Fahrelnissa Zeid: berrikuspenen arteko aldeak
Biografia itzuli, txukundu + Erreferentziak + osatu Google aintzatespena |
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.9.5 |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{biografia infotaula automatikoa}} |
{{biografia infotaula automatikoa}} |
||
'''Fahrelissa Zeid''', jaiotzaz '''Fahrünissa Şakir''' (Fakhr un-nisa edo Fahr-El-Nissa), arabieraz '''يرة فخر النساء زيد''', ezagunagoa '''Fahr el Nissa Zeid''' nazioarteko izen artistikoaz (Büyükada, [[Otomandar Inperioa]], [[1901|1901eko]] [[Urtarrilaren 7|urtarrilaren 7a]] – [[Amman]], [[Jordania]], [[1991|1991ko]] [[Irailaren 5|irailaren 5a]]) turkiar artista izan zen, eskala handiko eta elementu [[Kaleidoskopio|kaleidoskopikoengatik]] ezaguna.<ref>{{Erreferentzia|izena=Alberto|abizena=López|izenburua=Fahrelnissa Zeid, la maestra del abstracto caleidoscópico|hizkuntza=es|data=2019-01-07|url=https://elpais.com/cultura/2019/01/07/actualidad/1546851656_823716.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2024-01-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fahrelnissa Zeid, la pintora caleidoscópica de Turquía|hizkuntza=es|data=2021-10-15|url=https://fahrenheitmagazine.com/arte/visuales/fahrelnissa-zeid-la-pintora-caleidoscopica-de-turquia|aldizkaria=Fahrenheit Magazine|sartze-data=2024-01-07}}</ref> Haren lanak mendebaldeko eta ekialdeko elementuen konbinazioak zituen.<ref>[https://www.lanacion.com.ar/2208613-fahrelnissa-zeid-se-cumplen-118-anos-su Nota en La Nación]</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Patricia|abizena=Ríos|izenburua=Punto al Arte: Fahrelnissa Zeid (1901-1991)|url=https://puntoalarte.blogspot.com/2019/09/fahrelnissa-zeid-1901-1991.html|aldizkaria=Punto al Arte|sartze-data=2024-01-07}}</ref> |
'''Fahrelissa Zeid''', jaiotzaz '''Fahrünissa Şakir''' (Fakhr un-nisa edo Fahr-El-Nissa), arabieraz '''يرة فخر النساء زيد''', ezagunagoa '''Fahr el Nissa Zeid''' nazioarteko izen artistikoaz (Büyükada, [[Otomandar Inperioa]], [[1901|1901eko]] [[Urtarrilaren 7|urtarrilaren 7a]] – [[Amman]], [[Jordania]], [[1991|1991ko]] [[Irailaren 5|irailaren 5a]]) turkiar artista izan zen, eskala handiko eta elementu [[Kaleidoskopio|kaleidoskopikoengatik]] ezaguna.<ref>{{Erreferentzia|izena=Alberto|abizena=López|izenburua=Fahrelnissa Zeid, la maestra del abstracto caleidoscópico|hizkuntza=es|data=2019-01-07|url=https://elpais.com/cultura/2019/01/07/actualidad/1546851656_823716.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2024-01-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fahrelnissa Zeid, la pintora caleidoscópica de Turquía|hizkuntza=es|data=2021-10-15|url=https://fahrenheitmagazine.com/arte/visuales/fahrelnissa-zeid-la-pintora-caleidoscopica-de-turquia|aldizkaria=Fahrenheit Magazine|sartze-data=2024-01-07}}</ref> Haren lanak mendebaldeko eta ekialdeko elementuen konbinazioak zituen.<ref>[https://web.archive.org/web/20190202205809/https://www.lanacion.com.ar/2208613-fahrelnissa-zeid-se-cumplen-118-anos-su Nota en La Nación]</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Patricia|abizena=Ríos|izenburua=Punto al Arte: Fahrelnissa Zeid (1901-1991)|url=https://puntoalarte.blogspot.com/2019/09/fahrelnissa-zeid-1901-1991.html|aldizkaria=Punto al Arte|sartze-data=2024-01-07}}</ref> |
||
[[Istanbul|Istanbulgo]] Arte Eskola Inperialera joan zen lehen emakumeetako bat izan zen, eta ikasketak Académie Ranson-en osatu zituen. 1930eko hamarkadan, [[Irak|Irakeko]] [[Haxemiak|Hachemí]] errege-familiako kide batekin ezkondu zen, eta [[Berlin|Berlinera]] joan zen bizitzera. Ra'ad bin Zeid printzearen ama izan zen. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ondoren, [[Bagdad|Bagdaden]] bizi izan zen, eta 1970ean Jordaniara joan zen, eta han Arte Ederren institutu bat sortu zuen. |
[[Istanbul|Istanbulgo]] Arte Eskola Inperialera joan zen lehen emakumeetako bat izan zen, eta ikasketak Académie Ranson-en osatu zituen. 1930eko hamarkadan, [[Irak|Irakeko]] [[Haxemiak|Hachemí]] errege-familiako kide batekin ezkondu zen, eta [[Berlin|Berlinera]] joan zen bizitzera. Ra'ad bin Zeid printzearen ama izan zen. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ondoren, [[Bagdad|Bagdaden]] bizi izan zen, eta 1970ean Jordaniara joan zen, eta han Arte Ederren institutu bat sortu zuen. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 05:43, 22 martxoa 2024 data duena
Fahrelnissa Zeid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Büyükada (en) eta Turkia, 1901eko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Turkia Jordania |
Talde etnikoa | Turkiarra |
Heriotza | Amman, 1991ko irailaren 5a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Mehmet Şakir Paşa |
Ezkontidea(k) | İzzet Melih Devrim (en) (1919 - 1930(e)ko hamarkada) Prince Zeid bin Hussein (en) (1934 - 1970) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Haxemiak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mimar Sinan Fine Arts University (en) Lycée Notre Dame de Sion Istanbul (en) |
Hizkuntzak | turkiera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, stained-glass artist (en) , mosaicist (en) , litografoa, grabatzailea eta collagist (en) |
Lantokia(k) | Paris Berlin Istanbul eta Londres |
Mugimendua | espresionismoa Arte modernoa |
Genero artistikoa | erretratua arte abstraktua Arte figuratiboa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Fahrelissa Zeid, jaiotzaz Fahrünissa Şakir (Fakhr un-nisa edo Fahr-El-Nissa), arabieraz يرة فخر النساء زيد, ezagunagoa Fahr el Nissa Zeid nazioarteko izen artistikoaz (Büyükada, Otomandar Inperioa, 1901eko urtarrilaren 7a – Amman, Jordania, 1991ko irailaren 5a) turkiar artista izan zen, eskala handiko eta elementu kaleidoskopikoengatik ezaguna.[1][2] Haren lanak mendebaldeko eta ekialdeko elementuen konbinazioak zituen.[3][4]
Istanbulgo Arte Eskola Inperialera joan zen lehen emakumeetako bat izan zen, eta ikasketak Académie Ranson-en osatu zituen. 1930eko hamarkadan, Irakeko Hachemí errege-familiako kide batekin ezkondu zen, eta Berlinera joan zen bizitzera. Ra'ad bin Zeid printzearen ama izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Bagdaden bizi izan zen, eta 1970ean Jordaniara joan zen, eta han Arte Ederren institutu bat sortu zuen.
Hiri askotan bizi izan zen, eta avangoardismo mugimenduetan parte hartu zuen Istanbulen, gerra aurreko Berlinen eta gerraosteko Parisen. Bere lanak Parisen, New Yorken eta Londresen erakutsi ditu hainbat erakundek.[5] 2017an, Tate Modernek artistaren atzera begirako lan handia antolatu zuen zera esan zuen:[6]
"XX. mendeko emakume artista handienetako bat" .[7]
2017an erremate batean saldutako lanik handiena Zerurantz izenekoa da, 1953an margotua eta 2 m x 6 m neurrikoa. Ia milioi bat libera esterlinaren truke saldu zen.[8][9][10]
2018ko urtarrilaren 7an, jaio zeneko 118. urteurrenean, Doodle bat erabili zuen Googlekartista omentzeko.[11][12][13]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fahrelnissa Zeid, Fahrünissa Şakir jaioa, eliteko familia otomandar batean jaio zen, Büyükada uhartean, Marmarako itsasoan. 1891tik 1895era bere osaba, Cevat Çobanl Pasha, Otomandar Inperioaren Bisir Handia izan zen. Zeid-en aita, Sakir Pasha, Greziako enbaxadore izendatu zuten, eta hantxe ezagutu zuen Zeiden ama, Sara Ismet Hanm. 1913an, Zeid-en aitak tiro hilgarria jaso zuen, eta haren anaia, hura ere Cevat izenekoa, epaitu eta kondenatu egin zuten bere hilketarengatik.
Zeid goiz hasi zen marrazten eta pintatzen. Bere lanik zaharrena amonaren erretratua da, 14 urte zituenean margotua. 1919an, Zeid Istanbuleko Emakumeentzako Arte Ederren Akademian inskribatu zen.
1920an, hemeretzi urte zituela, Izzet Melih Devrim nobelagilearekin ezkondu zen. Eztei-bidaian, Veneziara joan ziren, eta han Europako pintura-tradizioekin lehen harremana izan zuen. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen. Faruk seme zaharrena 1921ean jaio zen etaeskarlatina sukarraz hil zen 1924an. Nejad semea (1923an jaioa) margolaria izan zen zen eta 1926an jaiotako Nuirin Devrim alaba aktorea izan zen.
1928an Parisera joan zen, eta Académie Ranson-en matrikulatu zen; han, Roger Bissière margolariarekin ikasi zuen. 1929an Istanbulera itzuli zenean, Zeid Istanbuleko Arte Ederren Akademian inskribatu zen.
1930-1944
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1934an Devrimengandik banandu zen, eta Irakeko Zeid bin Hussein printzearekin ezkondu zen. 1935ean Irakeko Erresumako lehen enbaxadore izendatu zuten Alemanian. Bikotea Berlinera joan zen bizitzera. Han, Zeid ekitaldi sozial ugariren buru izan zen enbaxadorearen emazte gisa. 1938ko martxoan Austria anexionatu ondoren, Zeid Printzea eta bere familia Irakera itzuli ziren, Bagdaden ezarriz.
Zeid Bagdaden deprimitu egin zen eta Vienako mediku baten aholkuari jarraituta Parisera itzuli zen denboraldi labur baterako. Hurrengo urteak Paris, Budapest eta Istanbulen artean eman zituen, bere onera etorri guran eta pinturan buru-belarri jardun nahian. 1941ean, Istanbulera itzuli eta pintatzen hasi zen.
Zeid Istanbuleko D taldearekin aritu zen lanean, Turkiako Errepublika berrirako, Mustafa Kemal Atürk buru zela. Taldearekin harreman laburra izan zuen arren, 1944an D taldearekin egin zituen erakusketek bakarrik erakusteko konfiantza eman zioten. Artistak bere lehen erakustaldi pertsonala 1944an inauguratu zuen Maçkan, Istanbulen.[14]
1945 - 1957
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945ean, Zeidek lehen banakako erakustaldia egin zuen. Esmirnan (1945) eta Istanbulen (1946) bi banakako erakustaldi egin ondoren, Zeid Londresera joan zen. Han, senarra, Zeid Al-Hussein printzea, koroa britainiarraren aurrean Irak erresumako lehen enbaxadorea izan zen. Zeidek pintatzen jarraitu zuen, eta horretarako Irakeko enbaxadako areto bat bere estudio bihurtu zuen.
1947tik aurrera, bere estiloa konplexuagoa egin zen, eta bere lana pintura figuratibotik abstrakziora aldatu zen, gerraosteko Parisen sortu ziren estilo abstraktuetatik jasotako eragina ikusten den heinean. Pertsiako, Bizantzioko, Kretako eta ekialdeko erroak eta modernismoaren kontzeptuak, estiloak eta teknikak uztartu zituen bere pinturetan.
1948an Londreseko Saint George galerian erakutsi zuen. Isabel erregina inauguraziora joan zen. Irango errege-familiako kide askok ere bisitatu zuten erakusketa. Maurice Collis arte-kritikariak erakusketako lanak aztertu zituen, eta adiskidetasuna sortu zen. Charles Estienne arte-kritikari eta arte-zaindari frantses ezaguna bere lanaren bultzatzaile bihurtu zen.
Hurrengo hamarkadan, Londres eta Paris artean bizi izan zen, eta Zeid-ek bere lanik zirraragarrienetako batzuk margotu zituen, behatzailea unibertso kaleidoskopikoetan murgiltzen duten oihal abstraktu monumentalekin esperimentatuta, lerro eta kolore bizien erabilera nabarmenari esker. Zeidek 1953an Dina Vierny galerian erakutsi zituen Tritonen olagarroa eta Zargazos Itsasoa lan abstraktuak. Erakusketa Arte Garaikidearen Institutuan aurkeztu zen, Londresen, 1954an. 1950eko hamarkadaren erdialdean, Zeid bere ibilbideko gailurrean zegoen. Garai horretan, nazioarteko artista-talde baten lagun egin zen, hala nola Jean-Michel Atlan, Jean Dubuffet eta Serge Poliakoff, zeinek keinuen abstrakzioarekin esperimentatzen zuten.[15]
1958–1991
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1958an, Zeidek senarra, Zeid al-Hussein printzea, konbentzitu zuen oporretan zegoen bitartean Bagdadera ez joateko, Faisal II.a iloba eta erregearen erregeorde gisa aritzeko. Senar-emazteak oporretako etxera joan ziren, Ischia uhartera, Napoliko golkora. 1958ko uztailaren 14an kolpe militar bat izan zen Iraken, eta errege-familia osoa hil zuten. Zeid printzea eta familia salbatu egin ziren, eta 24 ordu eman zizkieten Londresko Irakeko enbaxada husteko.
Zeid eta bere familia Londresko apartamentu batera joan ziren eta bertan janaria prestatzen aritu zen artista. Esperientziak oilasko-hezurretan pintatzera bultzatu zuen, eta, gero, erretxinekin egindako hezurretatik abiatuta eskulturak sortzera. Horiei paleokristaloak deitzen zaie. Bere pinturetan, abstrakziotik aldentzen hasi zen, eta bere familiakoen eta inguruko beste pertsona batzuen erretratuak pintatzen hasi zen.
Handik urte gutxira, bere seme gazteena, Ra'ad bin Zeid printzea, ezkondu eta Amanera joan zen bizitzera. 1970ean, senarra hil zen Parisen, eta Zeid Amanera joan zen 1975ean. Han, Zeid-ek 1976an Jordaniako Fahrelnissa Zeid Arte Ederren Erregina Institutua sortu zuen eta hurrengo hamabost urteetan, 1991n hil zen arte, artista gazte batzuk erakutsi eta babestu zituen.
Lan nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abstrakzioaren aurkako borroka, 1947
- Arazo ebatziak, 1948
- Nire infernua, 1951
- Zerurantz, 1953
- Iraganeko norbait, 1980
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko urtarrilaren 7an, Turkiko Büyükadan jaio zeneko 118. urtean, Doodle bat erabili zuen Googlek Fahrelnissa Zeid artista omentzeko. Bilatzaile ezagunak aukeratu zuen "Arazo ebatziak" artistaren lana. 1948ko lan bat, non autoreak bere kolore eta patroi sutsuekin Arte Op, baita Zinetikoa ere, bere teknika kaleidoskopikoarekin adierazi zuen. Nahiz eta ez zitzaion gustatzen artista turkiarrari arte abstraktuaren erreferentetzat hartzea.[11][12][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2019-01-07). «Fahrelnissa Zeid, la maestra del abstracto caleidoscópico» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fahrelnissa Zeid, la pintora caleidoscópica de Turquía» Fahrenheit Magazine 2021-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ Nota en La Nación
- ↑ Ríos, Patricia. «Punto al Arte: Fahrelnissa Zeid (1901-1991)» Punto al Arte (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ «Complete ICA Exhibitions List 1948 - Present - July 2017» ICA.
- ↑ (Ingelesez) Tate. «Fahrelnissa Zeid | Tate Modern» Tate (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ Tate. «Fahrelnissa Zeid – Exhibition at Tate Modern | Tate» Tate.
- ↑ Del Valle, Gaby. (31 Oct 2018). «Why is art so expensive?» vox.com.
- ↑ Sotheby's - Fahrelnissa Zeid, Towards a Sky. .
- ↑ Sotheby's. (19 de abril de 2017). «The Painting That Was Too Big for London’s ICA» sothebys.com.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El arte de Fahrelnissa Zeid en imágenes, a 118 años de su nacimiento» LA NACION 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Quién es la artista Fahrelnissa Zeid que Google homenajea hoy con un doodle» infobae 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Quién es la misteriosa princesa turca Fahrelnissa Zeid» iProfesional (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ Daily Sabah. (3 de junio de 2017). Istanbul Modern displays vivid, colorful art by Fahrelnissa Zeid. .
- ↑ Tate. «‘Untitled’, Fahrelnissa Zeid, c.1950s | Tate» Tate.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sirin Devrim, A Turkish Tapestry: The Shakirs of Istanbul, Londres: Quartet, 1996 (ISBN ά0704370630)
- Kerryn Greenberg, The Evolución of an Artisten, Londres: Tate Publishing, 2017 (ISBN 9781849764568).
- ApenaLaïdi-Hanieh, Fahrelissa Zeid: Painter of Inner Worlds, Londres: Art / Books, 2017 (ISBN ά1908970312).
- Becker, Wolfgang. Fahr-El-Nissa Zeid: zwischen Orient und Okzident, Gemälde und Zeichnungen. New York: Neue Galerie, 1990.
- Greenberg, Kerryn, arg. Fahrelnissa Zeid. Londres: Tate Publishing, 2017.
- Parinaud, André and Shoman, Suha. Fahrelnissa Zeid. Amman: Royal National Jordanian Institute Fahrelnissa Zeid of Fine Arts, 1984.
- Zaid, Fahrelnissa. Fahrelnissa Zeid: portraits et peintures abstraites. Paris: Galerie Granoff, 1972.