[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Arrakala digital: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
t Irudia gehitu
 
(4 erabiltzailek tartean egindako 9 berrikusketa ez dira erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[File:Arrakala digitala.png|thumb|Arrakala edo eten digitala horma-irudia]]
[[Fitxategi:Arrakala digitala.png|thumb|Arrakala edo eten digitala horma-irudia]]
'''Arrakala edo eten digitala''' maila sozioekonomiko desberdinak dituzten gizabanakoen, familien, eremu ekonomikoen eta geografikoen arteko desfasea edo banaketa da, bai [[Informazio eta komunikazio teknologiak|informazioaren eta komunikazioaren teknologietara]] iristeko aukerei dagokienez, bai [[Internet]] askotariko jardueretarako erabiltzeari dagokionez. ([[Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea|ELGA]], 2011.)<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=María-Del-Carmen|abizena=Agustín-Lacruz|urtea=|izenburua=Indicadores sociales de inclusión digital: brecha y participación ciudadana|argitaletxea=Prensas Universitarias de Zaragoza|orrialdea=|orrialdeak=143–166|ISBN=|hizkuntza=es|abizena2=Clavero-Galofré|izena2=Manuel|data=2010-02-16|url=http://eprints.rclis.org/14264/|aldizkaria=Derecho, gobernanza y tecnologías de la información en la sociedad del conocimiento|editore-abizena=Galindo-Ayuda|editore-izena=Fernando|sartze-data=2019-12-07}}</ref>

== Arrakala digitala kontzeptuaren bilakaera ==
== Arrakala digital terminoa ==
Arrakala digitalaren erabilera pasa den mendeko 90. hamarkadaren erdialdean [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<nowiki/>etan hasi zen. Hasiera batean, eten digitala IKTetarako sarbide fisikoa zutenen edo ez zutenen arteko desberdintasunari buruzkoa zen. Laister arrakala digital mota desberdinak identifikatzen hasi ziren: arrakala soziala, hala nola herrialde bakoitzeko pobreen eta aberatsen artean informazioa eskuratzeko dagoen aldea; arrakala globala, IKTen erabileran garatutako eta garatzen ari diren herrialdeen arteko aldea; eta eten demokratikoa, IKTak mobilizatzeko eta eremu publikoan parte hartzeko erabiltzen dituztenen arteko aldea. Izan ere, ikuspegia zabalduz joan zen hainbat faktore sozial kontua hartzen hasi zirelako.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dulce Angélica Gómez|abizena=Navarro|izenburua=La brecha digital: una revisión conceptual y aportaciones metodológicas para su estudio en México|orrialdeak=49–64|hizkuntza=es|abizena2=López|abizena3=Domínguez|abizena4=Castañeda|izena2=Raúl Arturo Alvarado|izena3=Marlen Martínez|izena4=Christian Díaz de León|url=https://www.redalyc.org/jatsRepo/4576/457654930005/html/index.html|aldizkaria=Entreciencias: Diálogos en la Sociedad del Conocimiento|alea=16|zenbakia=6|sartze-data=2019-12-07}}</ref>

=== Kontzeptualizazioa ===
Gaur egun, gero eta gehiago lotzen da, ez bakarrik Internetera sartzeko aukerarekin, baizik eta erabiltzen jakiteko behar diren gaitasunekin. Ikuspegi horretatik, arrakala bere dimentsio politiko eta hezitzailean aintzat hartzen da, eta, horregatik, desberdinkeria sozialik zaharrenetariko batekin lotuta dago: [[hezkuntza]]<nowiki/>rako sarbidearekin lotutakoa. Horregatik, eten digitala gero eta gehiago lotzen da gizarte inklusio/[[Gizarte bazterketa|bazterkerta]] eta parte-hartze sozialeko dinamikekin eta [[alfabetatze]] digitaleko politikak praktikan jartzeko premiarekin.<ref name=":0" />
Arrakala digitala terminoaren erabilera pasa den mendeko 90ko hamarkadaren erdialdean [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<nowiki/>etan hasi zen [[Bill Clinton|Clinton]] Administrazioan (1997-2001), teknologia berrien hedapenean teknologietara sartu aurreko aldea aipatuz, "konektatuak" eta "ez konektatuak" zirenei aipamen eginez.<ref>{{Erreferentzia|izena=Juan Francisco Álvarez|abizena=Sigüenza|izenburua=Nativos Digitales y brecha digital: Una visión comparativa en el uso de las TIC|orrialdeak=203–223|hizkuntza=es|data=2019-02-15|url=http://revistaeic.eu/index.php/raeic/article/view/186|aldizkaria=Revista de la Asociación Española de Investigación de la Comunicación|alea=11|zenbakia=6|issn=2341-2690|sartze-data=2019-12-09}}</ref>

Hasiera batean, eten digitalak informazioaren eta komunikazioaren teknologiari (IKT) zegokion fenomeno bati egiten zion erreferentzia. IKTetarako sarbide fisikoa zutenen edo ez zutenen arteko desberdintasunari buruzkoa zen, zehazki. Laster arrakala digital mota desberdinak identifikatzen hasi ziren: arrakala soziala, hala nola herrialde bakoitzeko pobreen eta aberatsen artean informazioa eskuratzeko dagoen aldea; arrakala globala, IKTen erabileran garatutako eta garatzen ari diren herrialdeen arteko aldea; eta eten demokratikoa, IKTak mobilizatzeko eta eremu publikoan parte hartzeko erabiltzen dituztenen arteko aldea. Izan ere, ikuspegia zabalduz joan zen hainbat faktore sozial kontua hartzen hasi zirelako.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dulce Angélica Gómez|abizena=Navarro|izenburua=La brecha digital: una revisión conceptual y aportaciones metodológicas para su estudio en México|orrialdeak=49–64|hizkuntza=es|abizena2=López|abizena3=Domínguez|abizena4=Castañeda|izena2=Raúl Arturo Alvarado|izena3=Marlen Martínez|izena4=Christian Díaz de León|url=https://www.redalyc.org/jatsRepo/4576/457654930005/html/index.html|aldizkaria=Entreciencias: Diálogos en la Sociedad del Conocimiento|alea=16|zenbakia=6|sartze-data=2019-12-07}}</ref>

Gaur egun, gero eta gehiago lotzen da, ez bakarrik Internetera sartzeko aukerarekin, baizik eta erabiltzen jakiteko behar diren gaitasunekin. Ikuspegi horretatik, arrakala bere dimentsio politiko eta hezitzailean aintzat hartzen da, eta, horregatik, desberdinkeria sozialik zaharrenetariko batekin lotuta dago: [[hezkuntza]]<nowiki/>rako sarbidearekin lotutakoa. Horregatik, eten digitala gero eta gehiago lotzen da gizarte inklusio/[[Gizarte bazterketa|bazterkerta]] eta parte-hartze sozialeko dinamikekin eta [[alfabetatze]] digitaleko politikak praktikan jartzeko premiarekin.<ref name=":0" /> Hori dela eta, ''arrakala digitala'' izeneko desberdintasuna fenomeno konplexu bat da, alderdi politikoak, ekonomikoak eta sozialak hartzen dituena, eta gizarte globalaren egiturazko arazoekin lotzen da, hala nola pobreziarekin, bazterketarekin, langabeziarekin, lanaren prekarizazioarekin, aberastasunaren banaketan dagoen ekitaterik ezarekin eta globalizazioaren ondorioz sortzen diren beste arazo batzuekin.<ref name=":1">{{erreferentzia|url=https://www.redalyc.org/articulo.oa?id=457654930005|izenburua=La brecha digital una revisión conceptual y aportaciones metodológicas para su estudio en México|sartze-data=2019|egunkaria=|aldizkaria=Entreciencias: Diálogos en la Sociedad del Conocimiento 2018, 6 (16)|abizena=Dulce Angélica Gómez Navarro, Raúl Arturo Alvarado López, Marlen Martínez Domínguez, Christian Díaz de León Castañeda|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=pdf}}</ref>

=== Mailak ===
Teknologien aprobetxamendua atzeratzen duten arrakala digitalaren hiru maila nagusi identifikatu dira: herritarrek eta erakundeek (publikoak edo pribatuak) IKTekiko iriste-eten maila, erabilpen-eten mala eta eskuratze-eten mailak.

Lehen maila: sarbide-arrakalarekin du zerikusia eta bertan kontuan hartzen dira elementu hauek:

* sarbiderako motibazioa : IKTei buruz dugun imajinarioa horiek erabiltzeko edo ez erabiltzeko haututa baldintzatzen duena.
* sarbide fisikoa: Teknologia eta IKTak eskuratzeko ditugun egiturak: mugikorra, ordenagailua, eta internet, besteak beste,
* alfabetatze digitalerako sarbidea: IKTak erabiltzeko trebetasunak eskuratzea hezkuntza-prozesu forma. ez formal eta informalen bidez.

Bigarren maila: erabilera-arrakalari dagokio, eta zerikusia du, batetik, gailu motekin, erabileraren maiztasunarekin, iraupenarekin eta IKTak erabiltzeko behar den lekuarekin, eta, bestetik, erabileran esku hartzen duten trebetasunekin eta gaitasunak eskuratzeko eta garatzeko moduekin.

Hirugarren mailak jabetze-arrakala aipatzen du, hau da, IKTek eguneroko bizitzan (lan eremuan, hezkuntzakoan, familiakoan, pertsonalean eta sozialean) ekartzen dituzten onurak eskuratzeko orduan ,herritarren erabilera aurreratu edo esanguratsua oztopatzen duen arrakalarekin, <ref name=":1" />

== Arrakala digitala EAEn ==
== Arrakala digitala EAEn ==

=== 2013an Arartekoaren txostena ===
=== 2013ko Arartekoaren txostena ===
2013. urtean [[Ararteko]]<nowiki/>aren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak agindu zuen “E-inklusioa eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadi]]<nowiki/>n herritarrek ikten bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea” txostena herritarrek gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bidez duten e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko azterketa sakona egiteko asmoz. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=ARARTEKO, I. atala. Txostenaren aurkezpena|url=https://argitalpen.ararteko.eus/index.php?leng=eusk&id_l=75&id_a=2339|aldizkaria=argitalpen.ararteko.eus|sartze-data=2019-12-08}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Maialen|abizena=Odriozola|izenburua=Prest al gaude?|hizkuntza=eu|url=https://eibar.org/blogak/odriozola/partaidetzarako-hezten|aldizkaria=Eibar.ORG {{!}} Eibarko peoria|sartze-data=2019-12-08}}</ref>
2013. urtean [[Ararteko]]<nowiki/>aren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak agindu zuen “E-inklusioa eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadi]]<nowiki/>n herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea” txostena herritarrek gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bidez duten e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko azterketa sakona egiteko asmoz. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=ARARTEKO, I. atala. Txostenaren aurkezpena|url=https://argitalpen.ararteko.eus/index.php?leng=eusk&id_l=75&id_a=2339|aldizkaria=argitalpen.ararteko.eus|sartze-data=2019-12-08}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Maialen|abizena=Odriozola|izenburua=Prest al gaude?|hizkuntza=eu|url=https://eibar.org/blogak/odriozola/partaidetzarako-hezten|aldizkaria=Eibar.ORG {{!}} Eibarko peoria|sartze-data=2019-12-08}}</ref>

Txostenak ahalduntze digitalaren bidean lau eten-digital bereizi zituen:
Txostenak ahalduntze digitalaren bidean lau eten-digital bereizi zituen:
17. lerroa: 34. lerroa:
* Erabilera-eten digitala: etxebizitza batean edo eskura IKT ekipamendua izateak edo eskura izateak, ez du bermatzen kide guztiek erabiltzen dutenik. Eta hala izango balitz, azterlanean lortutako datuek islatu zuten adina, ikasketa maila edo lan egoera bezalako faktoreen arabera motibazio eta erabilera maiztasun ezberdinak zeudela.

* Eskuratze-eten digitala: IKTen oinarrizko erabilerarekin konformatzen ziren edo hura eskuratzean heltze digitalaren prozesu partikularrean aurrerago joan nahi ez zuten pertsona horien atzean dauden arrazoiak aztertu zituen txostenak.

* Partaidetza-eten digitala: Parte hartzeko nahia, parte hartzeko motibazioa , parte hartzearen erabilgarritasuna eta parte hartzeko aukera errealak.
* Partaidetza-eten digitala: Parte hartzeko nahia, parte hartzeko motibazioa , parte hartzearen erabilgarritasuna eta parte hartzeko aukera errealak.

Txostenak bakoitzari buruzko ondorioak eta gomendioak eman zituen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ARARTEKO, IV. atala. Ondorioak eta gomendioak|url=https://argitalpen.ararteko.eus/index.php?leng=eusk&id_l=75&id_a=2386|aldizkaria=argitalpen.ararteko.eus|sartze-data=2019-12-08}}</ref>

24. lerroa: 41. lerroa:
2018an [[Eustat|EUSTAT]]<nowiki/>en INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK (IGI) txostenak datu haue erakutsi zituen: <ref>{{Erreferentzia|abizena=Eustat|izenburua=2018n, Euskal AEko bost pertsonetatik lauk Internet erabiltzen dute|url=https://eu.eustat.eus/elementos/ele0015200/ti_2018n_Euskal_AEko_bost_pertsonetatik_lauk_Internet_erabiltzen_dute/not0015229_e.html|aldizkaria=eu.eustat.eus|sartze-data=2019-12-08}}</ref>

Interneterako sarbideari dagokionez, 706.800 familiak baino gehiagok (% 79,9k) dute aipatu zerbitzua beren etxebizitzan. Ondorioz, 14.600 familia gehiago dira 2017ko epe berberarekin alderatuta. Seme-alabak dituzten ia familia guztiek (% 96,7) dute Interneterako sarbidea. Etxean Sarerako sarbidea duten 15 urtetik gorako biztanleak 2017n baino 28.200 pertsona gehiago dira (1,3 puntu), % 86,6ra iritsiz. Telefono mugikorra, bere aldetik, etxeetako % 94,5ean dago presente. 15 urtetik gorakoei erreparatuz gero, % 96,7k telefono mugikorra dauka. 2018ko lehen hiruhilekoan, Euskadiko AEko etxeen % 69,5ean ordenagailu bat dute. Etxean ordenagailua duten 15 urtetik gorako biztanleak % 77,3 dira.

Interneteko erabilerak gora egin du langabeen artean eta jarduerari dagokionez, ikasleen % 99,1k Internet erabiltzen du, bai eta lanean daudenen % 96,2k ere. Azkenik, langabeen % 54,5k Internet erabiltzen du. Azken talde hori izan da iragan urtearekin alderatuz igoerarik handiena izan duena (6,6 puntu portzentual).

Internetera sartzeko lekurik erabiliena etxea da oraindik, erabiltzaileen % 98 etxetik konektatzen baita. Beste leku batzuetatik eginiko sarrerak (% 38,1), bestalde, igoerarik handiena izan dute 2017rekin alderatuz gero (13,9 puntu), eta lantokitik egindako sarrerak (% 36,6) eta ikastegitik eginiko sarrerak (% 10,5) baino ugariagoak dira (azken horiek % 0,1 eta % 0,7 puntu egin dute gora, hurrenez hurren).

Genero haustura mantendu egin da IKTen erabilerari dagokionez.
Genero haustura mantendu egin da IKTen erabilerari dagokionez.

IKTen erabilera 2017koa baino handiagoa izan da, bai Internet erabiltzen duten pertsonen kopuruan, bai ordenagailuen kopuruan eta merkataritza elektronikoaren tamainan ere. Hazkunde hori, gainera, azterturiko adin-tarte guztietan eman da.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
<references />

== Ikus, gainera ==

* [[Genero arrakala digital]]a

== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==

*[https://www.youtube.com/watch?v=bMRWEY9cVDE&t=1s Iker Cillero (EJIE): KZgunearen esperientzia erabiltzaileen eten digitala hausten Moodle plataforman.] (Bideoa, 2017)
* [https://www.youtube.com/watch?v=bMRWEY9cVDE&t=1s Iker Cillero (EJIE): KZgunearen esperientzia erabiltzaileen eten digitala hausten Moodle plataforman.] (Bideoa, 2017)
*[https://www.youtube.com/watch?v=I3X4l3S-O70 The Internet of Civil Rights: the New Digital Divide | Brigitte Daniel | TEDxPhiladelphia] (Bideoa, 2016)
* [https://www.youtube.com/watch?v=I3X4l3S-O70 The Internet of Civil Rights: the New Digital Divide | Brigitte Daniel | TEDxPhiladelphia] (Bideoa, 2016)
* [https://www.ted.com/talks/aleph_molinari_let_s_bridge_the_digital_divide?language=es Superemos la brecha digital. Aleph Molinar] (Bideoa, 2011)
* [https://www.ted.com/talks/aleph_molinari_let_s_bridge_the_digital_divide?language=es Superemos la brecha digital. Aleph Molinar] (Bideoa, 2011)
{{autoritate kontrola}}

<br />
[[Kategoria:Internet]]
[[Kategoria:Internet]]
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:Medio digitalak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 17:52, 3 abendua 2021 data duena

Arrakala edo eten digitala horma-irudia

Arrakala edo eten digitala maila sozioekonomiko desberdinak dituzten gizabanakoen, familien, eremu ekonomikoen eta geografikoen arteko desfasea edo banaketa da, bai informazioaren eta komunikazioaren teknologietara iristeko aukerei dagokienez, bai Internet askotariko jardueretarako erabiltzeari dagokionez. (ELGA, 2011.)[1]

Arrakala digital terminoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptualizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakala digitala terminoaren erabilera pasa den mendeko 90ko hamarkadaren erdialdean AEBetan hasi zen Clinton Administrazioan (1997-2001), teknologia berrien hedapenean teknologietara sartu aurreko aldea aipatuz, "konektatuak" eta "ez konektatuak" zirenei aipamen eginez.[2]

Hasiera batean, eten digitalak informazioaren eta komunikazioaren teknologiari (IKT) zegokion fenomeno bati egiten zion erreferentzia. IKTetarako sarbide fisikoa zutenen edo ez zutenen arteko desberdintasunari buruzkoa zen, zehazki. Laster arrakala digital mota desberdinak identifikatzen hasi ziren: arrakala soziala, hala nola herrialde bakoitzeko pobreen eta aberatsen artean informazioa eskuratzeko dagoen aldea; arrakala globala, IKTen erabileran garatutako eta garatzen ari diren herrialdeen arteko aldea; eta eten demokratikoa, IKTak mobilizatzeko eta eremu publikoan parte hartzeko erabiltzen dituztenen arteko aldea. Izan ere, ikuspegia zabalduz joan zen hainbat faktore sozial kontua hartzen hasi zirelako.[3]

Gaur egun, gero eta gehiago lotzen da, ez bakarrik Internetera sartzeko aukerarekin, baizik eta erabiltzen jakiteko behar diren gaitasunekin. Ikuspegi horretatik, arrakala bere dimentsio politiko eta hezitzailean aintzat hartzen da, eta, horregatik, desberdinkeria sozialik zaharrenetariko batekin lotuta dago: hezkuntzarako sarbidearekin lotutakoa. Horregatik, eten digitala gero eta gehiago lotzen da gizarte inklusio/bazterkerta eta parte-hartze sozialeko dinamikekin eta alfabetatze digitaleko politikak praktikan jartzeko premiarekin.[1] Hori dela eta, arrakala digitala izeneko desberdintasuna fenomeno konplexu bat da, alderdi politikoak, ekonomikoak eta sozialak hartzen dituena, eta gizarte globalaren egiturazko arazoekin lotzen da, hala nola pobreziarekin, bazterketarekin, langabeziarekin, lanaren prekarizazioarekin, aberastasunaren banaketan dagoen ekitaterik ezarekin eta globalizazioaren ondorioz sortzen diren beste arazo batzuekin.[4]

Teknologien aprobetxamendua atzeratzen duten arrakala digitalaren hiru maila nagusi identifikatu dira: herritarrek eta erakundeek (publikoak edo pribatuak) IKTekiko iriste-eten maila, erabilpen-eten mala eta eskuratze-eten mailak.

Lehen maila: sarbide-arrakalarekin du zerikusia eta bertan kontuan hartzen dira elementu hauek:

  • sarbiderako motibazioa : IKTei buruz dugun imajinarioa horiek erabiltzeko edo ez erabiltzeko haututa baldintzatzen duena.
  • sarbide fisikoa: Teknologia eta IKTak eskuratzeko ditugun egiturak: mugikorra, ordenagailua, eta internet, besteak beste,
  • alfabetatze digitalerako sarbidea: IKTak erabiltzeko trebetasunak eskuratzea hezkuntza-prozesu forma. ez formal eta informalen bidez.

Bigarren maila: erabilera-arrakalari dagokio, eta zerikusia du, batetik, gailu motekin, erabileraren maiztasunarekin, iraupenarekin eta IKTak erabiltzeko behar den lekuarekin, eta, bestetik, erabileran esku hartzen duten trebetasunekin eta gaitasunak eskuratzeko eta garatzeko moduekin.

Hirugarren mailak jabetze-arrakala aipatzen du, hau da, IKTek eguneroko bizitzan (lan eremuan, hezkuntzakoan, familiakoan, pertsonalean eta sozialean) ekartzen dituzten onurak eskuratzeko orduan ,herritarren erabilera aurreratu edo esanguratsua oztopatzen duen arrakalarekin, [4]

Arrakala digitala EAEn

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko Arartekoaren txostena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean Arartekoaren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak agindu zuen “E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea” txostena herritarrek gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bidez duten e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko azterketa sakona egiteko asmoz. [5][6]

Txostenak ahalduntze digitalaren bidean lau eten-digital bereizi zituen:

  • Sarbidearen eten digitala: itxuran gainditua den etena denaren pertzeptzioa izan da ere, hainbat faktore demografiko eta sozioekonomiko identifikatu zituen euskal gizartean atal honetan eragina zutena: adina, sexua, familia mota, ikasketa maila, lan egoera edo diru-sarrera maila.
  • Erabilera-eten digitala: etxebizitza batean edo eskura IKT ekipamendua izateak edo eskura izateak, ez du bermatzen kide guztiek erabiltzen dutenik. Eta hala izango balitz, azterlanean lortutako datuek islatu zuten adina, ikasketa maila edo lan egoera bezalako faktoreen arabera motibazio eta erabilera maiztasun ezberdinak zeudela.
  • Eskuratze-eten digitala: IKTen oinarrizko erabilerarekin konformatzen ziren edo hura eskuratzean heltze digitalaren prozesu partikularrean aurrerago joan nahi ez zuten pertsona horien atzean dauden arrazoiak aztertu zituen txostenak.
  • Partaidetza-eten digitala: Parte hartzeko nahia, parte hartzeko motibazioa , parte hartzearen erabilgarritasuna eta parte hartzeko aukera errealak.

Txostenak bakoitzari buruzko ondorioak eta gomendioak eman zituen.[7]

2018ko datuak EUSTAT

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an EUSTATen INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK (IGI) txostenak datu haue erakutsi zituen: [8]

Interneterako sarbideari dagokionez, 706.800 familiak baino gehiagok (% 79,9k) dute aipatu zerbitzua beren etxebizitzan. Ondorioz, 14.600 familia gehiago dira 2017ko epe berberarekin alderatuta. Seme-alabak dituzten ia familia guztiek (% 96,7) dute Interneterako sarbidea. Etxean Sarerako sarbidea duten 15 urtetik gorako biztanleak 2017n baino 28.200 pertsona gehiago dira (1,3 puntu), % 86,6ra iritsiz. Telefono mugikorra, bere aldetik, etxeetako % 94,5ean dago presente. 15 urtetik gorakoei erreparatuz gero, % 96,7k telefono mugikorra dauka. 2018ko lehen hiruhilekoan, Euskadiko AEko etxeen % 69,5ean ordenagailu bat dute. Etxean ordenagailua duten 15 urtetik gorako biztanleak % 77,3 dira.

Interneteko erabilerak gora egin du langabeen artean eta jarduerari dagokionez, ikasleen % 99,1k Internet erabiltzen du, bai eta lanean daudenen % 96,2k ere. Azkenik, langabeen % 54,5k Internet erabiltzen du. Azken talde hori izan da iragan urtearekin alderatuz igoerarik handiena izan duena (6,6 puntu portzentual).

Internetera sartzeko lekurik erabiliena etxea da oraindik, erabiltzaileen % 98 etxetik konektatzen baita. Beste leku batzuetatik eginiko sarrerak (% 38,1), bestalde, igoerarik handiena izan dute 2017rekin alderatuz gero (13,9 puntu), eta lantokitik egindako sarrerak (% 36,6) eta ikastegitik eginiko sarrerak (% 10,5) baino ugariagoak dira (azken horiek % 0,1 eta % 0,7 puntu egin dute gora, hurrenez hurren).

Genero haustura mantendu egin da IKTen erabilerari dagokionez.

IKTen erabilera 2017koa baino handiagoa izan da, bai Internet erabiltzen duten pertsonen kopuruan, bai ordenagailuen kopuruan eta merkataritza elektronikoaren tamainan ere. Hazkunde hori, gainera, azterturiko adin-tarte guztietan eman da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Agustín-Lacruz, María-Del-Carmen; Clavero-Galofré, Manuel. (). Galindo-Ayuda, Fernando ed. «Indicadores sociales de inclusión digital: brecha y participación ciudadana» Derecho, gobernanza y tecnologías de la información en la sociedad del conocimiento (Prensas Universitarias de Zaragoza): 143–166. (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) Sigüenza, Juan Francisco Álvarez. (2019-02-15). «Nativos Digitales y brecha digital: Una visión comparativa en el uso de las TIC» Revista de la Asociación Española de Investigación de la Comunicación 6 (11): 203–223. ISSN 2341-2690. (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  3. (Gaztelaniaz) Navarro, Dulce Angélica Gómez; López, Raúl Arturo Alvarado; Domínguez, Marlen Martínez; Castañeda, Christian Díaz de León. «La brecha digital: una revisión conceptual y aportaciones metodológicas para su estudio en México» Entreciencias: Diálogos en la Sociedad del Conocimiento 6 (16): 49–64. (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
  4. a b (Gaztelaniaz) Dulce Angélica Gómez Navarro, Raúl Arturo Alvarado López, Marlen Martínez Domínguez, Christian Díaz de León Castañeda. (pdf) La brecha digital una revisión conceptual y aportaciones metodológicas para su estudio en México. (Noiz kontsultatua: 2019).
  5. «ARARTEKO, I. atala. Txostenaren aurkezpena» argitalpen.ararteko.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  6. Odriozola, Maialen. «Prest al gaude?» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  7. «ARARTEKO, IV. atala. Ondorioak eta gomendioak» argitalpen.ararteko.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  8. Eustat. «2018n, Euskal AEko bost pertsonetatik lauk Internet erabiltzen dute» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]