[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Zarakar (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Zarakarra edo oskola larruazalean azaltzen den aldi baterako gogorgunea da. Gorri edo arre kolorekoa da, eta plaketaz eta odolez dago osatua. Orbaintzean zauriak estaltzeaz arduratzen da, baita birsortzen ari den dermisa babesteaz ere. Bigarren mailako lesio dermatologiko mota da.

Fisiopatologia

Zarakarra formazio solido lehorreko gogorgunea da, eta azaleko lesio exudatibo, banatzaile edo hemorragiko bati gainjartzen zaio. Exudatuez, zornez eta lehorturiko odolez dago osatuta. Zarakarra eratzeko prozesuari inkrustazio edo zarakartze deritzo.[1]

Exudatu edo jariakitako (serositatea, odola edo zornea) lehortzearen ondorioz osatzen den oinarrizko bigarren mailako lesioa da, zauri baten ondorioz larruazalaren gainean sortzen dena.[2]

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak