[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Saskibaloi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: min:Bola basket
189. lerroa: 189. lerroa:
[[lv:Basketbols]]
[[lv:Basketbols]]
[[mhr:Баскетбол]]
[[mhr:Баскетбол]]
[[min:Bola basket]]
[[mk:Кошарка]]
[[mk:Кошарка]]
[[ml:ബാസ്ക്കറ്റ്ബോൾ]]
[[ml:ബാസ്ക്കറ്റ്ബോൾ]]

21:13, 9 otsaila 2013ko berrikusketa

Saskibaloi partida AEBetan

Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.

Historia

1891eko urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBetako Springfield-eko YMCA unibertsitateko irakasleak, asmatu zuen.

James Naismithek diseinatu zuen hamahiru arauko multzoa:

  1. Pilota norabide guztietara bota dezakezu esku batekin edo bi eskuekin.
  2. Pilota kolpekatu dezakezu norabide guztietara esku batekin edo bi eskuekin, baina ez ukabilekin.
  3. Jokalariak ezin du korri egin baloiarekin. Jokalariak pilota hartu duen lekutik bota behar du.
  4. Pilota eskuekin heldu behar da. Besoak edo gorputza ezin dira erabili pilota heltzeko.
  5. Ezin da onartu besoarekin kargatzea, heltzea, bultzatzea, kolpekatzea edo zangotrabatzea aurkariari. Lehenengo arau-hausteak arau honi edozein pertsonan kontatuko du falta bat bezala, bigarrenak deskalifikatuko du saski bat lortu arte edo badago bistako intentziorik lesio ekarri batean. Ezingo da jokalari hau ordezkatu.
  6. Falta bat kontuan hartzen da pilota ukabilekin kolpekatzea, hiru eta lau arauak hausteak eta bosgarren arauan deskribatzean.
  7. Talde batek hiru falta egiten baditu segidan aurkariak falta bat ez eginez denboraldi horretan, aurkarientzako puntu bat kontatuko da.
  8. Puntuak lortuko dira pilota jaurtitzen edo kolpekatzen badute zelaitik, erortzen da saskiaren barruan eta hor gelditzen bada. Baloia ertzean gelditzen bada eta aurkari batek saskia mugitzen badu, puntu bat kontatuko du aurkarientzat.
  9. Pilota bandatik ateratzen denean, zelaiaren barrura jaurtiko da eta jokatua lehenengo tokatzen duena. Zalantza badago, jokazainak pilota botako du lerro zuzenean zelai aldera. Ateratzen duena bost segundo ditu. Gehiago luzatzen bada aurkariak aterako du.
  10. Jokazain laguntzaileak jokalariak zigortuko ditu eta faltak idatziko ditu, ohartaraziko du refereeri noiz talde batek hiru falta jarraian egiten dituenean. Berak botako ditu kalera jokalariak ados bosgarren arauarekin.
  11. Jokazain nagusiak baloia jokatuko du eta erabaki noiz dagoen jokoan, zelaiaren barruan edo kanpoan, nori dagokion, eta denbora eramango du. Erabakiko du noiz lortzen den puntu bat, markagailua eramango du eta edozein beste gauza jokazain batek egiten duena.
  12. Denbora bi zatiko hamabost minutukoa eta bost minutuko atsedenaldikoa izango da bien artean.
  13. Puntu gehiago lortzen duen taldeak irabaziko du.

Jokoa

Saski arautua

Iraupena: Ez profesionaleko saskibaloiko partidu bat hogei minutu irauten ditu zati bakoitza eta hamar minutu atsedenaldirako, partidu profesionaletan lau zati daude, bakoitzak hamabost minutu irauten ditu. Berdinketa gertatzen bada, luzapena izango da bost minutukoa, talde batek irabazi arte.

Partidaren hasiera: Talde bakoitzeko jokalari bat erdiko zirkuluaren barruan kokatu behar da oin bat marraren ondoan jarrita eta marra honek zelaia bi zatitan banatzen du, talde bakoitzeko jokalaria bere aldean jar zedin. Beste jokalari guztiak zirkuluaren kanpoan egon behar dira. Jokazainak baloia gorantz bidaltzen du zirkuluaren erditik eta bi jokalariek bertikalki jauzi egiten dute pilota desbideratzeko, hartu gabe, bere taldeko kide baten aldera. Jokalariak: Saskibaloiko talde batean hamabi jokalari daude, bost jolasten eta zazpi aulkian, entrenatzaileak nahi dituen aldaketak egin ditzake.

Saskibaloiko baloia

Pilota: Saskibaloiko pilota esferikoa da eta seiehun gramotik seiehun berrogeita hamarrera arte pisatu dezake, hirurogeita hamabostik hirurogeita hemezortzira arteko diametroko zirkunferentzia,eraikita dago goma zurizko edo beltzezkoa.

Puntuazioa: Saskibaloiko partidu batean idatzi daiteke saskian puntu bateko, biko edo hiruko sartzea. Puntu bat bada tiro askez botatzen da. Bi puntu badira sei koma hogeita bost distantzia gutxira egon behar da. Hiru puntu badira sei koma hogeita bostik gora botatzen baduzu.

Jokazaina: Bi zelaian daude eta bat mahaian ohar-hartzailea.

Zelaia: Saskibaloiko zelai bat azal gogorra, laua, angeluzuzena eta oztoporik gabe izan behar da. Hamabost metro ditu zabalera eta hogeita zortzi luzeraz. Zelaiaren perimetroa oztoporik libre izan behar da bi metrotara.

Arauak

  • Pausoak: Hau gertatzen da jokalariak hiru pauso baino gehiago egiten baditu botea egin gabe, pasoak ere gertatzen dira oin bat berriro jartzen baduzu.
  • Dobleak: Hau gertatzen da jokalariak pilota bi eskuekin botatzen badu, ere bai jokalariak pilota esku batekin botatzen badu.
  • 3”: jokalari batek aurkariaren aldean geratzen bada.
  • 5”: denbora maximoa jokalariak pilota eskuan eduki dezakeena.
  • 8”: denbora maximoa talde batek aurkariaren aldera joateko.
  • 24”: denbora maximoa talde batek saskira botatzeko.
  • Zelai atzera: Hau gertatzen da jokalari batek pilota aurkariaren zelaira botatzea eta gero bere zelaira bueltatzean.

Arauen hutsegiteak

Saskibaloian jokatzen ari garen bitartean, hauetako hutsegite bat egiten dugunean, beste taldeak aterako zuen baloia, hutsegitea egin den leku urbilenetik, banda edo fondotik.

Hauek dira arauen hutsegite komunenak:

  • Urratsak.
  • Dobleak.
  • Oina.
  • 3 segundo zona barruan.
  • Banda edo fondo sakea.
  • 24 segundo.
  • Kanpo atzera.

Ezaugarriak

Teknika

Partidua irabazteko helburu duten ekintzei taktika edo estrategia deitzen da. Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude garaiera, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako jokalariak daude:

  • Oinarria: Boteak ematen trebeena da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko arduraduna da.
  • Eskolta: Oinarria estaltzen duen eta hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren ezaugarri berdinak dauzka.
  • Hegalekoa: Oso teknika ona dauka banaka eta kanpoko tiro hoberena botatzen du, pibotari pilotaz hornitzea ohituta daude.
  • Pibota: Hoberen daukan beso-luzera da, barruko tiroa eta saskirako sartzeak menderatu behar ditu, eta pibot teknika ere.

Ekintzak

  • Botea: Eskuarekin jokalariek kolpe txikiak egiten dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku batetik bestera.
  • Aurrerapen botea: Aurkariaren saskirantz azkar joateko erabiltzen da.

Pasea: Teknika hau pilota mugitzeko boterik eman gabe erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:

  • Bularreko pasea: Baloia zure bularretik lagunaren bularrera bidaltzea.
  • Pase pikatua: Hasieran bezala, baina bote bat emanez.
  • Pasea buru gainetik: Bi eskuekin egiten da eta buru gainetik.
  • Tiroa: Teknika hau jokalari batek baloia saskian sartzeko erabiltzen da, mota asko daude baloia saskian sartzeko:
    • Oinarrizko tiroa: Baloia bi eskuekin hartzen da eta batekin botatzen da.
    • Tiro askea: Hau gertatzen da falta pertsonal bat gertatzen denean.
    • Matea: Saskibaloiaren tiro ikusgarriena da, bakarrik profesionalak egiten dute, nolabaiteko altuera izan behar da hau egiteko.
    • Kakoa: Tiro hau egiteko besoa zabalduta profilez egiten da.
    • Pibota: Oin baten gainean giro eginez , baina altzatu gabe.

Txapelketak

Selekzioen arteko txapelketak

Liga nagusiak

Europako txapelketak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saskibaloi

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura