[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Larrahe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Larrahe''' antzinako [[baskoi]]en [[jainko]] edo [[jainkosa]] baten idatzizko izena da<ref>{{Erreferentzia|izena=Javier|abizena=Velaza|izenburua=El vasco antiguo y las lenguas vecinas según la epigrafía|argitaletxea=Argitalpen Zerbitzu Nagusia|orrialdeak=75–84|data=2012|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=9176416|aldizkaria=Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar|isbn=978-84-457-3286-1|sartze-data=2024-06-16}}</ref>. Lau idazkunetan agertu da bere izena, [[Muruzabal Andion]]en, [[Iruxo]]n, [[Errezu]]n eta [[Larunbe]]n, laurak [[Nafarroa Garaia]]n eta baskoien eremuan<ref name="berria">{{Erreferentzia|izenburua='Larrahe' baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben|hizkuntza=eu|data=2024-06-15|url=https://www.berria.eus/kultura/baskoien-dibinitate-bati-eskainitako-aldare-bat-aurkitu-dute-larunben_2126641_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2024-06-16}}</ref>. Ez dakigu bere ezaugarrien inguruko ezer ere, baina [[Javier Velaza]] eta [[Joakin Gorrotxategi]]k proposatzen dute ''-he'' hori [[datibo]]aren forma izan zitekeela eta, beraz, '''Larra''' izatea dibinitatearen izena, eta, idatzitakoa ''Larrari'' moduko hitza. [[Baskoiera]]z edo [[akitaniera]]z ''h'' hizkiak [[hasperen]]a markatzen zuen, eta inguruko beste hizkuntzen ez dute ezaugarri hori<ref name="berria" />. Larra izango balitz jatorrizko izena, [[Larre|larreei]] lotutako dibinitatea izan zitekeela proposatu da<ref>{{Erreferentzia|izena=Joaquín|abizena=Gorrochategui Churruca|izenburua=La religión de los Vascones. Una mirada comparativa. Concomitancias y diferencias con la de sus vecinos|orrialdeak=113–149|abizena2=Ramírez Sádaba|izena2=José Luis|data=2013-11-10|url=https://revistas.unav.edu/index.php/cuadernos-de-arqueologia/article/view/376|aldizkaria=Cuadernos de Arqueología|zenbakia=21|issn=2387-1814|doi=10.15581/012.21.376|sartze-data=2024-06-16}}</ref>.
'''Larrahe''' antzinako [[baskoi]]en [[jainko]] edo [[jainkosa]] baten idatzizko izena da<ref>{{Erreferentzia|izena=Javier|abizena=Velaza|izenburua=El vasco antiguo y las lenguas vecinas según la epigrafía|argitaletxea=Argitalpen Zerbitzu Nagusia|orrialdeak=75–84|data=2012|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=9176416|aldizkaria=Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar|isbn=978-84-457-3286-1|sartze-data=2024-06-16}}</ref>. Lau idazkunetan agertu da bere izena, [[Muruzabal Andion]]en, [[Iruxo]]n, [[Errezu]]n eta [[Larunbe]]n, laurak [[Nafarroa Garaia]]n eta baskoien eremuan<ref name="berria">{{Erreferentzia|izenburua='Larrahe' baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben|hizkuntza=eu|data=2024-06-15|url=https://www.berria.eus/kultura/baskoien-dibinitate-bati-eskainitako-aldare-bat-aurkitu-dute-larunben_2126641_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2024-06-16}}</ref>. Ez dakigu bere ezaugarrien inguruko ezer ere, baina [[Javier Velaza]] eta [[Joakin Gorrotxategi]]k proposatu dute ''-he'' hori [[datibo]]aren forma izan zitekeela eta, beraz, '''Larra''' izatea dibinitatearen izena; beraz, idatzitakoa gaurko euskaran ''Larrari'' litzateke. [[Baskoiera]]z edo [[akitaniera]]z ''h'' hizkiak [[hasperen]]a markatzen zuen, eta inguruko beste hizkuntzek ez dute ezaugarri hori<ref name="berria" />. ''Larra'' balitz jatorrizko izena, [[Larre|larreei]] lotutako dibinitatea izan zitekeela proposatu da<ref>{{Erreferentzia|izena=Joaquín|abizena=Gorrochategui Churruca|izenburua=La religión de los Vascones. Una mirada comparativa. Concomitancias y diferencias con la de sus vecinos|orrialdeak=113–149|abizena2=Ramírez Sádaba|izena2=José Luis|data=2013-11-10|url=https://revistas.unav.edu/index.php/cuadernos-de-arqueologia/article/view/376|aldizkaria=Cuadernos de Arqueología|zenbakia=21|issn=2387-1814|doi=10.15581/012.21.376|sartze-data=2024-06-16}}</ref>.


== Idazkunak ==
== Idazkunak ==

10:01, 16 ekaina 2024ko berrikusketa

Larrahe antzinako baskoien jainko edo jainkosa baten idatzizko izena da[1]. Lau idazkunetan agertu da bere izena, Muruzabal Andionen, Iruxon, Errezun eta Larunben, laurak Nafarroa Garaian eta baskoien eremuan[2]. Ez dakigu bere ezaugarrien inguruko ezer ere, baina Javier Velaza eta Joakin Gorrotxategik proposatu dute -he hori datiboaren forma izan zitekeela eta, beraz, Larra izatea dibinitatearen izena; beraz, idatzitakoa gaurko euskaran Larrari litzateke. Baskoieraz edo akitanieraz h hizkiak hasperena markatzen zuen, eta inguruko beste hizkuntzek ez dute ezaugarri hori[2]. Larra balitz jatorrizko izena, larreei lotutako dibinitatea izan zitekeela proposatu da[3].

Idazkunak

Muruzabal Andiongo aldarea

1940ean aurkitu zen Andiongo lur-sail batean, nekazaritza lanetan ari zirela. Gaur egun Andelosko museoan dago ikusgai. Aldarearen data ez da ziurra, baina K.a. 50 eta K.o. 50 urteen artean egindakoa dela proposatu dute adituek[4]. Aldarea kareharrizkoa da, goian focus bat du eta 61 cm x 32 cm x 27,5 cm neurtzen ditu. Promesa bat du, sei lerrotan idatzia eta teonimoa azken errenkadan dago, LARRAHI moduan idatzia.

«

MANILI
US MAR
TIALIS
VOTU RE
TULIT
LARRAHI.

»


Amaierako I hori akaso II zen, hau da, E irakurria[4].

Errezuko aldarea

Hau da aurkitutako aldarerik txikiena, 27,5 x 15 x 12 cm. baino ez baititu. Gainera, golde batek emandako kolpeak erdiko zati guztia desitxuratuta du. Aldarea Errezun aurkitu zen, baina ez zen argitaratu[4]. Testua oso hondatuta dago, baina teonimoa da ondo ikusten den zatia:

«

++VS+
N++Q
TVP[.]+
LARAHI

»

Iruxoko aldarea

1996an aurkitu zen Iruxon, badirudi etxe batean berrerabili zela uneren batean. Gaur egun Goñerriko etxe batean dago gordeta. 38 cm x 28cm x 20 cm ditu eta kareharrizkoa da. Epigrafian oinarritua, Erromatar Inperioaren hasierakoa dela uste da[4]. Testuak honela dio:

«

DEO
LARAHE
FELIX
V S L M

»


Velazaren ustez, hasierako "deo" horrek iradokitzen du moldaketa bat egon dela, jainko indigena batetik abiatuta[4].

Larunbeko aldarea

Sakontzeko, irakurri: «Larunbeko aldarea»

Larunbeko aldarea 2022an aurkitu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak, XI. mendeko Doneztebeko monasterioaren putzuaren barruan[5]. Kalkarenitazko bloke monolitiko batean egindako pieza da, eta 47 x 18 x 18 cm ditu. Goiko aldean focus biribil bat du, zeina erritualak egiteko erabiltzen zen, eta bi moldura soilek banatzen dute gorputza goiko partetik eta oinetik. Testu epigrafikoa lau idazketa lerrotan banatua dago[2].

«

VAL(ERIA)·V[I]-
TEL·LA
M(ERITO?)·LA·R-
A·HE·VO(TUM)
L(IBENS)·S(OLVIT)

»


Testua, beraz, Valeria Vitella izeneko emakume baten eskaintza da, eta I. mendean datatu dute adituek[5].

Erreferentziak

  1. Velaza, Javier. (2012). «El vasco antiguo y las lenguas vecinas según la epigrafía» Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar (Argitalpen Zerbitzu Nagusia): 75–84. ISBN 978-84-457-3286-1. (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  2. a b c «'Larrahe' baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben» Berria 2024-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  3. Gorrochategui Churruca, Joaquín; Ramírez Sádaba, José Luis. (2013-11-10). «La religión de los Vascones. Una mirada comparativa. Concomitancias y diferencias con la de sus vecinos» Cuadernos de Arqueología 21: 113–149.  doi:10.15581/012.21.376. ISSN 2387-1814. (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  4. a b c d e Zaldua Etxabe, Luis Maria. (2022). Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Euskaltzaindia ISBN 978-84-125463-9-2. (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  5. a b Aranzadi. «Aranzadik K.o. I. mendeko baskoien aldare bat aurkitu du Larunben» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak