[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Aduna

Koordenatuak: 43°12′14″N 2°03′00″W / 43.2038°N 2.0501°W / 43.2038; -2.0501
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Aduna
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAduna
AlkateaKristina Rodriguez Mendicute (EH Bildu)
Posta kodea20150
INE kodea20002
Herritarraadunar
Kokapena
Koordenatuak43°12′14″N 2°03′00″W / 43.2038°N 2.0501°W / 43.2038; -2.0501
Map
Azalera6,95 km²
Distantzia15 km Donostiara
Demografia
Biztanleria506 (2023)
20 (2022)
alt_left 216 (%42,7) (%50) 253 alt_right
Dentsitatea0,73 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 34,02
Zahartze tasa[1]% 12,91
Ugalkortasun tasa[1]‰ 30,61
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 91,53 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,32 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,39 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 82,95 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 74,5 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 83.29 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1883 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.aduna.eus
Adunako udaletxea.

Aduna[4] Gipuzkoako Tolosaldean dagoen herri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena. 6,9 km2-ko herri txikia da, 503 biztanle zituena 2023an, eta itsaso gainetik 128 metrora dago.

Geografia

Udalerria Oria haraneko muino batean estrategikoki kokatuta dago, Donostialdearen eta Tolosaldearen arteko giltzadura den Andoain herriaren ondoan, Donostiatik 15 kilometro hegoaldera eta Tolosatik 9 iparraldera. Garrantzia handiko bi bide azpiegituretatik gertu dago: A-1 errepidetik eta A-15 Leitzarango autobiatik hurbil, alegia.

Udalerri mugakideak

Adunarekin muga egiten duten udalerriak honako hauek dira: Andoain, ipar-ekialde eta ekialdean; Villabona, hegoaldean; eta Zizurkil, mendebalde eta ipar-mendebaldean.

Historia

Adunak 1386an, herrixka besterik ez zenean, Tolosarekin bat egitea erabaki zuen, horren foruaren abantailengatik. Tolosatik diru-auzi baten ondorioz banandu zen. 1450ean Donostiarekin bat egin zuen, eta horrek Donostiaren eta Tolosaren arteko liskarrak ekarri zituen, biek eduki nahi baitzuten Adunaren kontrola.

25 urte iraun zuen auzi baten ondoren borroka amaitu egin zen eta Aduna Donostiaren zati bilakatu zen, nahiz eta bien arteko distantzia handia izan. XIX. mendean, 1883an hain zuzen, hiribildu izendapena eskuratu zuen eta Donostiatik banandu zen.

Azpiegiturak

  • Aiztondo gizarte zerbitzuak[5]
  • Loatzo musika eskola[6]
  • Liburutegia[7] eta KZ gunea[8]
  • Frontoia[9]

Ekonomia

Aduna herri nekazaria izan da, baina gaur egun industriak du garrantzia. Oria ibaiaren ertzean dozena bat enpresa nabarmentzen dira. Adunaren kokapen estrategikoak, Nafarroako autobidea eta A1(Madril-Irun) elkartzen diren gunean egoteak, ekarri ditu enpresak Oria ertz horretara. Denak enpresa txikiak dira, Unipapel izan ezik; horrek 100 langile baino gehiago baititu. Hala ere, enpresa horietan lana egiten dutenen kopurua adunarrena baino haundiagoa da. Horrek Adunak per capita errenta handia edukitzea ekarri du. Duela urte gutxi arte igeltsuzko meategi batzuk ere ustiatzen ziren.

2017an sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea % 0,7; bigarren sektorea % 58,2; hirugarren sektorea % 38,2; eta eraikuntza % 2,9.[10]

Demografia

Adunaren herri barruan herriko biztanle guztien % 40 baino ez da bizi. Beste auzoak Elbarrena eta Goiburu dira, lehenengoa herrigunea baino beherago eta bigarrena gorago kokaturik.

2023an 503 biztanle zituen. Horietatik % 15,10k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak % 4,60 ziren.[10]


Adunako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2005eko hauteskundeetan EHAK alderdi komunista gailendu zen botoen % 48,9rekin, EAJ - EA koalizioaren aurretik. Udaletxea Adunako Elkarte Herritarra taldearen esku geratu zen.

2007an alkate izan zen berriz Arantza Aburuza, baina EAEren eskutik.

2011ko udal hauteskundeetan PP alderdia besterik ez zen aurkeztu, ezker abertzaleak ez baitzuen zerrendarik osatu, baina ez zuen lortu gutxieneko boto ehunekoa (% 5 behar zuen) zinegotzirik izateko eta udala hutsik geratu zen. Gestora bat osatu zen eta Josu Amilibia hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, ia boto guztiak jasoz. Emaitzen ondorioz, Josu Amilibia hautatu zuten berriro alkate.

Adunako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
7 / 7
205 (% 96,24)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 230 boto lortu zituen.[11] Josu Amilibia hautatu zuten alkate.[12]

2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 267 boto lortu zituen, EAJk 15, eta PPk bat.[13] Kristina Rodriguez Mendicute hautatu zuten alkate.

Alkateak

Alkatea Agintaldia Alderdia
Arantza Aburuza Alkorta 2003-2011 AEH
EAE
Josu Amilibia Alsua 2011-2023 EH Bildu
Kristina Rodriguez Mendicute 2023- EH Bildu

Kultura

Euskara

Adunako Maria Luisa Zabalaren[14] testigantza, etxez etxe diru eske joaten ziren ijitoen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[15][16] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Adunan euskalduna da biztanleriaren % 82,95, eta euskararen erabilera % 61,7 da. Adunako euskara gipuzkeran katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren parte den Tolosaldeko euskaran (erdiguneko euskara). Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute.

Jaiak eta ohiturak

  • Adunan uda guztietan antolatzen du AEK-k barnetegia.
  • Bi sagardotegi ditu: Aburuza eta Zabala. Zabalak 2006an irabazi zuen Gipuzkoako sagardo onenaren saria.
  • Adunako festak abuztuaren 15ean ospatzen dira. Festa horietako bereizgarri Oilasko-Jokoa da. Egunsentian herriko gazteak mozorrotuak baserriz baserri joaten dira oiloak jasotzen. Eguerdian jasotako oiloei lepoa mozten zaie igitaika bakarraz. Joko hau begi itxiekin eta musikarekin jokatzen da. Ondoren bazkari herrikoia egiten da oilo horiekin. Beste bereizgarri bat "Axeri-dantza" da, euskal nekazari inauterietakoaː gaur egun ia desagertuta badago ere, oraindik Adunan dantzatzen da.

Kirolak

Adunako kirol azpiegitura bakarra frontoi handi bat da. Umeek jolasteko bi parke ere baditu.

Ondasun nabarmenak

Andre Maria Jasokundearen eliza

Herri honetako nabarmenena herri barrutia da, Andre Maria Jasokundearen eliza elizarekin, bertako parrokia. 1599an eraikia, chapitel bat dauka dorrean, oso arraroa Gipuzkoako elizetan. Barnean, Pedro Latijerakoaren lana (XVII. mendea) dauka eta alboko kapelan Kristo bat. Elizaz gain udaletxea, oinetxe dorrea (XV. mendea baino lehenagokoa), eta frontoia dira eraikin nabarmenak. 1760. urteko hilerri zaharra ere ikusgarria da.

Agramonte, Aitzarte, Aizpea, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi Ozin, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro edo Zabale baserriak euskal eraikuntzen eredu dira.

Ibilaldiren bat egin nahi bada, Belkoain (488 m) mendira igo daiteke herrian bertatik ateratzen den bide baten bidez. Gailurrera iritsi baino lehen, erdialdean, egonaldia egiteko leku aproposa dago haritzez, pagoz eta mahaiez betea. Mendi-gailurrean bista paregabeak daude.

Adunar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  5. «Aiztondo gizarte-zerbitzuak» Aduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  6. «Loatzo musika eskola» Aduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  7. «Liburutegia» Aduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  8. «KZgunea» Aduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  9. «Frontoia» Aduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  10. a b «Web Eustat. Adunako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  11. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  12. «Alkatearen agurra» Aduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  13. «Udal hauteskundeak 2023 - Aduna - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  14. «Zabala Zubiarrain, Maria Luisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  16. «Ijitoak diru eske etxeetara joaten ziren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa