[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Kurilak

Wikipedia, Entziklopedia askea
SieBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:15, 5 apirila 2010
Shikotan uhartearen ikuspegia, Kuril uharteak.

Kuril uharteak (errusieraz Кури́льские острова́, Kuril'skie ostrova) uhartedi bat da, gehienak sumenditsuak diren uharteez osatutako uhartedia, ipar-mendebalderantz, Japoniako Hokkaido uhartetik Errusiako Kamtxatka penintsularantz doana, Okhotskeko itsasoa Ozeano Barearen iparraldetik banatzen dutena, Sajalingo errusiar oblastaren zati dira.

Izena, ainu aborigenen hizkuntzatik dator. Hizkuntza honetan, kur hitzak "gizon" esan nahi du.

Historia

Ainu aborigenak, uharte hauetan oso antzinatik bizi dira, errusiarrek XVIII. mendean bertatik bota zituzten arte. Japonia uharte hauekin geratu zen 1875ean (San Petersburgoko Ituna, Sajalin Errusiari uztearen truke. Errusiak hartu egin zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren (San Frantziskoko Ituna), baina Japoniak, oraindik, uhartediko hegoaldereneko uharteak aldarrikatzen ditu, hau da, Etorofu, Kunashiri, Shikotan eta Jabomai uharteak, Japonian, Iparraldeko Lurraldeak bezala ezagutzen direnak. (Kuril uharteetako gatazka).

Geografia

Uharteak, euren lainoagatik dira ospetsuak. Alga eta arrainetan aberatsak dira. Iparraldereneko uhartea, Atlasov, alegia, (Oyakoba japoniarrentzat), sumendi kono ia perfektu bat da.

Geologikoki, Kuril uhartedia, uharte arku bat da, uhartedi mota bat, plaka tektoniko ozeaniko batek beste baten aurka subdukzioa egiten duen heinean eratua, bere fusioa eta horren ondoren datorren magma igoera gertatuz.

Uharteak

Kuril uharteen kokapena Ozeano Barearen mendebaldean

Taula honetan, Kuril uharteak ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz zerrendatzen dira. Uharte hauetaz gain dozena bat uharte eta harkaitz txikiago ere badago.

Izen errusiarra Izen japoniarra Azalera
km²tan
Gehienezko garaiera
metrotan
Latitudea I Longitudea E
Iparraldeko taldea
Shumshu Shumushu 388 189 50º45' 156º20'
Atlasov Oyakoba 150 2339 50º50' 155º30'
Paramushir Horomushiru 2053 1816 50º30' 155º40'
Antsiferov Shirinki 7 747 50º12' 154º58'
Makanrushi Makanrushi 49 1171 49º45' 154º25'
Onekotan Onekotan 425 1324 49º25' 154º45'
Jarimkotan Harimukotan 68 1157 49º05' 154º30'
Ekarma Ekaruma 30 1170 48º55' 153º55'
Txirinkotan Chirinkotan 6 742 48º58' 153º30'
Shiashkotan Shasukotan 122 934 48º50' 154º05'
Erdialdeko taldea
Raikoke Raikoke 4,6 551 48º17' 153º15'
Matua Matsuwa 52 1446 48º05' 153º10'
Rasshua Rasushua 67 948 47º45' 153º00'
Ushishir Ushishiru 5 401 47º30' 152º50'
Ketoy Ketoi 73 1172 47º20' 152º30'
Simushir Shimushiru 353 1539 47º00' 151º55'
Hegoaldeko taldea
Broutona Buroton 7 800 46º43' 150º45'
Txirpoi Txerupoi 21 691 46º30' 150º55'
Brat Txirpojev Buratto Cherupoefu 16 749 46º28' 150º50'
Urup Uruppu 1450 1426 45º50' 149º55'
Iturup Etorofu 3200 1634 44º50' 147º50'
Kunashir Kunashiri 1490 1822 44º05' 146º00'
Shikotan Shikotan 250 413 43º50' 146º45'
Jabomai uharteak Habomai 97 45 43º30' 146º05'