Lagostomus maximus
Itxura
(«Biskatxa» orritik birbideratua)
Lagostomus maximus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Chinchillidae |
Generoa | Lagostomus |
Espeziea | Lagostomus maximus Desmarest 1817[2]
|
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 154 egun |
Kumaldiaren tamaina | 1,9 |
Lagostomus maximus edo Ordoki-biskatxa Lagostomus generoko animalia da. Karraskarien barruko Chinchillidae familian sailkatuta dago.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chinchillidae familiako karraskaria (Lagostomus maximus), Lagostomus generoko espezie bakarra; erbiaren neurrikoa da; 50 cm-ko luzera du, eta isatsak beste 20 cm. Gorputz lodia izaten du, eta bizkarra oso konkortua. Bizkarrean ile iluna izaten du. Talde handietan bizi da, Hego Amerikan, Boliviako eta Paraguaiko hegoaldetik Argentinako Patagoniako iparraldera bitartean. Lurpean kilometroetako zuloak egiten ditu. Egunez ezkutatuta egoten da, eta gauez irteten da. Belarrak eta sustraiak janez elikatzen da. Larrua eta haragia erabiltzeko ehizatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Desmarest. (1817). in: Chinchillidae. Nouv. Dict. Hist. Nat..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.