[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Ontzigain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Bizkar nagusiaren ikuspegia, mistoa (zur-metalezkoa).

Ontzigaina[1] edo bizkarra[2] itsasontzi edo bestelako ontzi baten gainaldea da, hau da, marinelak ibiltzeko zorua.

Egitura

Ontzi batean bizkar bat baino gehiago egon daitezke, habeetan bermaturik, gilarengandik altuera desberdinetan, haien artean bizkarrartea izeneko lekuarekin.

Klasikoki zurezkoa izan bada ere (zur mota erabiliena teka izan da, gogortasunarengatik), inoiz metalezkoa ere bada, eta material sintetikoak gero eta ohikoagoak dira.

Ontzi bakoitzak bizkarren erabilpen desberdina izan dezake: horrela, bidaiari-ontziek bizkar nagusia kamarinetarako darabilte, eta garraio ontziek bizkar txikiagoa dute, lekua zamarako libre izateko.

Erreferentziak

  1. «Ontzigain». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-20.)
  2. Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak errekuperatutako lau ontzien zaharberritze prozesua https://web.archive.org/web/20190201065340/https://untzimuseoa.eus/images/colecciones/pdf/olabezaharberritzeproiektua.pdf

Kanpo estekak