[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Malcolm III.a Eskoziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa: 17. lerroa:
| egoitza =
| egoitza =
}}
}}
'''Malcolm III.a Eskoziakoa''', ({{lang-gd|Máel Coluim}}), gerora ezarritako ezizenez '''Canmore''', hots, "Buruzagi handia" ([[1031]], [[Eskozia]] - [[Alnwick]], [[Northumberland]], [[Ingalaterra]]) [[Eskoziako Erresuma]]ko [[errege]] bat izan zen, garai hartan ''Alba erresuma'' izenaz ezagutzen zena. Lehenengo errege eskoziar-normandiarra izan zen.
'''Malcolm III.a Eskoziakoa''', ({{lang-gd|Máel Coluim}}), gerora ezarritako ezizenez '''Canmore''', hots, "Buruzagi handia" ([[1031]], [[Eskozia]] - [[1093]], [[Alnwick]], [[Northumberland]], [[Ingalaterra]]) [[Eskoziako Erresuma]]ko [[errege]] bat izan zen, garai hartan ''Alba erresuma'' izenaz ezagutzen zena. Lehenengo errege eskoziar-normandiarra izan zen.


== Biografia ==
== Biografia ==

14:14, 27 abendua 2015ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Malcolm III.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Máel Coluim), gerora ezarritako ezizenez Canmore, hots, "Buruzagi handia" (1031, Eskozia - 1093, Alnwick, Northumberland, Ingalaterra) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena. Lehenengo errege eskoziar-normandiarra izan zen.

Biografia

Macbethek 1040an Malcolmen aita zen Duncan I.a hilaz lortu zuen errege bihurtzea eta babes bila haren seme biak atzerrira eramanak izan ziren, ziurrenik Ingalaterrara. Malcolmek itzuli eta 1057an Macbeth eta 1058an Lulach anaiordea erahil zituen Eskoziako errege bihurtuz.

Malcolmen erresuma ez zen gaur egungo Eskozia bezain handia, iparraldeko uharteak eskandinaviarren eskutan zeuden eta mendebaldekoak gaeldarrenak ziren. Invernessko gaztelua eraiki zuen 1057an bertan mugak babesteko. Erresumaren mugak ordea ez ziren askorik aldatuko XII menderarte. Malcolmek hegoalderantz jo zuen Northumbria eskuratu nahian eta Ingalaterra erasotu zuen hainbat alditan, baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

1093an Northumbriako Earlak segada batean harrapatu eta Alnwick inguruan hil zuen.

Margarita Eskoziakoa

1059an Ingalaterrara bidaiatu zuen eta Eduardo Aitorlea errege handiari haren printzesa Margaretekin ezkontza konpotzea eskatu zion. Margaret Hungarian jaio zen erbestean eta Normandiarrekin batera itzuli zen Ingalaterrara. Malcolmek ez zuen erlijiotasun handirik erakutsi bere bizitzan, Dunfermlineko abadiaren eraketaz haraindi, baina Margarita 1250ko ekainaren 19an kanonizatua izan zen, Eskoziako errege-erreginen artean santu bihurtu zen bakarra izan zen bera. Eskoziako Perla ezizena eman zioten.

Familia

Lehenengo emaztearekinhiru seme izan zituen eta nagusiena, Duncan, errege bihurtu zen. Margaritarekin beste zortzi izan zituen, sei seme eta bi alaba, eta hauetako hiru ere Eskoziako errege izango ziren, Edgar, Alexandro I.a eta Dabid I.a.



Aurrekoa
Lulach Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10581093
Ondorengoa
Donald III.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm III.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan