[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Lorategi ingeles: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
Euskaltzaindiaren arauak
 
(18 erabiltzailek tartean egindako 26 berrikusketa ez dira erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:Prior Park Bath Palladian Bridge.jpg|thumb|right|300px|Prior Park, [[Bath]].]]
[[Fitxategi:Prior Park Bath Palladian Bridge.jpg|thumb|300px|Prior Park, [[Bath]].]]
[[Irudi:Blenheim PalaceDE.jpg|thumb|right|300px|[[Blenheim jauregia]].]]
[[Fitxategi:Blenheim PalaceDE.jpg|thumb|300px|[[Blenheim jauregia]].]]
[[Irudi:Claude Lorrain Apollo Muses.jpg|thumb|right|300px|[[Claude Lorrain]]-en margolanak inspirazio-iturri izan ziren lorategi ingelesak diseinatzeko.]]
[[Fitxategi:Claude Lorrain Apollo Muses.jpg|thumb|300px|[[Claude Gellée|Claude Lorrainen]] margolanak inspirazio-iturri izan ziren, lorategi ingelesak diseinatzeko.]]
'''Lorategi ingelesa''' da [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Ingalaterra|Ingalaterran]] sorturiko lorategi-estilo bat, geroago [[Europa]] osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, [[lorategi frantsesa|lorategi frantsesari]] gaina hartuz.
'''Lorategi ingelesa''' [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Ingalaterra]]n sorturiko [[lorategi]]-estilo bat da, geroago [[Europa]] osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, [[lorategi frantses]]ari gaina hartuz.


==Ezaugarriak==
== Ezaugarriak ==
Lorategi ingelesak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz [[Claude Lorraine]] eta [[Nicolas Poussin]] pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira laku bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.
Lorategi ingelesak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz [[Claude Lorraine]] eta [[Nicolas Poussin]] pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira [[aintzira|laku]] bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.


XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.
XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.


Lorategi ingelesaren antolaera irregularra, lorategi frantsesaren erregulartasunari, forma artifizialei eta simetriei hain kontrajarria, askatasunaren aldeko aldarrikapen gisa ere ulertzen da, [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzaren]] bidetik, [[monarkia absolutu|monarkia absolutuarengandiko]] askapen gisa.
Lorategi ingelesaren antolaera irregularra, lorategi frantsesaren erregulartasunari, forma artifizialei eta simetriei hain kontrajarria, askatasunaren aldeko aldarrikapen gisa ere ulertzen da, [[Frantziako Iraultza]]ren bidetik, [[monarkia absolutu]]arengandiko askapen gisa.


Bestalde, industrializazioari ekiten ari zitzaion garai hartan, lantegietako zurruntasunen aurkako erreakzio gisa ere hartu ohi da forma irregularrak nagusi dituen lorategi-estilo hau.
Bestalde, [[Industria Iraultza|industrializazioari]] ekiten ari zitzaion garai hartan, lantegietako zurruntasunen aurkako erreakzio gisa ere hartu ohi da forma irregularrak nagusi dituen lorategi-estilo hau.


Lorategi ingelesean garrantzi handikoa da ''"pintoresko"'' kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, lorategi ingelesak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...
Lorategi ingelesean garrantzi handikoa da ''pintoresko'' kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, lorategi ingelesak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...


Lorategi ingelesa horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, [[kobazulo]].
Lorategi ingelesa horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, [[haitzulo|kobazulo]].


Lorategi ingelesean, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondiko norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.
Lorategi ingelesean, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondik-norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.


Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.
Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.


[[Urtaro|Urtaroaren]] eta eguneko unearen arabera, lorategi ingelesak sentsazio eta ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. Elementuen metamorfosiaren ondorioz, etengabe berritzen ari den tokia da lorategia.
[[Urtaro]]aren eta eguneko unearen arabera, lorategi ingelesak sentsazio eta ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. Elementuen metamorfosiaren ondorioz, etengabe berritzen ari den tokia da lorategia.


==Bilakaera historikoa==
== Bilakaera historikoa ==
Aitzindariak Sir [[John Vanbrugh]] (1664-1726) eta [[Nicholas Hawksmoor]] (1661?-1736) izan ziren. Parke handiak sortu zituzten [[Castle Howard]] jauregian, [[Blenheim jauregia|Blenheim jauregian]] eta [[Claremont House]] jauregian.
Aitzindariak Sir [[John Vanbrugh]] (1664-1726) eta [[Nicholas Hawksmoor]] (1661?-1736) izan ziren. Parke handiak sortu zituzten [[Castle Howard]] jauregian, [[Blenheim jauregia]]n eta [[Claremont House]] jauregian.


Parke horien osagaiak ziren zelai zabalak, basoak eta zenbait arkitektura-elementu, hala nola Hawksmoor-ek Castle Howard-en diseinaturiko mausoleo klasikoa. Konposizioaren erdian etxea kokatzen zen; horren atzean, lorategi formalak eta simetrikoak, [[lorategi frantsesa|lorategi frantsesaren]] estiloari jarraitzen ziotenak, beren tamaina eta itzeltasunarekin bisitaria hunkitzeko asmoz diseinatuak, [[Versaillesko jauregia|Versaillesko jauregiko]] lorategien ildotik.
Parke horien osagaiak ziren zelai zabalak, basoak eta zenbait arkitektura-elementu, hala nola Hawksmoor-ek Castle Howard-en diseinaturiko mausoleo klasikoa. Konposizioaren erdian etxea kokatzen zen; horren atzean, lorategi formalak eta simetrikoak, [[lorategi frantses]]aren estiloari jarraitzen ziotenak, beren tamaina eta itzeltasunarekin bisitaria hunkitzeko asmoz diseinatuak, [[Versaillesko jauregia|Versaillesko jauregiko]] lorategien ildotik.


Baina "lorategi ingeles" gisa ezagun egin zen estilo berriaren sortzaileak [[William Kent]] (1685?-1748) eta [[Charles Bridgeman]] (1690-1738) paisaia-diseinatzaileak izan ziren.
Baina ''lorategi ingeles'' izenarekin ezagun egin zen estilo berriaren sortzaileak [[William Kent]] (1685?-1748) eta [[Charles Bridgeman]] (1690-1738) paisaia-diseinatzaileak izan ziren.


== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


{{zirriborroa}}
{{Arkitektura zirriborroa}}


[[Kategoria:Lorategi motak]]
[[ca:Jardí anglès]]
[[cs:Anglický park]]
[[de:Englischer Landschaftsgarten]]
[[en:English garden]]
[[eo:Pejzaĝa parko]]
[[es:Jardín inglés]]
[[et:Inglise park]]
[[fi:Maisemapuutarha]]
[[fr:Jardin anglais]]
[[fy:Ingelske lânskipsstyl]]
[[he:גן אנגלי]]
[[it:Giardino all'inglese]]
[[ja:イギリス式庭園]]
[[mk:Англиска градина]]
[[ms:Kebun Inggeris]]
[[nl:Engelse tuin]]
[[pl:Ogród angielski]]
[[pt:Jardim inglês]]
[[ru:Пейзажный парк]]
[[sk:Anglický park]]
[[tr:İngiliz bahçesi]]
[[uk:Пейзажний парк]]
[[zh:英式庭園]]

[[Kategoria:Baratzezaintza eta lorezaintza]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:55, 22 ekaina 2024 data duena

Prior Park, Bath.
Blenheim jauregia.
Claude Lorrainen margolanak inspirazio-iturri izan ziren, lorategi ingelesak diseinatzeko.

Lorategi ingelesa XVIII. mendearen hasieran Ingalaterran sorturiko lorategi-estilo bat da, geroago Europa osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, lorategi frantsesari gaina hartuz.

Lorategi ingelesak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz Claude Lorraine eta Nicolas Poussin pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira laku bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.

XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.

Lorategi ingelesaren antolaera irregularra, lorategi frantsesaren erregulartasunari, forma artifizialei eta simetriei hain kontrajarria, askatasunaren aldeko aldarrikapen gisa ere ulertzen da, Frantziako Iraultzaren bidetik, monarkia absolutuarengandiko askapen gisa.

Bestalde, industrializazioari ekiten ari zitzaion garai hartan, lantegietako zurruntasunen aurkako erreakzio gisa ere hartu ohi da forma irregularrak nagusi dituen lorategi-estilo hau.

Lorategi ingelesean garrantzi handikoa da pintoresko kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, lorategi ingelesak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...

Lorategi ingelesa horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, kobazulo.

Lorategi ingelesean, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondik-norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.

Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.

Urtaroaren eta eguneko unearen arabera, lorategi ingelesak sentsazio eta ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. Elementuen metamorfosiaren ondorioz, etengabe berritzen ari den tokia da lorategia.

Bilakaera historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzindariak Sir John Vanbrugh (1664-1726) eta Nicholas Hawksmoor (1661?-1736) izan ziren. Parke handiak sortu zituzten Castle Howard jauregian, Blenheim jauregian eta Claremont House jauregian.

Parke horien osagaiak ziren zelai zabalak, basoak eta zenbait arkitektura-elementu, hala nola Hawksmoor-ek Castle Howard-en diseinaturiko mausoleo klasikoa. Konposizioaren erdian etxea kokatzen zen; horren atzean, lorategi formalak eta simetrikoak, lorategi frantsesaren estiloari jarraitzen ziotenak, beren tamaina eta itzeltasunarekin bisitaria hunkitzeko asmoz diseinatuak, Versaillesko jauregiko lorategien ildotik.

Baina lorategi ingeles izenarekin ezagun egin zen estilo berriaren sortzaileak William Kent (1685?-1748) eta Charles Bridgeman (1690-1738) paisaia-diseinatzaileak izan ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.