora igo zen.Guztira, jatorri europarrez populatutako eremuek munduko biztanleen % 36a osatzen zuten 1900. urtean. |
16:03, 9 urtarrila 2019ko berrikusketa
lol
lehenago hiltzen ziren Londresen jaiotako haurren ehunekoak % 74,5tik (1730-1749) eta % 31,8ra jaitsi ziren 1810-1829an. 1700 eta 1900. urteen artean, Europako populazioa 100 milioitik 400 milioi baino gehiagora igo zen.Guztira, jatorri europarrez populatutako eremuek munduko biztanleen % 36a osatzen zuten 1900. urtean.
Mendebaldean biztanleriaren hazkundea azkartu egin zen txertoaren eta medikuntza eta saneamenduaren beste hobekuntzen ondorioz. Baldintza materialen hobekuntzak Britaina Handiko biztanleak XIX. mendean 10 milioetatik 40 milioietara igotzea ekarri zuen. Erresuma Batuko biztanleria 60 miloietara 2006an iritsi zen. Estatu Batuetakobiztanleria 1800. urte inguruan 5.3 milioi izatetik 1920ean 106 milioi izatera iritsi zen, 307 milioiak gaindituz 2010. urtean.
XX. mendearen lehenengo erdialdean Errusiar Inperioan eta Sobietar Batasunean gerra handiak, gosetea eta hondamendi handiak bizi izan ziren, eta horrek biztanleria galera handiak ekarri zuten (gutxi gorabehera 60 milioi heriotza). Sobietar Batasunaren desegitearen ostean, Errusiako biztanleria nabarmen jaitsi egin zen: 1991. 150 milioietatik 2012an 143 milioietara, baina 2013an murrizketa hori gelditu zen.
Garapen bidean dauden herrialde askotan, oso azkar hazi da populazoa XX. mendearen hasieratik, garapen ekonomikoa eta osasun publikoa hobetzearen eraginez. Txinako populazioa, gutxi gorabehera 430 milioietatik 580 milioietara pasa zen 1850tik 1953era, eta orain 1.300 milioi baino gehiago daude. Indiako azpikontinentea, 1750ean 125 milioi biztanle inguru zituena, 389 milioira iritsi ziren 1941ean; gaur egun, India, Pakistan eta Bangladeshen artean 1,63 milioi pertsona inguru bizi dira. Javak 5 milioi biztanle zituen 1815ean; gaur egungo haren oinordekoak, Indonesiak, 140 milioi biztanle ditu orain. Ehun urteetan soilik, Brasilen populazioa hamar aldiz handitu da, 1900. urtean 17 milioi inguru edo mundu osoko biztanleen % 1 inguru izatetik, 2000. urtean 176 milioi inguru izatera. Mexikoko biztanleria 1900. urtean 13,6 milioietatik 112 milioi ingurura hazi zen 2010. urtean 1920tik eta 2000 urtera, Keniako biztanleria 2,9 milioietatik 37 milioietara igaro zen.
Mila miloien mugarriak
Munduko biztanleria, demografian, gaur egun bizi diren gizakien zenbaki totala da, eta 2018ko maiatzean 7,62 mila miloikoa zela kalkulatzen da.[1]
Munduko biztanleriak hazkunde jarraitua izan du 1315-17ko Gosete Handiaren eta 1350ko Izurri Beltzaren ostean. Garai hartan 370 miloi pertsona bizi zirela kalkulatzen da.[2] Biztanleria hazkuntza tasa handienak – biztanleria %1,8 baino gehiago igotzea urtero- 1955 eta 1975 urteen tartean eman ziren, %2,06ko tasa handienak 1965 eta 1970 tartean eman zirelarik.[3] Hazkunde tasa %1,18ra jaitsi da 2010 eta 2015 tartean eta XXI. mendean zehar gehiago jeistea espero da.[3]
Urteko jaiotza gehienak 1980. hamarkadako amaieran eman ziren,[4] eta 2011tik aurrera nahiko egonkor mantetzea aurreikusten da 135 miloietan.[5] Urtero 56 miloi heriotz daudela kalkulatzen da eta 2040. urtean 80 miloitara igotzea espero da.[6] Munduko biztanleriaren adin media 30,4 urtekoa zela kalkulatu zen 2018an.[7]
Munduko biztanleria (milioiak, NBren estimazioa)[8] | ||||
---|---|---|---|---|
# | Biztanleria gehien duten hamar herrialdeak | 2000 | 2015 | 2030* |
1 | Txina* | 1,270 | 1,376 | 1,416 |
2 | India | 1,053 | 1,311 | 1,528 |
3 | AEB | 283 | 322 | 356 |
4 | Indonesia | 212 | 258 | 295 |
5 | Brasil | 176 | 208 | 229 |
6 | Pakistan | 138 | 189 | 245 |
7 | Nigeria | 123 | 182 | 263 |
8 | Bangladesh | 131 | 161 | 186 |
9 | Errusia | 146 | 146 | 149 |
10 | Mexiko | 103 | 127 | 148 |
Munduko totala | 6,127 | 7,349 | 8,501 | |
Oharra:
|
Biztanleria zonaldeen arabera
Lurreko zazpi kontinenteetatik sei iraunkorki daude populatuak maila altu batean. Asia da biztanleria gehien duen kontinentea, bere 4,54 mila miloi biztanleek munduko biztanleriaren %60a osatzen dutelarik. Munduko bi herrialde populatuenek, Txinak eta Indiak, munduko biztanleria osoaren %37a osatzen dute elkarrekin. Afrika bigarren kontinente populatuena da, 1,28 mila miloi biztanle ingururekin, edo munduko %16arekin. Europako 742 milioi biztanleek munduko biztanleriaren %10a osatzen dute, Latinoamerika eta Karibeko 651 miloiek %9a osatzen duten bitartean. Ipar Amerikak, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanadaz osatua gehienbat, 363 miloiko biztanleria dauka (%5a) eta Ozeaniak, biztanleria gutxien duen kontinenteak, 41 miloi ingurukoa (%0,5).[9] Nahiz eta ez dagoen kopuru finko batez iraunkorki populatua, Antartikak aldatzen den populazio internazional txikia du, gehienbat poloko zientzia guneetan biltzen dena. Populazioa hau normalean udan handitu eta neguan txikitu egiten da nabarmen, bisitan dauden ikerlariak haien herrialdeetara bueltatzen direnean.[10]
Biztanleria kontinenten arabera
Kontinentea | Dentsitatea (biztanleak/km2) |
Biztanleria (milioiak) |
Herrialde populatuena | Hiri populatuena |
---|---|---|---|---|
Asia | 96.4 | 4,436 | 1,382,300,000[oharra 1] - Txina | 35,676,000/13,634,685 - Tokio |
Afrika | 36.7 | 1,216 | Nigeria | 186,987,000 -21,000,000 - Lagos |
Europa | 72.9 | 738 | Errusia; gutxigorabehera 112 milioi Europan.) |
145,939,000 – 17,100,000/12,228,685 - Mosku[11] |
Ipar Amerika[oharra 2] | 22.9 | 579 | AEB | 324,991,600 -23,723,696/8,537,673 - New York |
Hego Amerika | 22.8 | 422 | Brasil | 209,567,000 -27,640,577/11,316,149 - Sao Paulo |
Ozeania | 4.5 | 39.9 | Australia | 24,458,800 -5,005,400 - Sidney |
Antartika | 0.0003 (aldakorra) |
0.004 udan (ez-iraunkorra, aldakorra)[12] |
N/A | 1,200 (ez-iraunkorra, aldakorra) - McMurdo basea |
Historia
Munduko biztanleriaren estimazioak modernitatearen ezaugarri bat dira, Esplorazioen Arotik aurrera izan baitira posible soilik. Munduaren biztanleen aurreneko estimazioak XVII. mendekoak dira: William Pettyk 1682an munduak 320 milioi biztanle inguru zituela kalkulatu zuen (gaur egungo estimazioek bikoitza zirela uste dute); XVIII. mendearen amaieran, mila milioi ingurukoa zen estimazioa (gaur egungo usteetatik nahiko hurbil).[13] Kalkulu zehatzagoak, kontinenteen arabera banatuta, XIX. mendearen lehen erdian argitaratu ziren, 1800eko hamarkadan 600 eta 1000 milioi arteko estimazioekin eta 1840koan 800 eta 1000 milioi artekoekin.[14][15][16]
Antzinaroa eta Erdi Aroa
Nekazaritza k. a. 10.000 urte inguruan sortu zenean, munduko biztanleria milioi bat eta 15 milioi artekoa zela kalkulatu da.[17][18] Are lehenago, ebidentzia genetikoek gizakiak k. a. 70.000 urte inguruan 1.000 eta 10.000 pertsona garai bat pasa zutela erakusten dute, Toba hondamendiaren teoriaren arabera. Konparaziorako, 50-60 milioi lagun inguru bizi ziren ekialdeko eta mendebaldeko Erromatar Inperio konbinatuetan, k. a. IV. mendean.[19]
Justiniano erromatar enperadorearen garaian Justinianoren izurriteak Europako biztanleriaren % 50 inguruko galera ekarri zuen VI. eta VIII. mendeen artean.[20] Europako biztanleria 70 milioi baino gehiagokoa zen 1340. urtean.[21] XIV. mendeko Izurri Beltzaren pandemiak mundu osoko biztanleen kopurua 450 miloietatik (1340. urtean) 350 eta 375 milioi artera (1400. urtean) murriztu zuen,[22] 200 urte pasa behar izan ziren biztanle kopuruak berreskuratzeko.[23] Txinako biztanleria 1200. urtean 123 milioi izatetik 1393. urtean 65 milioi izatera jaitsi zen,[24] ustez Mongolen inbasioen, gosearen eta izurriteen konbinazio baten ondorioz.[25]
K. o 2. urtetik aurrera, Antzinako Txinako Han dinastiak familia-erregistro iraunkorrak mantendu zituen etxe bakoitzaren zergak eta lan-zerbitzuak behar bezala baloratzeko.[26] Urte horretan bertan, Mendebaldeko Han biztanleria 57.671.400 pertsonakoa zen. 12.366.470 etxetan. 47.566.772 pertsonatara, 9.348.227 etxetan, jaitsi zen 146. urtean, Han dinastiaren amaiera aldera.[26] 1368. urtean Ming dinastiaren sorreran, Txinako populazioa 60 milioi ingurukoa zen; 1644an dinastiaren amaiera aldera 150 milioi ingurura hurbildu zitekeen.[27] Ingalaterrako biztanleria 5,6 milioi ingurura iritsi zen 1650ean, 1500. urtean 2,6 milioi inguru izatetik.[28][29] Asia eta Europara XVI. mendeko kolonizatzaile portuges esta espainiarrek Ameriketatik ekarri zituzten laborantza berriek biztanleriaren hazkundea eragin zutela uste da.[30] XVI. mendeko portugaldar merkatariek Afrikara sartuz geroztik,[31] arto eta manioka landaketek Afrikako labore tradizionalak ordezkatu dituzte kontinentean hazten diren oinarrizko elikagaiak izatetik.[32]
Ipar Amerikako biztanleria aurre-kolonbiarra seguruenik 2 milioi eta 18 milioi artekoa zen.[33] Europako esploratzaile eta gainontzeko munduko biztanleriaren topaketek sarritan izugarrizko birulentzia zuten tokiko epidemiak sartu zituzten.[34] Ikerketa erradikalenen arabera, mundu berriaren populazio natiboaren % 90a Europako gaixotasunen ondorioz hil ziren, hala nola, baztanga, elgorria eta gripea.[35] Mendeetan zehar europarrek gaixotasun horiekiko immunitate maila altuak garatu zituzten, ndigenek inolako immunitaterik ez zuten bitartean.[36]
Aro modernoa
Europako Nekazaritza eta Industria Iraultzetan zehar, haurren bizi itxaropena nabarmen handitu zen.[39] Bost urte baino lehenago hiltzen ziren Londresen jaiotako haurren ehunekoak % 74,5tik (1730-1749) eta % 31,8ra jaitsi ziren 1810-1829an.[40][41] 1700 eta 1900. urteen artean, Europako populazioa 100 milioitik 400 milioi baino gehiagora igo zen.[42] Guztira, jatorri europarrez populatutako eremuek munduko biztanleen % 36a osatzen zuten 1900. urtean.[43]
Mendebaldean biztanleriaren hazkundea azkartu egin zen txertoaren eta medikuntza eta saneamenduaren beste hobekuntzen ondorioz.[44] Baldintza materialen hobekuntzak Britaina Handiko biztanleak XIX. mendean 10 milioetatik 40 milioietara igotzea ekarri zuen.[45] Erresuma Batuko biztanleria 60 miloietara 2006an iritsi zen.[46] Estatu Batuetako biztanleria 1800. urte inguruan 5.3 milioi izatetik 1920ean 106 milioi izatera iritsi zen, 307 milioiak gaindituz 2010. urtean.[47]
XX. mendearen lehenengo erdialdean Errusiar Inperioan eta Sobietar Batasunean gerra handiak, gosetea eta hondamendi handiak bizi izan ziren, eta horrek biztanleria galera handiak ekarri zuten (gutxi gorabehera 60 milioi heriotza).[48][49] Sobietar Batasunaren desegitearen ostean, Errusiako biztanleria nabarmen jaitsi egin zen: 1991. 150 milioietatik 2012an 143 milioietara,[50] baina 2013an murrizketa hori gelditu zen.[51]
Garapen bidean dauden herrialde askotan, oso azkar hazi da populazoa XX. mendearen hasieratik, garapen ekonomikoa eta osasun publikoa hobetzearen eraginez. Txinako populazioa, gutxi gorabehera 430 milioietatik 580 milioietara pasa zen 1850tik 1953era,[52] eta orain 1.300 milioi baino gehiago daude. Indiako azpikontinentea, 1750ean 125 milioi biztanle inguru zituena, 389 milioira iritsi ziren 1941ean;[53] gaur egun, India, Pakistan eta Bangladeshen artean 1,63 milioi pertsona inguru bizi dira.[54] Javak 5 milioi biztanle zituen 1815ean; gaur egungo haren oinordekoak, Indonesiak, 140 milioi biztanle ditu orain.[55] Ehun urteetan soilik, Brasilen populazioa hamar aldiz handitu da, 1900. urtean 17 milioi inguru edo mundu osoko biztanleen % 1 inguru izatetik, 2000. urtean 176 milioi inguru izatera. Mexikoko biztanleria 1900. urtean 13,6 milioietatik 112 milioi ingurura hazi zen 2010. urtean[56] 1920tik eta 2000 urtera, Keniako biztanleria 2,9 milioietatik 37 milioietara igaro zen.[57]
Mila miloien mugarriak
Munduko populazioaren mila miloien mugarriak | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Mila milioiak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
Urtea | 1804 | 1927 | 1960 | 1974 | 1987 | 1999 | 2011 | 2024 | 2042 |
Pasatako urteak | –– | 123 | 33 | 14 | 13 | 12 | 12 | 13 | 18 |
Munduko biztanleria mila miloietara 1804. urtean iritsi zela kalkulatzen da. Beste 123 urte pasa ziren bi mila milioietara 1927an irisi arte, baina 33 urte besterik ez ziren behar izan 3 mila miloietara 1960an iristeko.[58] Hortik aurrera, biztanleria globala lau mila miliora 1974an, bost mila milioira 1987an, sei mila milioira 1999an eta, Estatu Batuetako Zentsuen Bulegoaren (Unites States Census Bureau) arabera, zazpi mila milioi 2012ko martxoan iritsi zen.[59] Nazio Batuen arabera, ordea, munduko biztanleria zazpi mila milioira 2011ko urrian iritsi zen.[60][61][62]
Gaur egungo proiekzioen arabera, biztanleria globala 8 mila miloi izatera 2024 urteran iritsiko da, eta 2050. urte ingururako bederatzi mila milioira iritsiko da. 2050erako eszenatoki alternatiboak 7,4 mila milioi eta 10.6 mila milioi pertsona artean daude.[63][64][65][66] Proiektatutako zifrak aldatu egiten dira azpiko estatistika-hipotesi eta proiekzio-kalkuluetan erabiltzen diren aldagaien arabera, batez ere ugalkortasun tasa. 2150erako begirada luzeko iragarpenak 3,8mila milioi pertsonarainoko beherakada batetik 24,8 mila milioi pertsonako hazkundera doaz.[63][64][65][66] Muturreko eszenatoki batek 256 mila milioirainoko gorakada handia aurreikusten zuen 2150. urterako, ugalkortasun-tasa 1995. urtean bezala 3,04 haur emakume bakoitzeko mantenduta. Hala ere, 2010ean, ugalkortasun-tasa 2,52ra jaitsi zen.[67][68]
Ez dago estimaziorik munduko biztanleriak mila miloi eta bi mila miloi ze egun edota hilabeteetan lortu zituen jakiteko. Hiru eta lau mila milioira iritsi ziren datak ez ziren ofizialki adierazi, baina Estatu Batuetako Zentsuen Bulegoaren Nazioarteko Datu Baseak (International Database of the United States Census Bureau) 1959ko uztailean eta 1974ko apirilean jarri zituen hurrenez hurren. Nazio Batuek "5 mila miloien eguna" 1987ko uztailaren 11n eta "6 mila miloien eguna” 1999ko urriaren 12an ezarri eta ospatu zituen. Nazio Batuen Biztanleriaren Dibisioak "7 mila miloien eguna" 2011ko urriaren 31a ezarri zuen.[69]
Demografia globalak
80+ 77.5+ 75+ 72.5+ 70+ 67.5+ 65+ | 60+ 55+ 50+ 45+ 40+ 40 baino gutxiago |
2018an, sexu-harreman orokorra 1.02 gizonezko emakumezko bakoitzekoa da gutxi gora behera. Gizon kopuru handiago ziurrenik India eta Txinako populazioetako sexu desorekak esanguratsuengatik izan daiteke.[71][72] Munduko biztanleriaren % 25,44 gutxi gorabehera 15 urte baino gutxiagokoa da,% 65,88 15-64 urte bitartekoa eta %8,68 65 urte edo gehiagokoa. Munduko biztanleen batez besteko adina 30,4 urtekoa zen 2018an[71] eta 2050. urterako 37,9 urtera igotzea espero da.[73]
Munduko Osasun Erakundearen arabera, 2012an batez besteko bizi-itxaropen globala 70,5 urtekoa zen, emakumeak batez beste 73 eta gizonak 68 urte bizi direlarik.[70] 2010ean, ugalkortasun-tasa globalaren 2,52 haur emakumeko bakoitzeko zela estimatu zen.[68] 2012ko ekainean, ikertzaile britainiarrek Lurraren giza biztanleriaren guztiaren pisua 287 milioi tona inguru zela kalkulatu zuten, batez bestekoa 62 kilogramo inguru izanik.[74]
CIAk mundu osoko 2013ko produktu gordin nominala kalkulatu zuen, 74,31 bilioi dolarrean ezarriz eta 10,500 dolarreko urteko urteko batez besteko per capita globala emanez.[75] 1,29 mila milioi pertsona inguru (munduko biztanleriaren % 18,4) pobrezia bizian bizi da, eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin biziz;[76] 870 milioi pertsona inguruk (% 12,25) ez dute janari nahikorik.[77] 15 urte baino gehiagi dituztenen % 83 alfabetatuak dira.[71] 2017ko abenduan 4,16 mila milioi Internet erabiltzaile inguru zeuden, munduko biztanleriaren %54,4.[78]
Han etnia munduko talde etniko handiena da, 2011an munduko biztanleria osoaren % 19a baino gehiago ziren.[79] Munduan gehien erabiltzen diren lehen hizkuntzak txinera (munduko biztanleriaren % 12,2k hitz egiten dute), gaztelania (% 5,8), ingelesa (% 4,6), arabiera (% 3,6) eta hindustanera (% 3,6).[71] Munduko erlijiorik handiena kristautasuna da; jarraitzaileak biztanleria globalaren % 31,4 dira; islama bigarren erlijioa da, (% 23,12) eta hinduismoa hirugarrena (% 15).[71] 2005ean, biztanleriaren % 16 inguru ez-erlijiosoak ziren.[80]
Biztanleria gehien duten herrialdeak
Zkia | Herrialdea / Territory | Biztanleria | Data | Munduko biztanleriaren % |
Iturria |
---|---|---|---|---|---|
1 | Txina[oharra 3] | 1,391,510,000 | 2018ko ekainaren 16a | 17.61% | [81] |
2 | India | 1,333,080,000 | 2018ko ekainaren 16a | 16.87% | [82] |
3 | AEB | 327,312,000 | 2018ko ekainaren 16a | 4.14% | [83] |
4 | Indonesia | 261,600,000 | 2016ko urriaren 31 | 3.31% | [84] |
5 | Pakistan | 211,917,000 | 2018ko ekainaren 16a | 2.68% | [85] |
6 | Brasil | 209,185,000 | 2018ko ekainaren 16a | 2.65% | [86] |
7 | Nigeria | 188,500,000 | 2016ko urriaren 31 | 2.39% | [87] |
8 | Bangladesh | 164,676,000 | 2018ko ekainaren 16a | 2.08% | [88] |
9 | Errusia[oharra 4] | 146,773,226 | 2017ko ekainak 1 | 1.86% | [89] |
10 | Japonia | 126,670,000 | 2017ko irailak 1 | 1.6% | [90] |
Gutxi gora behera 4,3 mila miloi pertsona bizi dira 10 herrialde hauetan, munduko biztanleriaren %58 inguru direlarik. Munduko biztanleriaren erdia, edo 3,7 mila miloi pertsona, 6 herrialde populatuenetan bizi dira.[91]
Biztanleria dentsitate handiena duten herrialdeak
Beheko taulek munduko biztanleria dentsitate handiena duten herrialdeak erakusten dituzte, bai termino absolutuetan eta baita haien biztanleria osoarekin konparatuta.
Zkia | Herrialdea | Biztanleria | Area (km2) | Dentsitatea (Bizt. x km2) |
---|---|---|---|---|
1 | Singapur | 5,612,300 | 710 | 7.905 |
2 | Bangladesh | 164,680,000 | 143,998 | 1.144 |
3 | Taiwan | 23,562,318 | 36,190 | 651 |
4 | Hego Korea | 51,446,201 | 99,538 | 517 |
5 | Libano | 6,082,000 | 10,452 | 582 |
6 | Ruanda | 11,809,295 | 26,338 | 448 |
7 | Herbehereak | 17,230,000 | 41,526 | 415 |
8 | Haiti | 10,911,819 | 27,065 | 403 |
9 | India | 1,333,080,000 | 3,287,240 | 406 |
10 | Israel | 8,870,000 | 22,072 | 402 |
Zkia | Herrialdea | Biztanleria | Area (km2) | Dentsitatea (Bizt. x km2) |
Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1 | India | 1,333,080,000 | 3,287,240 | 406 | Biztanleria hazten |
2 | Pakistan | 211,920,000 | 803,940 | 264 | Biztanleria azkar hazten |
3 | Bangladesh | 164,680,000 | 143,998 | 1.144 | Biztanleria azkar hazten |
4 | Japonia | 126,670,000 | 377,873 | 335 | Biztanleria gutxitzen[92] |
5 | Filipinak | 106,020,000 | 300,000 | 353 | Biztanleria hazten |
6 | Vietnam | 93,700,000 | 331,689 | 282 | Biztanleria hazten |
7 | Erresuma Batua | 65,648,100 | 243,610 | 269 | Biztanleria geldi hazten |
8 | Hego Korea | 51,446,201 | 99,538 | 517 | Biztanleria geldi hazten |
9 | Taiwan | 23,562,318 | 36,190 | 651 | Biztanleria egonkorra |
10 | Sri Lanka | 21,444,000 | 65,610 | 327 | Biztanleria hazten |
Oharrak
- ↑ Hong Kong eta Makao gabe.
- ↑ Ertamerika eta Karibea barne.
- ↑ Kopurua Txina kontinentalarena da bakarrik. Taiwan eta Hong Kong eta Makaoko Administraturiko Lurralde Bereziak kanpo daude.
- ↑ Kopuruak Krimea eta Sebastopol barnehartzen ditu.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «World Population Clock: 7.6 Billion People (2018) - Worldometers» www.worldometers.info (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ (Ingelesez) «An essay concerning mankind's demographic evolution» Journal of Human Evolution 9 (8): 655–663. 1980-12-01 doi: . ISSN 0047-2484. (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ a b «World Population Prospects - Population Division - United Nations» esa.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ Wayback Machine. 2014-08-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ UNdata | record view | Annual number of births (Births). 2016-03-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ International Programs - Region Summary - U.S. Census Bureau. 2012-01-11 (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ (Ingelesez) «The World Factbook — Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ «World Population Prospects - Population Division - United Nations» esa.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ «World Population Prospects - Population Division - United Nations» esa.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ (Ingelesez) «The World Factbook — Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) Aikin, John; Hill, Benson Earle. (1798). The Monthly Magazine. R. Phillips (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Gray, Simon. (1815). The Happiness of States; Or an Inquiry Concerning Population, the Modes of Subsisting and Employing It, and the Effects of All on Human Happiness. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Coxe, John Redman. (1845). Considerations Respecting the Recognition of Friends in Another World: On the Affirmed Descent of Jesus Christ Into Hell: on Phrenology in Connextion with the Soul, and on the Existence of a Soul in Brutes. George S. Appleton (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Hall, Gordon; Newell, Samuel. (1818). The Conversion of the World: Or, The Claims of Six Hundred Millions and the Ability and Duty of the Churches Respecting Them. American Board of Commissioners for Foreign Missions (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Tellier, Luc-Normand. (2009). Urban World History: An Economic and Geographical Perspective. PUQ ISBN 9782760522091. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Ralph., Thomlinson,. ([1967]). Demographic problems; controversy over population control.. Dickenson Pub. Co ISBN 0822101661. PMC 1975750..
- ↑ History 303: Populations. 2016-05-07 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Plague, Plague Information, Black Death Facts, News, Photos -- National Geographic. 2012-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «History of Europe» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ International Programs - Historical Estimates of World Population - U.S. Census Bureau. 2017-02-26 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ TIME Europe | A Distant Mirror | 7/17/2000. 2008-07-25 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ 1948-, Thieme, Horst R.,. (2003). Mathematics in population biology. Princeton University Press ISBN 0691092907. PMC 51022777..
- ↑ Graziella., Caselli,. (2006). Demography : analysis and synthesis. Elsevier ISBN 9780127656601. PMC 61151368..
- ↑ a b (Ingelesez) Sadao, Nishijima. (1986/12). «The economic and social history of Former Han» The Cambridge History of China (Cambridge University Press): 545–607. doi: . ISBN 9781139054737. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «Qing China's Internal Crisis: Land Shortage, Famine, Rural Poverty | Asia for Educators | Columbia University» afe.easia.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «History of Europe» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Collingham, Lizzie. (2006-02-06). Curry: A Tale of Cooks and Conquerors. Oxford University Press ISBN 9780199883813. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ [http://afe.easia.columbia.edu/special/china_1950_population.htm «Issues and Trends in China's Demographic History | Asia for Educators | Columbia University»] afe.easia.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Super-Sized Cassava Plants May Help Fight Hunger In Africa. 2013-12-08 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ James., Brabazon,. (2000). Albert Schweitzer : a biography. (2nd ed. argitaraldia) Syracuse University Press ISBN 0815628757. PMC 44467498..
- ↑ (Ingelesez) Snow, Dean R.. (1995-06-16). «Microchronology and Demographic Evidence Relating to the Size of Pre-Columbian North American Indian Populations» Science 268 (5217): 1601–1604. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 17754613. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Aufderheide, Arthur C.; C, Aufderheide Arthur; Rodriguez-Martin, Conrado; Langsjoen, Odin. (1998-05-13). The Cambridge Encyclopedia of Human Paleopathology. Cambridge University Press ISBN 9780521552035. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «Guns Germs & Steel: Variables. Smallpox | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Austin., Alchon, Suzanne. (2003). A pest in the land : new world epidemics in a global perspective. (1st ed. argitaraldia) University of New Mexico Press ISBN 0826328709. PMC 50773314..
- ↑ «World Demographics Profile 2018» www.indexmundi.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «By 2050, 70% Of The World’s Population Will Be Urban. Is That A Good Thing?» Co.Design 2012-03-12 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Population crises and cycles in history - OzIdeas. 2011-04-05 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ 1881-1942., Buer, M. C. (Mabel Craven),. (2006). Health, wealth and population in the early days of the Industrial Revolution,. Routledge ISBN 0415382181. PMC 71225016..
- ↑ (Ingelesez) BBC - History - British History in depth: The Foundling Hospital. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «Modernization» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Graziella., Caselli,. (2006). Demography : analysis and synthesis. Elsevier ISBN 9780127656601. PMC 61151368..
- ↑ (Ingelesez) BBC - History - British History in depth: Victorian Medicine - From Fluke to Theory. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «A portrait of Britain in 2031» The Independent (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) UK population breaks through 60m. 2006-08-24 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «See How the US Population Has Grown» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ War and remembrance in the twentieth century. Cambridge University Press 1999 ISBN 0521640350. PMC 316429352..
- ↑ 1949-, Harrison, Mark,. (2002). Accounting for war : Soviet production, employment, and the defence burden, 1940-1945. Cambridge University Press ISBN 0521894247. PMC 49549920..
- ↑ (Ingelesez) Vladimir Putin vows to reverse Russian population decline. 2012-02-13 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «Russia’s Population Decline 'Stopped'» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Schran, Peter. (1978). «China's Demographic Evolution 1850-1953 Reconsidered» The China Quarterly (75): 639–646. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Srinivasan, T. N.; D. Tendulkar, Suresh. (2003-01-01). Reintegrating India with the World Economy. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «The World Factbook — Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «Java | island, Indonesia» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Durand, Jorge. (2004-03-01). «From Traitors to Heroes: 100 Years of Mexican Migration Policies» migrationpolicy.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Exploding population. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ Wayback Machine. 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Division, US Census Bureau, Systems Support. «US Census Bureau Population Clocks» www.census.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «UN sets out population challenges» BBC News 2011-10-26 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Coleman, Jasmine. (2011-10-31). «World's 'seven billionth baby' is born» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «7 billion people is a 'serious challenge'» UPI (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b «World Population Prospects: The 2002 Revision» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Divisiom, Naciones Unidas Department of International Economic and Social Affairs Population; Division, United Nations Department of Economic and Social Affairs Population; Affairs, United Nations Department of Economic and Social; population, Nations Unies Division de la. (2004). World Population to 2300. United Nations Publications ISBN 9789211514018. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b International Data Base World Population: 1950-2050 - U.S. Census Bureau. 2010-05-29 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b (Ingelesez) «2009 World Population Data Sheet – Population Reference Bureau» www.prb.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «Long Range» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b «World Population Prospects - Population Division - United Nations» esa.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «World Population Prospects - Population Division - United Nations» esa.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b «WHO | World Health Statistics 2014» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ a b c d e «World Demographics Profile 2018» www.indexmundi.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «Gender-based violence» www.unfpa.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ Trade, corporateName= Department of Foreign Affairs and. «Australian Permanent Mission in» unny.mission.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) McGrath, Matt. (2012-06-20). «Obesity impacts weight of nations» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «The World Factbook — Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) Davis, Susan. (2012-04-04). «What It Will Take to 'Graduate' 1.2 Billion People Out of Extreme Poverty» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «The State of Food and Agriculture 2016 | Food and Agriculture Organization of the United Nations» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «World Internet Users Statistics and 2018 World Population Stats» www.internetworldstats.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) Chin, Josh. (2011-03-04). «World’s Most Typical Person: Han Chinese Man» WSJ (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «Major Religions Ranked by Size» www.adherents.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «国家数据» data.stats.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «Latest Socio-Economic Statistical Information & Facts About India.» www.indiastat.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) Division, US Census Bureau, Systems Support. «US Census Bureau Population Clocks» www.census.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ ..: POPULATION - BANK INDONESIA :... 2014-09-13 (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «Pakistan Bureau of Statistics | 6th Population and Housing Census» www.pbscensus.gov.pk (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «IBGE | Projeção da população» www.ibge.gov.br (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «Population, total | Data» data.worldbank.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ Wayback Machine. 2011-09-04 (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ Official estimate (including Crimea and Sevastopol). (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) Communications, Statistics Bureau, Ministry of Internal Affairs and. «Statistics Bureau Home Page/Population Estimates Monthly Report» www.stat.go.jp (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) «Which six countries hold half the world’s population?» Pew Research Center 2014-07-11 (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ (Ingelesez) Demetriou, Danielle. (2013-04-17). Japan's population suffers biggest fall in history. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).