[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Sammy Reshevsky: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
9. lerroa: 9. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}


{{DEFAULTSORT:Reshevsky, Samuel}}
[[Kategoria:1911ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1911ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1992ko heriotzak]]
[[Kategoria:1992ko heriotzak]]
[[Kategoria:Xake jokalariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako xakelariak]]
[[Kategoria:Poloniako kirolariak]]
[[Kategoria:Poloniako kirolariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako kirolariak]]
[[Kategoria:Estatubatuar juduak]]
[[Kategoria:Estatubatuar juduak]]



14:32, 7 uztaila 2012ko berrikusketa

Sammy Reshevsky, xakeko maisuekin, aldibereko saio batean, 1920an.

Sammy Reshevsky (Ozorkow, Polonia, 1911 - Syffern, New York, AEB, 1992) estatubatuar xake-jokalaria izan zen, jatorriz poloniarra. Jokalari nekaezina eta estratega bikaina; Estatu Batuetako txapelduna askotan (1936, 1938, 1940, 1942, 1946, 1969, 1971); aurkari gogorrenak menderatu zituen, are munduko txapeldunak ere, baina ez zuen inoiz lortu munduko txapeldun izatea.

Biografia

Sei urte besterik ez zituela, Europa osoan barrena ibili zen bere dohainak erakusten, eta 9 urterekin master-maila lortu zuen. Harrigarrizko partidak egin zituen, 75 aurkariren kontra aldi berean jokatu eta irabaziz. 1920an Estatu Batuetara emigratu zuen gurasoekin. Estatu Batuetako jokalari onenekin lehiatu zen, eta xake-arazo konplexuei soluzioa aurkitu zien, baina, halako batean, haurren ongizaterako begiraleek profesional gisa jokatzea debekatu zioten. Aurrerago, kontularitzako ikasketak egin ondoren, xakean jokatzen hasi zen berriro.

Nahiz eta munduko jokalari onenak ere mendean hartu zituen -José R. Capablanca (1935ean), Mikhail Botvinnik (1955ean), Bobby Fischer (1961)-, ez zuen sekula lortu munduko txapeldun izatea; aditu batzuen arabera, bere karrera eten izanagatik, jokoan beti berdin hasteagatik eta presaz jokatzeko atxikimenduagatik. 1984an, 72 urte zituela, Reykjavikeko Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen. Xake-jokoari buruzko bi liburu idatzi zituen: Reshevsky on Chess (1948, "Reshevsky xakean") eta How Chess Games Are Won (1962, "Nola irabazten diren xake-jokoak").

Erreferentziak