Apirilaren 14: berrikuspenen arteko aldeak
Appearance
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Mundua |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
137. lerroa: | 137. lerroa: | ||
* [[1953]] - [[José Mari Manzanares]], espainiar zezenketaria (h. [[2014]]). |
* [[1953]] - [[José Mari Manzanares]], espainiar zezenketaria (h. [[2014]]). |
||
* [[1954]] - |
* [[1954]] - |
||
** |
** [[Katsuhiro Ōtomo]], japoniar [[mangaka]], [[anime]] zuzendaria eta gidoilaria. |
||
** [[Sibilla (abeslaria)|Sibilla]], italiar abeslaria eta aktorea. |
** [[Sibilla (abeslaria)|Sibilla]], italiar abeslaria eta aktorea. |
||
* [[1957]] - |
* [[1957]] - |
14:38, 22 ekaina 2021ko berrikusketa
Apirilaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laugarren eguna da, 105garrena bisurteetan. 261 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1983 - Eusko Legebiltzarrak Eusko Abendaren Ereserkia izendatu zuen Euskadiko ereserki (letrarik gabe).
- 2001 - Bilboko Metroko 2. Linea hasi zen.
- 2008 - PSNk eta UPNk Barañaingo NaBaiko Floren Lukiren aurkako zentsura mozioa aurkeztu zuten.
- 2010 - Guardia Zibilak hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu eta inkomunikatu zituen, ETArekin harremana zutelakoan. Bost egunen ostean, Grande-Marlaska epaileka bost kaleratu eta beste bost espetxera bidali zituen.'
- 2016 - Oroimen Historikoaren Legeari jarraiki Iruñeko Bigarren Zabalgunean ordurarte Rodeznoko Kondearen plaza zena, Askatasunaren plaza gisa berrizendatua izan zen.
Mundua
- 1865 - John Wilkes Booth aktoreak Abraham Lincoln estatubatuar presidentea erail zuen.
- 1931 - Espainiako Bigarren Errepublika jaio zen.
- 2008 -
- Cristina Garmendiak Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministro kargua hartu zuen.
- Silvio Berlusconiren koalizioak (Askatasunaren Herria, PdL) Italiako hauteskundeak gehiengo osoz irabazi zituen.
- 2010 - 7,1 graduko lurrikara batek 1.200 pertsona hil zituen Txinako Qinghai probintzian.
- 2018 -
- Serge Sargsian Armeniako presidenteak dimisioa aurkeztu zuen protesten ondorioz.
- Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak Damasko eta Homsen bonbardaketa egin zuten hegazkin zein itsasontzietatik, Siriako gerra zibilean ustez emandako Doumako eraso kimikoari erantzunez.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1989 - 6. Korrikari hasiera eman zitzaion Iruñean, apirilaren 23an Donostian amaitu zelarik.
- 2002ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek jantzi zuen txapela hirugarren urtez jarraian.
Mundua
- 1995 - Liam Neeson eta Jessica Lange aktoreek antzeztutako Rob Roy filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1828 - Grazian Adema, euskal idazlea (h. 1907).
- 1871 - Baleriano Mokoroa, euskal idazlea (h. 1941).
- 1875 - Juan Etxebarria, bizkaitar margolari fauvista (h. 1931).
- 1880 - Pablo Tillac, euskal herrian bizi izandako frantziar margolaria, grabatzailea, akuaforte-egilea eta ilustratzailea, Anguleman (h. 1969).
- 1892 - Cecilio Ibarretxe, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1961).
- 1896 - Ramón Egiazabal, euskal herritar futbolaria (h. 1939).
- 1905 - José Luis Arrese, bizkaitar arkitekto eta politikaria, nazionalkatolizismoaren ideologo nagusienetariko bat (h. 1986).
- 1932 - Esteban Areta, Areta II, nafar futbolari eta entrenatzailea (h. 2007).
- 1938 - Mario Gabiria, nafar soziologoa, hiri-soziologian eta ekologian espezializatua (h. 2018).
- 1953 - Joxerra Garzia, euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea.
- 1954 - Gotzon Aurrekoetxea Olabarri, bizkaitar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea, dialektologian espezializatua.
- 1955 - Sabino Zubeldia, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1958 - José Miguel Etxeberria, ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako nafar kidea (h. 1980).
- 1962 - Joseba Asiron, nafar artearen-historialaria, irakaslea eta politikaria, Iruñeko alkatea.
- 1964 - Karmele Makazaga, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1966 - Carlos Salvador, nafar politikari eta abokatua.
- 1967 -
- Alfonso Alonso, arabar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- José Javier Belloso, nafar futbolari ohia.
- 1973 - Iñigo Chaurreau, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1976 - Santiago Abascal Conde, euskal herritar politikaria, Vox alderdiko presidentea.
- 1977 - Gorka Arrizabalaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1980 - Cristian Alberdi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1986 -
- Txaber Trojaola, gipuzkoar surflaria.
- Lara González Oteitza, nafar gimnasta erritmiko ohia eta modeloa.
- 1989 - Óscar de Marcos, arabar futbolaria.
Mundua
- 1126 - Averroes, arabiar fisikari eta filosofialaria (h. 1198).
- 1204 - Henrike I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (h. 1217).
- 1578 - Filipe III.a Espainiakoa, Espainia eta Portugalgo erregea (h. 1621).
- 1629 - Christiaan Huygens, herbeheretar astronomo, fisikari eta matematikaria (h. 1695).
- 1696 - Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa (h. 1762).
- 1740 - Anna Strong (espioia), estatubatuar abertzalea (h. 1812).
- 1773 - Jean-Baptiste de Villèle, frantziar politikaria, ultramontanismoaren aitzindarietakoa (h. 1854).
- 1795 - Pedro Albéniz, espainiar konpositorea (h. 1855).
- 1807 - Françoise Altarice Rosalba Sebastiani, Frantziako dukesa eta oinordekoa (h. 1847).
- 1831 - Gerhard Rohlfs, alemaniar esploratzailea (h. 1896).
- 1862 - Piotr Stolipin, Errusiako lehen ministroa (h. 1911).
- 1866 - Anne Sullivan, estatubatuar irakaslea (h. 1936).
- 1868 -
- Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1940).
- Annie Scott Dill Maunder, irlandar astronoma eta matematikaria (h. 1947).
- 1870 - François Dussaud, suitzar zientzialaria (h. 1953).
- 1871 - Antonio Paoli, puertorricar opera kantaria, ospea lortutako lehen tenore puertorricarra (h. 1946).
- 1875 - Luigi Carnera, italiar astronomoa (h. 1962).
- 1882 - Moritz Schlick, alemaniar filosofoa (h. 1936).
- 1889 - Arnold J. Toynbee, ingeles historialaria (h. 1975).
- 1891 - Wilhelm Fenner, alemaniar kriptoanalista (h. 1946 ondoren).
- 1892 -
- Juan Belmonte, el Pasmo de Triana, espainiar zezenketaria (h. 1962).
- Gordon Childe, australiar arkeologoa (h. 1957).
- 1904 - John Gielgud, britainiar antzezle, zinema-zuzendari eta produktorea (h. 2000).
- 1905 - Inger Hagerup, norvegiar poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (h. 1985).
- 1906 - Faisal Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (h. 1975).
- 1907 - François Duvalier, Papa Doc, Haitiko presidentea (h. 1971).
- 1912 - Robert Doisneau, frantziar argazkilaria (h. 1994).
- 1915 - Alvaro d'Ors, kataluniar legelaria, erromatar zuzenbidean aditua (h. 2004).
- 1916 - Vicente Lozano López, espainiar ekonomialaria, Bilboko Unibertsitatearen bigarren errektorea (h. 2000).
- 1920 -
- Josep Benet, kataluniar abokatua, politikaria eta historialaria (h. 2008).
- Olivier Debré, frantziar margolaria (h. 1999).
- Constanze Manziarly, Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa (h. 1945).
- 1921 - Thomas Schelling, estatubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2005eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2016).
- 1922 - Ali Akbar Khan, bengaliar musikagilea eta sarod musika tresnaren interprete eta irakaslea (h. 2009).
- 1923 - John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (h. 1985).
- 1924 - Shorty Rogers, estatubatuar tronpeta-jotzailea eta musikagilea (h. 1994).
- 1925 -
- Abel Muzorewa, Zimbabwe Rhodesiako lehen ministroa (h. 2010).
- Rod Steiger, estatubatuar aktorea (h. 2002).
- 1926 - Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako Gobernuko presidentea (h. 2008).
- 1927 - Alan MacDiarmid, zeelandaberritar-estatubatuar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria, (h. 2007).
- 1928 - Juri Zitsar, errusiar hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina (h. 2009).
- 1929 - Chadli Bendjedid, Aljeriako presidentea (h. 2012).
- 1933 - Boris Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (h. 2012).
- 1935 - Erich von Däniken, alemanezko suitzar idazlea.
- 1940 - Julie Christie, britainiar aktorea.
- 1941 - Antonio Rodríguez Almodóvar, espainiar idazle, poeta, antzerkigilea eta telebistako gidoilaria.
- 1942 - Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (h. 2003).
- 1944 - José María Guelbenzu, espainiar literatura kritikari eta eleberrigilea, polizia eleberrietan aditua.
- 1945 - Ritchie Blackmore, ingeles gitarrajolea, Deep Purple taldeko gitarrajolea.
- 1950 -
- Francis Collins, estatubatuar sendagile eta genetista.
- Mitsuru Komaeda, japoniar futbolari ohia.
- 1951 -
- José María Mendiluce, espainiar ekonomista eta politikaria (h. 2015).
- Gregory Winter, britainiar biokimikaria, antigorputz terapeutikoetan aitzindaria, 2018ko Kimikako Nobel Saria.
- 1953 - José Mari Manzanares, espainiar zezenketaria (h. 2014).
- 1954 -
- Katsuhiro Ōtomo, japoniar mangaka, anime zuzendaria eta gidoilaria.
- Sibilla, italiar abeslaria eta aktorea.
- 1957 -
- Haruhisa Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- Masaru Uchiyama, japoniar futbolari ohia.
- 1958 - Peter Capaldi, eskoziar zinema, telebista eta antzerkiko aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- 1960 - Roberta S. Jacobson, estatubatuar diplomazialaria.
- 1961 -
- Robert Carlyle, eskoziar aktorea.
- Yuji Sugano, japoniar futbolari ohia.
- 1967 - Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (h. 2017).
- 1973 -
- Roberto Ayala, argentinar futbolari ohia.
- Adrien Brody, estatubatuar aktorea.
- 1977 - Sarah Michelle Gellar, estatubatuar aktore, ekoizle eta bikoiztailea.
- 1980 - Nynke Laverman, herbeheretar abeslari, aktore eta olerkaria.
- 1983 - Maika Makovski, espainiar kantautorea.
- 1986 - Natalia Arroyo, kataluniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1991 - Melisa Aslı Pamuk, turkiar aktorea eta modeloa.
- 1995 - Axel Bouteille, frantziar saskibaloi jokalaria.
- 1999 - Modibo Sagnan, frantziar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1800 - Jose Lorentzo Goikoetxea, gipuzkoar itsasgizona, Bresten (j. 1744).
- 1841 - Valentin Salhakoa, lapurtar itsasontzi kapitaina eta sail jenerala (j. 1758).
- 1842 - Frantzisko Maria Etxezarreta, bizkaitar itsasgizona (j. 1777).
- 1894 - Paskual Harriaga, lapurtar mahastizaina (j. 1819).
- 1920 - Jean Pierre Goytino, euskal diasporako lapurtar kazetaria, Los Angelesen (j. 1860).
- 1923 - Pedro Migel Urruzuno, euskal idazlea eta apaiza (j. 1844).
- 1976 - Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (j. 1888).
- 1987 - Monika Lekunberri, Galdakaoko ikastolako irakaslea (j. 1910).
- 1990 - Sabicas, nafar flamenko gitarrajolea, New Yorken (j. 1912).
- 1995 -
- Henri Grenet, Baionako alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (j. 1908).
- Josu Oregi, gipuzkoar euskalaria (j. 1919).
- 1997 - Anastasio Albisu, euskal idazlea (j. 1915).
- 2009 - Mariano de Corral, bizkaitar margolaria (j. 1926).
- 2016 -
- José Javier López Jacoiste, nafar legelari eta notarioa, Madrilen (j. 1921).
- Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia (j. 1934).
Mundua
- 911 - Sergio III.a, Aita santua.
- 1685 - Thomas Otway, ingeles antzerkigilea (j. 1652).
- 1689 - Maria Ana Josefa Austriakoa, Jülich-Bergeko dukesa ezkontidea eta Palatinatuko printzesa-hauteslea (j. 1654).
- 1759 - George Frideric Handel, ingeles musikagilea (j.1685).
- 1883 - William Farr, ingeles epidemiologoa (j. 1807).
- 1905 - Otto Wilhelm von Struve, alemaniar jatorriko errusiar astronomoa (j. 1819).
- 1910 - Mikhail Vrubel, errusiar margolari sinbolista (j. 1856).
- 1917 - Ludwik Zamenhof, Doktoro Esperanto, poloniar hizkuntzalaria eta okulista, esperantoaren sortzailea (j. 1859).
- 1924 - Louis Sullivan, estatubatuar arkitektoa (j. 1856).
- 1930 - Vladimir Maiakovski, errusiar poeta eta dramaturgo iraultzailea (j. 1893).
- 1935 -
- Antônio de Alcântara Machado, brasildar literatura kritikoa eta idazlea, Brasilgo modernismoaren idazle garrantzitsuenetarikoa (j. 1901).
- Emmy Noether, alemaniar matematikaria, XX. mendeko algebran aditu garrantzitsuenetakoa (j. 1882).
- 1944 - Mary Adela Blagg, britainiar astronomoa, Ilargiko izendegiaren egilea (j. 1858).
- 1953 - Luisa Karlota Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (j. 1873).
- 1964 - Rachel Carson, estatubatuar zoologo eta itsas biologoa (j. 1907).
- 1973 - Henri Fauconnier, frantziar idazlea (j. 1879).
- 1975 - Fredric March, estatubatuar aktorea (j. 1897).
- 1980 - Gianni Rodari, italiar idazlea, kazetaria, irakaslea eta pedagogoa (j. 1920).
- 1986 - Simone de Beauvoir, frantziar idazle, filosofo eta feminista (j. 1908).
- 1994 - Bernt Engelmann, alemaniar idazlea (j. 1921).
- 1995 - Burl Ives, estatubatuar abeslari, musikari, aktore eta egilea (j. 1909).
- 2006 - Miguel Reale, brasildar filosofo eta legelaria (j. 1910).
- 2009 - Maurice Druon, frantziar eleberrigilea (j. 1918).
- 2010 - Alice Miller, suitzar psikoanalista, umeen tratu txarren eta gizartearen eragina indibiduetan egindako lanengatik famatua (j. 1923).
- 2011 - William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (j. 1919).
- 2012 - Piermario Morosini, italiar futbolaria, futbol partidu batean bihotzekoak jota (j. 1986).
- 2013 - Colin Davis, ingeles orkestra-zuzendaria (j. 1927).
- 2019 -
- Bibi Andersson, suediar aktorea (j. 1935).
- Gene Wolfe, estatubatuar ingeniari eta eleberrigilea (j. 1931).
- 2020 - Paul Bayvel, hegoafrikar errugbilaria (j. 1949).
- 2021 -
- Yıldırım Akbulut, Turkiako lehen ministroa (j. 1935).
- Bernard L. Madoff, estatubatuar burtsa-agentea, historiako finantza-iruzurgile handiena (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ganiz/Ganix/Gana eta Maixi/Maixe.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |