[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Antzinaroa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
45. lerroa: 45. lerroa:


[[V. mendea]]<nowiki/>ren hasieran, germaniar inbasioek erraztu zuten Inperioaren antzinako ''Pars Occidentalis''ean [[erresuma barbaro]] iragankorrak sortzea, baina egitura ekonomiko eta sozial zaharrek iraun egiten dute. Ekialdean, ''Pars Orientalis''en kultur, erlijio, politika eta militar erreforma sakonekin mantentzen da, antzinate berantiarrari pixkanaka amaiera emango diotenak. Erreforma horiek diskrezioz hasten dira [[Justiniano I.a|Justiniano Handia]]<nowiki/>ren agintaldian ([[527]]-[[565]]). [[Heraklio]]<nowiki/>ren erregealditik ([[610]]-[[641]]) bizkortu ziren, eta [[Leon Isauriarra|Leon III.a Isauriarra]]<nowiki/>ren ([[717]] – [[741]]) erregealdiaren hasieran amaitu ziren, [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|lehen krisi ikonoklasta]] [[723]]<nowiki/>an lehertu eta gero. ''Pars Orientalis'' horrek greko-ekialdeko izaera hartzen du, eta [[Ekialdeko Kristautasuna|Ekialde kristaua]] Erdi Aroan sartarazten du: "[[Bizantziar Inperioa]]"<ref>"[[Bizantziar Inperioa]]" atzera begirako terminoa [[Jérôme Wolf]] historialariak aipatzen du ''Corpus historiæ byzantinæ'' liburuan: cf. Georges Ostrogorsky, ''Histoire de l’État byzantin'', 1996, p.27</ref> deituko zaio [[1557]]<nowiki/>tik aurrera.
[[V. mendea]]<nowiki/>ren hasieran, germaniar inbasioek erraztu zuten Inperioaren antzinako ''Pars Occidentalis''ean [[erresuma barbaro]] iragankorrak sortzea, baina egitura ekonomiko eta sozial zaharrek iraun egiten dute. Ekialdean, ''Pars Orientalis''en kultur, erlijio, politika eta militar erreforma sakonekin mantentzen da, antzinate berantiarrari pixkanaka amaiera emango diotenak. Erreforma horiek diskrezioz hasten dira [[Justiniano I.a|Justiniano Handia]]<nowiki/>ren agintaldian ([[527]]-[[565]]). [[Heraklio]]<nowiki/>ren erregealditik ([[610]]-[[641]]) bizkortu ziren, eta [[Leon Isauriarra|Leon III.a Isauriarra]]<nowiki/>ren ([[717]] – [[741]]) erregealdiaren hasieran amaitu ziren, [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|lehen krisi ikonoklasta]] [[723]]<nowiki/>an lehertu eta gero. ''Pars Orientalis'' horrek greko-ekialdeko izaera hartzen du, eta [[Ekialdeko Kristautasuna|Ekialde kristaua]] Erdi Aroan sartarazten du: "[[Bizantziar Inperioa]]"<ref>"[[Bizantziar Inperioa]]" atzera begirako terminoa [[Jérôme Wolf]] historialariak aipatzen du ''Corpus historiæ byzantinæ'' liburuan: cf. Georges Ostrogorsky, ''Histoire de l’État byzantin'', 1996, p.27</ref> deituko zaio [[1557]]<nowiki/>tik aurrera.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

17:09, 21 urtarrila 2022ko berrikusketa

Agrigento: Adostasunaren tenplua

Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean).

Antzinako Grezian eta Erroman Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egungo Europaren sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun filosofia, artea eta historia bera ere; erromatarrak, berriz, zuzenbidea, alfabetoa eta hizkuntza andana (hizkuntza erromantzeak hain zuzen ere), besteak beste. Halaber, kristautasuna hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.

Erromatar Inperioak Mediterraneo inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo Portugaldik Turkia arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (Pax Romana) ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen. Ekialdean, Konstantinopolis hiriburua, Inperioak aurrera egin zuen beste milurteko batez.

Mesopotamia

Sakontzeko, irakurri: «Mesopotamia»

Tigris eta Eufrates ibaien arteko lur emankorretan nekazaritzak aurrerakada handia izan zuen eta, ondorioz, hiri-estatu independenteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: Ur, Uruk, Lagash eta Eridu, besteak beste. K.a. XXIII. mendetik aurrera, Mesopotamian zibilizazio aberatsa garatu zen, agintari herria herriaren atzetik zetorrela: sumertarrak, akadiarrak, babiloniarrak eta asiriarrak.

Herri bakezale eta langilea eratu zuten sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak. Agintarien artean, Gudea, Lagasheko erregea da nabarmentzekoa. K.a. 2300 urte inguruan, Akadeko herriak, Akadeko erregea zen Sargonek zuzenduta, sumertarren hiriak indarrez hartu eta inperioa sortu zuen. Ondoren, Babilonia bihurtu zen hiri nagusia, Hammurabiren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. K.a. VII. mendearen erdialdera, asiriarrek, Asurbanipal erregearen aginduetara, Mesopotamia osoa menperatzea lortu zuten.

Azkenik, persiarrek Mesopotamiako lurrak konkistatu eta euren inperioan sartu zituzten. Sasandar Inperio horrek K.a. VI. mendean izan zuen unerik gorena.

Antzinako Egipto

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Egipto»

Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean K.a. IV. milurtekoan sortu zen zibilizazioa dugu. Mazedoniako erregeen (K.a. IV. mendea) eta Erromatar Inperioaren (K.a. I. mendea) konkistarekin eta kristautasunarekin pixkanaka-pixkanaka desagertuz joan zena.

Antzinako Egipton boterea era teokratiko batean antolatzen zen. Faraoia jainko eta agintari goren zen aldi berean. Ondoren erregearen ingurukoak eta arkitekto onenak zeuden, gero artisauak eta nekazariak eta azkenik esklaboak. Egipto oso gizarte esklabista zen.

Antzinako Grezia

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Grezia»

Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere, hala hizkuntzan, nola politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.

Antzinako Erroma

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Erroma»

Erroma hiriaren inguruan zibilizazio bat sortu zen K.a. V. mende inguruan. Hamabi mendetan zehar zibilizazio honek hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta inperioa. Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu zuen armadaren eta asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, arrazoi ezberdinengatik, gainbehera etorri eta, azkenean, mendebaldeko alderdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko alderdia [Bizantziar Inperioa]] bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.

Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak Antzinate Klasikoa osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsuenetako bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika (besteak beste) izugarri garatu zituen.

Antzinaro Berantiarra

Sakontzeko, irakurri: «Antzinaro Berantiarra»

Antzinaro Berantiarra III. mendeko krisialditik, Erdi Aroaren hasiera, VIII. mendera arteko iragapen aroa da.

Antzinate berantiarra Europako eta Mediterraneoko historiaren aldi bat adierazteko erabiltzen den esamoldea da, III. mendearen amaieran hasten dena, baina amaiera askoz ere lausoagoa duena. Erromatar munduaren parte izan diren lurraldeei egiten die erreferentzia: Europa mendebaldea, ekialdea eta hegoaldea, Mediterraneoko arroaren inguruan dauden Asiako eta Afrikako eskualdeak, baina 476 urteko Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaieratik harago luzatzen da.

Antzinate berantiarrak antzinako tradizioen nahasketa du ezaugarri, historialariek "erromatartasuna" esaten diotena, kristau ekarpenak eta eragin "barbaroak". Eztabaida teologikoak, enperadorearen eta Elizaren arteko harreman zailak eta arkitektura paleokristauaren garapena dira aldi honen ezaugarri. Antzinate berantiarra funtsezko aldia da kultura, zientzia eta antzinako zibilizazioek metaturiko ezagutza guztiak transmititzeko.

Antzinate berantiarra Diokleziano[1] enperadore denean hasten da (284-305), Erromatar Inperioak, bere batasuna gorde arren, lau enperadorek gidatzen dutenean ("Tetrarkia") inbasio-mehatxuei hobeto aurre egin ahal izateko. Izan ere, orduan bi Augustok gobernatzen dute Inperioa, horietako bat Pars Occidentalis edo Mendebaldeko Erromatar Inperioaren buru da, eta bestea, berriz, Pars Orientalis edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren buru, eta bi Zesarretako bakoitzak bere Augustoa laguntzen zuen eta haren ondorengoa zen.

V. mendearen hasieran, germaniar inbasioek erraztu zuten Inperioaren antzinako Pars Occidentalisean erresuma barbaro iragankorrak sortzea, baina egitura ekonomiko eta sozial zaharrek iraun egiten dute. Ekialdean, Pars Orientalisen kultur, erlijio, politika eta militar erreforma sakonekin mantentzen da, antzinate berantiarrari pixkanaka amaiera emango diotenak. Erreforma horiek diskrezioz hasten dira Justiniano Handiaren agintaldian (527-565). Heraklioren erregealditik (610-641) bizkortu ziren, eta Leon III.a Isauriarraren (717741) erregealdiaren hasieran amaitu ziren, lehen krisi ikonoklasta 723an lehertu eta gero. Pars Orientalis horrek greko-ekialdeko izaera hartzen du, eta Ekialde kristaua Erdi Aroan sartarazten du: "Bizantziar Inperioa"[2] deituko zaio 1557tik aurrera.

Erreferentziak

  1. Lançon, Bertrand. (1997). L’Antiquité tardive. PUF, coll. Que sais-je ?, (no 1455) ISBN ISBN 2-13-048125-6..
  2. "Bizantziar Inperioa" atzera begirako terminoa Jérôme Wolf historialariak aipatzen du Corpus historiæ byzantinæ liburuan: cf. Georges Ostrogorsky, Histoire de l’État byzantin, 1996, p.27

Ikus, gainera

Kanpo estekak