[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Arrakala digital: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Internet gehitua HotCat bitartez
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Informatika gehitua HotCat bitartez
9. lerroa: 9. lerroa:


[[Kategoria:Internet]]
[[Kategoria:Internet]]
[[Kategoria:Informatika]]

02:09, 8 abendua 2019ko berrikusketa

Arrakala edo eten digitala maila sozioekonomiko desberdinak dituzten gizabanakoen, familien, eremu ekonomikoen eta geografikoen arteko desfasea edo banaketa da, bai informazioaren eta komunikazioaren teknologietara iristeko aukerei dagokienez, bai Internet askotariko jardueretarako erabiltzeari dagokionez. (ELGA, 2011.)[1]

Arrakala digitalaren erabilera pasa den mendeko 90. hamarkadaren erdialdean AEBetan hasi zen. Hasiera batean, eten digitala IKTetarako sarbide fisikoa zutenen edo ez zutenen arteko desberdintasunari buruzkoa zen. Laister arrakala digital mota desberdinak identifikatzen hasi ziren: arrakala soziala, hala nola herrialde bakoitzeko pobreen eta aberatsen artean informazioa eskuratzeko dagoen aldea; arrakala globala, IKTen erabileran garatutako eta garatzen ari diren herrialdeen arteko aldea; eta eten demokratikoa, IKTak mobilizatzeko eta eremu publikoan parte hartzeko erabiltzen dituztenen arteko aldea. Izan ere, ikuspegia zabalduz joan zen hainbat faktore sozial kontua hartzen hasi zirelako.[2]

Gaur egun, gero eta gehiago lotzen da, ez bakarrik Internetera sartzeko aukerarekin, baizik eta erabiltzen jakiteko behar diren gaitasunekin. Ikuspegi horretatik, arrakala bere dimentsio politiko eta hezitzailean aintzat hartzen da, eta, horregatik, desberdinkeria sozialik zaharrenetariko batekin lotuta dago: hezkuntzarako sarbidearekin lotutakoa. Horregatik, eten digitala gero eta gehiago lotzen da gizaret inklusio/bazterkerta eta parte-hartze sozialeko dinamikekin eta alfabetatze digitaleko politikak praktikan jartzeko premiarekin.[1]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Agustín-Lacruz, María-Del-Carmen; Clavero-Galofré, Manuel. (). Galindo-Ayuda, Fernando ed. «Indicadores sociales de inclusión digital: brecha y participación ciudadana» Derecho, gobernanza y tecnologías de la información en la sociedad del conocimiento (Prensas Universitarias de Zaragoza): 143–166. (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) Navarro, Dulce Angélica Gómez; López, Raúl Arturo Alvarado; Domínguez, Marlen Martínez; Castañeda, Christian Díaz de León. «La brecha digital: una revisión conceptual y aportaciones metodológicas para su estudio en México» Entreciencias: Diálogos en la Sociedad del Conocimiento 6 (16): 49–64. (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).