Perseus (konstelazioa)
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perseus».
Perseus | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Per |
Genitiboa | Persei |
Sinbologia | Pertseo |
Eremua | 615 gradu karratu (24. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 5 |
Izarrik distiratsuena | α Persei (itxurazko magnitudea 1,79) |
Meteoro euria | Perseidak |
Konstelazio mugakideak | Aries, Taurus, Auriga, Camelopardalis, Cassiopeia, Andromeda eta Triangulum |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 3 h |
Deklinazioa | 45° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Abendua | |
+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai. |
Perseus edo Pertseo[1][oh 1] —latinez: Perseus— Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat[2]. Antzinako Greziako mitollogian aipatzen zen Pertseo heroia irudikatzen du, Hadesen kaskoa eta Hermesen ezpata eta orpoetako hegoak ditu, eta eskuan Medusaren burua darama. Konstelazio honetan Algol (β Persei) izar aldakor ospetsua dago, irudikapenetan medusaren burua adierazten duena. Gainera, konstelazio honetan kokatzen dira perseidak.
Historia eta mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar eta erromatar mitologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perseus Greziar mitologiako heroea zen,[3] Zeus jainkoaren eta Danae mortalaren semea. Serifos irlako Polidektes erregea Danaerekin maitemindu zenean, heroiak ama erregearengandik babestu zuen, ez baitzen haren intentzioez fidatzen. Polidektesek bankete bat antolatu zuenean, non gonbidatu guztiek opari bat eraman behar zuten (zaldi bat, Hippodamiaren tributu bezala). Perseusek zaldirik ez zuenez, erregeak Medusa gorgonaren burua eskuratzera bidali zuen. Atena jainkosaren aholkupean Perseus Atlas mendiaren magaletara heldu zen, non medusa bere bi ahizpekin (Euriale eta Esteno) bizi zen. Gorgon ahizpak lo zeudela, Pertseok Medusaren burua moztu zuen hesperidetatik eskuraturiko diamantezko ezpata (kibisis) erabiliz. Medusaren gorputzetik Poseidonekin ernalduriko semeak agertu ziren, Pegaso eta Krisaor.[4][5][6]
Behin gorgona hilda, Perseusek ihes egin zuen Zefeo erregearen lurraldetara heldu arte. Bertan, Zefeoren alaba, Andromeda printseza, Zeto itsas monstruoari sakrifikatu behar zitzaion.[4]
Ekialde Hurbileko astronomian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babilonia Neo-Asiriarrean (911–605 BC), Perseusen konstelazioa Gizon Zaharra bezala ezagutzen zen, VII. mendeko MUL.APIN (𒀯𒀳) idatzi astronomiko eta astrologikoarekin erlazionaturik.[7][8][9]
Txinatar astronomian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldean Perseus bezala identifikatzen den konstelazioa, txinatar astrologian Mendebaldeko Tigre Zuriaren tripa (Wèi, 胃) osatzen duten lau konstelaziok adierazten dute: Tiānchuán (天船) edo Ontzi zerutiarra, Jīshuǐ (積水) edo Ur handituak, Dàlíng (大陵) edo Lubaki handia, eta Jīshī (積屍).[10]
Ontzi zerutiarrak txinatarrak ontziak eraikitzeaz gogoratzen zituen, uholde garai katastrofikoak ematekotan prest egoteko. Tigrearen konstelazioaren iparraldean kokatzen da eta Mu, Delta, Psi, Alpha, Gamma eta Eta Persei izarrak barneratzen ditu, izar nagusia Eta persei izanik.[11] Ur handituak, uholde garaiaren hasierako (abuztu bukaeratik irailaren hasierara) uholde altu ezohikoen arriskua adierazten zuen. Konstelazioko Lambda eta 43 Persei izarrek osatzen dute.[11] Lubaki handiak, abuztuan exekutaturiko gaizkileak hilobiratzen ziren lubakiak irudikatzen zituen; Kappa, Omega, Rho, 24, 17 eta 15 Persei izarrek osatua.[12] Halaber, hilobiratu aurretik pilaturiko gorpuak Jīshī-k, Pi Persei izarrak, adierazten zituen.[11]
Polinesiar astronomian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sozietate uharteetako biztanleak dira polinesian zehar Perseusen konstelazioa bere kabuz identifikatu zuten bakarrak, Faa-iti edo "Haran Txikia" bezala izendatua. Ordea, Māori kulturan Algol izarra Matohi edo "Banaketa" bezala identifikatu omen zen, nahiz eta onarpen hau dudan egon. Mahorien mitoen arabera, Matohik Tangaroa-whakapau izarrarekin liskarra zuen zeruan agertzeari buruz, liskarrak itsasaldiarengan eragiten zuelarik.[13]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perseus Aries eta Taurus kontelazioek inguratzen dute hegoaldean, Aurigak ekialdean, Camelopardalis eta Cassiopeiak iparraldean, eta Andromeda zein Triangulumek mendebaldean.[14][15]
Elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izarra argizagi bat da, bere grabitazioak loturik mantentzen duen plasmazko gorputz esferiko handia.[16] Konbentzioz, astronomoek konstelaziotan taldekatu izan dituzte, eta planeta eta Eguzkiaren posizioa konstelazio horiekiko kalkulatu izan dute.[17]
Izar nagusiak (kokapenaren arabera)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- β Persei (Algol edo Gorgonea prima). Algol edo "Deabruaren burua" arabieraz, Perseus konstelazioko izarrik ezagunena da. Mitologia grekoarekin erlazionaturiko irudikapenetan Medusaren burua markatzen du. Eta izarra behatu zuten beste kulturek, juduek esaterako, Rōsh ha Sātān "Satanen burua" edo Lilith bezala ezagutzen zuten.[18] Txinatar astronomian ordea, 大陵五 (Dà Líng wu) edo "Mausoleoko bostgarren izarra" bezala ezagutzen da.[11] β Persei hiru izarreko sistema bezala berretsi da (Algol Aa1, Aa2 eta Ab izarrak, edo β Per A, B, eta C) , nahiz eta sisteman beste bi izarrek ere parte hartzen dutela uste den.[19][20][21][22] A eta B izarren bikotea B8 sekuentzia nagusiko izar erraldoiak, eta K0 azpierraldoiak osatzen dute; 2.86 egunero bi izar hauek 10 orduko eklipse partzialak eragiten dituzte.[20] Hirugarren osagaia (C izarra) ere sekuentzia izarra delarik.[23] Algol 92.8 argi-urtetara kokatzen da eguzkitik, bere masa baino 5.8 handiagoa delarik.[24][25] Algol sistema ikertzean, Algol paradoxa bezala ezagutzen teoria garatu zen izarren eboluzioaren inguruan; non, izar binarioko sistemakok osagaiak aldi berean hasten diren arren, izar masiboak azkarrago eboluzionatzen dute, baina Algolen Aa1 konponente masiboa Aa2 azpierraldoia baino etapa ebolutibo goiztiarragoan dagoen.[26]
- γ Persei. Izar-bitar eklipsatzailea da; bi osagai nagusiak, erraldoi hori bat eta zuri bat direlarik.[27][28][28] Izar sistema honen eklipsea 1990ean begiztatu zen lehen aldiz, denera bi aste iraun zituelarik.[29] Txinatar astronomiako Ontzi zerutiarraren konstelazioaren parte denez, 天船二 (Tiān Chuán èr) edo "Ontzi zerutiarraren bigarrez izarra" bezala ezagutzen da.[11]
- α Persei (Mirfak edo Algenib).[30] Mirfak edo "ukondoa"[31] 1,79ko magnitudeko supererraldoi zuri-horia da, eta konstelazioko astrorik distiratsuena (eguzkiak baino 5.000 aldiz handiagoa den argitasunez distiratzen).[32][33] Lurretik 590 argi-urtetara kokaturik dago eta bere espektroa aztertuz, superrerraldoien eboluzioaren azken faseetan dagoela jakin da.[34] 2010 urte inguruan, izarra orbitatzen zuen planeta baten aldeko frogak argitaratu ziren (Jupiter baino 6.6 aldiz handiagoa, eta 128 eguneko orbitazio-denborarekin), egun konfirmatu gabeak.[35] α Persei, izen bereko izar kumuluaren izar distiratsuena da; Delta, Psi, 48, Epsilon, 29, 30, 31, Iota eta 34 Persei izarrekin batera kumulua osatzen duena. Izar guzti hauek, duela 50 milioi urte inguru sortu ziren.[36]
- δ Persei. Lurretik 520 argi-urtetara dagoen izar bitar sistema da.[37] 3ko magnitude bisuala eta14.680 K-eko azalera tenperatura dituen erraldoi urdina bezala sailkaturikoa.[38][39][40]Alfa Persei kumulua deritzonaren parte da, eta kumuluaren bigarren izar distiratsuena da Mirfaken ostean.[41] IRAS (Infrared Astronomical Satellite)-arekin eginiko behaketek eraztun formako izar iheskor bat aurkitu zuten Delta persei-ri erlazionatua, seguruenik izarraren erradiazio presioak sortua.[42]
- ε Persei. Izar anitzeko sistema da; Epsilon Persei A osagai nagusiak (Beta Cephei izar aldakorr erraldoia, gure eguzkiaren masa 12 aldiz handiagoarekin)[43][44] eta Epsilon Persei B osagaiak osatua.[45] Lurretik 640 argi-urtera kokatzen da,[37] 26.500 K-eko tenpertaura eta 2,98ko magnitudeko espektro bisuala du, izar zuri-urdina bezala sailkatuz.[46]
- ξ Persei (Menkib). Menkib edo Mankib al Thurayya "(Pleiadesen) Sorbalda",[47] eguzkitik 1.200 argi-urtetara kokaturik dagoen erraldoi urdina da.[48] 4.06ko magnitudea eta 35.000 K-eko tenperatura du, begi bistaz ikusi daitekeen izar beroenetakoa bilakatuz.[49][50] Gainera, izarraren argitasun bolometrikoa eguuzkiarena baino 263.000 aldiz handiagoa da, Kalifornia Nebularen fluoreszentziaren arduradun nagusia izanik.[51]
- ζ Persei. 2,9ko magnitudeko erraldoi urdina da (Eguzkia baino 13-16 handiagoa), [52] eta Perseus konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena (20.800 K-eko tenperatura eta eguzkia baino 47.000 aldiz argitasun handiagoarekin). 980 argi-urtera dago eta erlazionaturiko objektua du.[43][53]
Beste izarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- X Persei. Uhuru satelitean 4U 0352+309 bezala sailkatu da.[54] X-izpi masa altuko izar bitarra da; alde batetik, Be izar batek (O motako erraldoi urdina edo B motako sekuentzia izarra bezala sailkatua), eta bestetik, neutroi-izar batek osatua.[55]
- ρ Persei (Gorgonea Tertia). 3.39 ko magnitudeko izar aldakorra da.[56][57]
- η Persei (Miram). 3,76ko magnitudeko supererraldoi laranja.
- θ Persei. Eguzkiaren tamainako nano hori batez eta nano gorri batez osatutako sistema bitarra da.[58] Lurretik 37 argi-urtetara dago, begi biztako izarrik hurbilena da. Bi konponente behatu dira Tetha persein: lehena, 2002an ikusi zen 11. magnitudeko izar bat; bigarrena, 2010an ikusiriko nano marroia, egun konfirmatu gabea.[59][60]
- τ Persei. Izar-bitar eklipsatzailea da; bi osagai nagusiak, erraldoi gorri bat eta A motako sekuentzia izar bat direlarik.[61][62] Txinatar astronomiako Mausoleo konstelazioaren parte denez, 大陵二 (Dà Líng èr) edo "Mausoleoaren bigarrez izarra" bezala ezagutzen da.[11]
- Perseus besoa. Esne Bidearen lau izar-beso handien artean handiena da, 10.7 kiloparsecseko luzerarekin.[63] Forma kiribila du eta galaxiaren barra zentraleko muga distalean kokaturik dago.[64] Gaur egun, gure eguzki sistematik 6.400 argi-urtetara dagoela kalkulatzen da.[65]
- Messier 34 (M34). NGC 1039 bezala ere ezaguna, Perseus konstelazioan aurkitu daitekeen izar kumulu bat da. Ofizialki, Giovan Battista Hodiernaek aurkitu zuen 1654ko urtarrilaren 1an, nahiz eta aurretiazko ikuspenak eman ziren. Antzeko espetroa duten izarrekin alderatuz eta izar-eboluzio modeloak jarraituz, 200-250 milioi urte dituela kalkulatu da.[66][67] Kumuluaren metalizitateak eguzkiak baino burdin proportzio altuagoa eta nikel proportzio baxuagoa adierazten ditu.[68] Eta kumulua osatzen duten izarren artean 19 nano txuri aurki daitezke.[69] Gainera, izar kumulua begi bistaz ikusgarria da gau ilunetan, kontaminazio gutxi dagoenean.[70]
- Perseus Laino Molekularra. Gure planetatik 1.000 argi-urtera kokaturiko Laino Molekular erraldoia da.[71] Bere barnean gasezko 10.000 eguzki-masa eta gaz zein hauts azalera handiak aurkitu daitezke.[72][73] Gehienebat ikusezina den arren, bi kumulu identifikatu dira: IC 348 eta NGC 1333; gune hauetan masa baxuko izarrak sortzen direlarik.[74] IRAS eta MSX sateliteekin behatu ostean, eraztun formako egitura batzuk aurkitu dira, mikrouhinen frekuentzia anomalo batek sorturiko hauts birakari baten ondorioz eraturikoak.[75]
- Messier 76 edo Dumbell Nebulosa Txikia. Pertseus konstelazioaren iparraldean aurkitzen den nebulosa planetarioa da. 1780an Pierre Méchainek aurkitu zuen, "kometa antzeko objektua" bezala sailkatuz. 1918an Heber Doust Curtis astronomoak nebula planetario bezala sailkatu zuen.[76] Gaur egun planeta bipolarreko nebula bezala sailkatzen da,[77] bi izarrek lehertu ostean neutroi izarrak eta argi-paketeak utzi dituztelako. 2.500 argi-urte ditu eta azalean 88.400 K-eko tenperatura du, +10.1ko argitasunarekin.[78][79]
- NGC 1333. Isla-nebulosa bat da, Perseus konstelazioak Taurus eta Aries kontelazioekin duen hego mugan aurkitu daitekeena. Eduard Schönfelde astronomoak aurkitu zuen 1855eko abenduaren 31n.
- Kalifornia nebula (NGC 1499). 1884 eta 1885 artean E. E. Barnard astronomo estatubatuarrak deskubritu zuen. Izena, exposizio luzeko argazkietan, galaxiak estatu estatubatuarrarekin duen antzekotasunaren ohorez eman zitzaion. [80] Nebulosa hau behatzea zaila da bere azalerako disdira baxuagatik.[81]
Perseusen konstelazioaren barnean, Perseus kumulua (Abell 426) deritzon galaxia kumulu handi bat dago,[82] non galaxia ezberdinak grabitatearen indarrez egitura batean elkar-lotzen diren. Lur planetatik 76.6 millioi argi-urtetara dago eta gure planetatik hurbilen dagoen kumulu nagusia da.[83]
- Perseus A (NGC 1275). William Herschelek aurkitu zuen 1786ko urriaren 18an. Bi galaxiek osaturiko Seyfert galaxia (galaxia aktiboa) da,[84] bere zentroan zulo beltz supermasibo bat duelarik.[85] Ondorioz, galaxia materialez beterik eta gasezko burbuilaz inguratua dago, 60 milioi Celsius graduak eskuratzen eta X izpi urdinak emititzen dituelarik.[86][87] Galaxiaren zentroan zuzen espektralak emititzen dituzten gasezko filamentuak daude. Filamentu hauek inguruko hodei intergalaktiko baino hotzagoak direnez, dudan jartzen da zergatik ez diren berotu edo denborarekin desagertu.[88][89] Perseus A, Lurretik 237 milioi argi-urtetara kokatua dago.[90]
- NGC 1260. PGC 12230 galaxiarekin batera bikote estua osatzen duen galaxia lentikularra da,[91][92] 1884ko urriaren 18an Guillaume Bigourdan astrinomoak deskubritu zuen.[93] Galaxia honetan izar-populazioa zaharra eta eguzki-metaltasunekoa da; gainera, bertan SN 2006gy II motako supernoba behatu zen 2006an,[94] unibertsoko supernoba distiratsuena.[95][96]
- NGC 1023. Virgo superkumuluko NGC 1023 galaxia multzoan aurkitu daitekeen galaxia lentikular barraduna da.[97] Lurretik 30-64 milioi argi-urtetara dago.[98] William Herschelek aurkitu zuen 1786ko urriaren 18an.[99] Bere zentroan zulo beltz bat du,[100] 490 kumulu globular eta NGC 1023A izeneko galaxia satelite bat.[101]
Meteoro euria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertseidak urtero Perseus konstelazioaren parean ikusten diren ozar-izarrak dira. Izar uxo izena dute, eta Euskal Herriko bazter askotan Done Laurendiren malkoak bezala ere ezagutzen dira, santu hori ospatzen den egunaren (abuztuaren 10ean) inguruan ikusten baitira.[102] Halaber, meteoro euriaren aktibitatea uztailaren erdialdetik abuztuaren erdialdera zabaltzen da;[103] azken 2.000 urtetan begiztatuak izan direlarik.[104][105]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..
- ↑ (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
- ↑ Kerenyi, Karl, 1959. The Heroes of the Greeks (London: Thames and Hudson) p. 75.
- ↑ a b «Star Tales – Perseus» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ «Hesiod, Theogony, line 270» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ Hesiod, Theogony 281; Pseudo-Apollodorus, Bibliotheke Book II, part iv, nos. 1–3. "The Library: Books 1–3.9." Translated by J.G. Frazer, (Loeb Classical Library), Harvard University Press, 1921 (reprint), pp. 155–161.
- ↑ The legacy of Mesopotamia. Oxford University Press 1998 ISBN 0-19-814946-8. PMC 36640774. (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ Kurtik, Gennadiĭ.; Куртик, Геннадий.. (2007). Zvezdnoe nebo drevneĭ Mesopotamii : shumero-akkadskie nazvanii︠a︡ sozvezdiĭ i drugikh svetil. Aleteĭi︠a︡ ISBN 978-5-903354-36-8. PMC 233980223. (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ Wolfschmidt, Gudrun. (2022). Astronomy in Culture -- Cultures of Astronomy. Astronomie in der Kultur -- Kulturen der Astronomie. Featuring the Proceedings of the Splinter Meeting at the Annual Conference of the Astronomische Gesellschaft, Sept. 14-16, 2021. Nuncius Hamburgensis; Vol. 57.. (1. Auflage. argitaraldia) ISBN 978-3-347-71288-1. PMC 1354779312. (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ Schlegel, Gustaaf (1967) [1875]. Uranographie Chinoise (in French). Taipei, Republic of China: Ch'eng Wen Publishing Company.
- ↑ a b c d e f [http://aeea.nmns.edu.tw/2006/0607/ap060711.html «AEEA �Ѥ�Ш|��T��»] aeea.nmns.edu.tw (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ «Star Tales – Perseus» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ Makemson, Maud Worcester. (1941-01-01). The Morning Star Rises: an account of Polynesian Astronomy. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Norris, Russell, Henry. (1922-10). «The New International Symbols for the Constellations» Popular Astronomy 30 ISSN 0197-7482. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Forbes, George. (2005(e)ko mai. 1(a)). History of Astronomy. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ Richard Hinckley Allen. (1963). Star names. Dover Publications ISBN 978-0-486-21079-7. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Jetsu, Lauri. (2021-10-01). (Wikimedia tool; learn more at https://www.mediawiki.org/wiki/Citoid)&ssv=&ssw=&ssx=W10= «Say Hello to Algol's New Companion Candidates» The Astrophysical Journal 920 (2): 137. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ a b «AAVSO: Algol, January 1999 Variable Star Of The Month» web.archive.org 2006-07-08 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Mason, Brian D.; Wycoff, Gary L.; Hartkopf, William I.; Douglass, Geoffrey G.; Worley, Charles E.. (2001-12). «The 2001 US Naval Observatory Double Star CD-ROM. I. The Washington Double Star Catalog» The Astronomical Journal 122 (6): 3466–3471. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Jetsu, Lauri. (2021-10-01). «Say Hello to Algol's New Companion Candidates» The Astrophysical Journal 920 (2): 137. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ Frank, Megan G.; Whelan, David G.; Junginger, Jessica C.. (2022-06-06). «Spectral Classification of Algol C» arXiv:2205.06229 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ García-Sánchez, Joan; Preston, Robert A.; Jones, Dayton L.; Weissman, Paul R.; Lestrade, Jean-François; Latham, David W.; Stefanik, Robert P.. (1999-02). «Stellar Encounters with the Oort Cloud Based on [ITALHipparcos[/ITAL] Data»] The Astronomical Journal 117 (2): 1042–1055. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ Garcia-Sanchez, J.; Preston, R. A.; Jones, D. L.; Lestrade, J. -F.; Weissman, P. R.; Latham, D. W.. (1997-01-01). A Search for Stars Passing Close to the Sun. , 51 or. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Pustylnik, Izold. (1995-03-01). «On accretion component of the flare activity in Algol» Open Astronomy 4 (1): 64–78. doi: . ISSN 2543-6376. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ Pourbaix, D.; Boffin, H. M. J.. (2003-02). «Reprocessing the Hipparcos Intermediate Astrometric Data of spectroscopic binaries: II. Systems with a giant component» Astronomy & Astrophysics 398 (3): 1163–1177. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Ginestet, N.; Carquillat, J. M.. (2002-12). «Spectral Classification of the Hot Components of a Large Sample of Stars with Composite Spectra, and Implication for the Absolute Magnitudes of the Cool Supergiant Components.» The Astrophysical Journal Supplement Series 143 (2): 513–537. doi: . ISSN 0067-0049. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ «Gamma Persei» stars.astro.illinois.edu (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of MIRFAK» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Allen, Richard Hinckley. (1963). Star names : their lore and meaning. (Dover ed. argitaraldia) Dover Publications ISBN 0-486-21079-0. PMC 637940. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ «* alf Per» simbad.u-strasbg.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Mermilliod, J. C.; Mayor, M.; Udry, S.. (2008-07). «Red giants in open clusters: XIV. Mean radial velocities for 1309 stars and 166 open clusters» Astronomy & Astrophysics 485 (1): 303–314. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Lyubimkov, Leonid S.; Lambert, David L.; Rostopchin, Sergey I.; Rachkovskaya, Tamara M.; Poklad, Dmitry B.. (2010-02-21). «Accurate fundamental parameters for A-, F- and G-type Supergiants in the solar neighbourhood» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 402 (2): 1369–1379. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Lee, B.-C.; Han, I.; Park, M.-G.; Kim, K.-M.; Mkrtichian, D. E.. (2012-07). «Detection of the 128-day radial velocity variations in the supergiant α Persei: Rotational modulations, pulsations, or a planet?⋆» Astronomy & Astrophysics 543: A37. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ «Mirfak» stars.astro.illinois.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ a b van Leeuwen, F.. (2007-11). «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy & Astrophysics 474 (2): 653–664. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Zorec, J.; Cidale, L.; Arias, M. L.; Frémat, Y.; Muratore, M. F.; Torres, A. F.; Martayan, C.. (2009-07). «Fundamental parameters of B supergiants from the BCD system: I. Calibration of the ($\mathsf{\lambda_1}$, D ) parameters into T $\mathsf{_{eff}}$» Astronomy & Astrophysics 501 (1): 297–320. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Johnson, H. L.; Mitchell, R. I.; Iriarte, B.; Wisniewski, W. Z.. (1966-01-01). «UBVRIJKL Photometry of the Bright Stars» Communications of the Lunar and Planetary Laboratory 4: 99–110. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ «Colour of Stars» web.archive.org 2012-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Eggleton, P. P.; Tokovinin, A. A.. (2008-09-11). «A catalogue of multiplicity among bright stellar systems» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 389 (2): 869–879. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ van Buren, Dave; Noriega-Crespo, Alberto; Dgani, Ruth. (1995-12). «An IRAS/ISSA Survey of Bow Shocks Around Runaway Stars» The Astronomical Journal 110: 2914. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Hohle, M.M.; Neuhäuser, R.; Schutz, B.F.. (2010-04). «Masses and luminosities of O- and B-type stars and red supergiants» Astronomische Nachrichten 331 (4): 349–360. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Libich, J.; Harmanec, P.; Vondrák, J.; Yang, S.; Hadrava, P.; Aerts, C.; De Cat, P.; Koubský, P. et al.. (2006-02). «The new orbital elements and properties of $\vec{\varepsilon}$ Persei» Astronomy & Astrophysics 446 (2): 583–589. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ «BD 39 895B» simbad.u-strasbg.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Libich, J.; Harmanec, P.; Vondrák, J.; Yang, S.; Hadrava, P.; Aerts, C.; Cat, P. De; Koubský, P. et al.. (2006-02-01). «The new orbital elements and properties of Persei» Astronomy & Astrophysics 446 (2): 583–589. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Ramiaramanantsoa, Tahina; Moffat, Anthony F. J.; Chené, André-Nicolas; Richardson, Noel D.; Henrichs, Huib F.; Desforges, Sébastien; Antoci, Victoria; Rowe, Jason F. et al.. (2014-06-11). «MOST detects corotating bright spots on the mid-O-type giant ξ Persei★†» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 441 (1): 910–917. doi: . ISSN 1365-2966. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Krtička, J.; Kubát, J.. (2010-09). «Comoving frame models of hot star winds: I. Test of the Sobolev approximation in the case of pure line transitions» Astronomy and Astrophysics 519: A50. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Repolust, T.; Puls, J.; Herrero, A.. (2004-02). «Stellar and wind parameters of Galactic O-stars: The influence of line-blocking/blanketing» Astronomy & Astrophysics 415 (1): 349–376. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Hoogerwerf, R.; de Bruijne, J. H. J.; de Zeeuw, P. T.. (2001-01). «On the origin of the O and B-type stars with high velocities: II. Runaway stars and pulsars ejected from the nearby young stellar groups» Astronomy & Astrophysics 365 (2): 49–77. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Lutz, T. E.; Lutz, J. H.. (1977-06). «Spectral classification and UBV photometry of bright visual double stars» The Astronomical Journal 82: 431. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Burnham, Robert. (1978). Burnham's celestial handbook : an observer's guide to the Universe beyond the solar system. (Revised and enlarged edition. argitaraldia) ISBN 0-486-23567-X. PMC 3863848. (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
- ↑ (Ingelesez) Grundstrom, E. D.; Boyajian, T. S.; Finch, C.; Gies, D. R.; Huang, W.; McSwain, M. V.; O’Brien, D. P.; Riddle, R. L. et al.. (2007-05-10). «Joint Hα and X‐Ray Observations of Massive X‐Ray Binaries. III. The Be X‐Ray Binaries HDE 245770 = A0535+26 and X Persei» The Astrophysical Journal 660 (2): 1398–1408. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Li, Hui; Yan, Jingzhi; Zhou, Jianeng; Liu, Qingzhong. (2014-10-31). «LONG-TERM OPTICAL OBSERVATIONS OF THE Be/X-RAY BINARY X PER» The Astronomical Journal 148 (6): 113. doi: . ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Nicolet, B.. (1978-10-01). «Catalogue of homogeneous data in the UBV photoelectric photometric system.» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 34: 1–49. ISSN 0365-0138. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Kukarkin, B. V.; Kholopov, P. N.; Pskovsky, Y. P.; Efremov, Y. N.; Kukarkina, N. P.; Kurochkin, N. E.; Medvedeva, G. I.. (1971-01-01). «The third edition containing information on 20437 variable stars discovered and designated till 1968.» General Catalogue of Variable Stars: 0. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ (Ingelesez) Brown, A. G. A.; Vallenari, A.; Prusti, T.; Bruijne, J. H. J. de; Babusiaux, C.; Bailer-Jones, C. a. L.; Biermann, M.; Evans, D. W. et al.. (2018-08-01). «Gaia Data Release 2 - Summary of the contents and survey properties» Astronomy & Astrophysics 616: A1. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Mason, Brian D.; Wycoff, Gary L.; Hartkopf, William I.; Douglass, Geoffrey G.; Worley, Charles E.. (2001-12-01). «The 2001 US Naval Observatory Double Star CD-ROM. I. The Washington Double Star Catalog» The Astronomical Journal 122 (6): 3466. doi: . ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Tanner, Angelle M.; Gelino, Christopher R.; Law, Nicholas M. (2010). "A High-Contrast Imaging Survey ofSIM Lite Planet Search Targets". Publications of the Astronomical Society of the Pacific. 122 (896): 1195–1206.
- ↑ Griffin, R. E. M.; Schroder, K. -P.; Misch, A.; Griffin, R. F.. (1992-02-01). «Optical spectra of dzeta Aurigae binary systems. III. The 1989 eclipse oftau Persei.» Astronomy and Astrophysics 254: 289–304. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ McAlister, H. A.. (1981-09-01). «Speckle interferometry of tau Persei.» The Astronomical Journal 86: 1397–1400. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Reid, M. J.; Menten, K. M.; Zheng, X. W.; Brunthaler, A.; Moscadelli, L.; Xu, Y.; Zhang, B.; Sato, M. et al.. (2009-07-20). «TRIGONOMETRIC PARALLAXES OF MASSIVE STAR-FORMING REGIONS. VI. GALACTIC STRUCTURE, FUNDAMENTAL PARAMETERS, AND NONCIRCULAR MOTIONS» The Astrophysical Journal 700 (1): 137–148. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Churchwell, Ed; Babler, Brian L.; Meade, Marilyn R.; Whitney, Barbara A.; Benjamin, Robert; Indebetouw, Remy; Cyganowski, Claudia; Robitaille, Thomas P. et al.. (2009-03). «The Spitzer /GLIMPSE Surveys: A New View of the Milky Way» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 121 (877): 213–230. doi: . ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ (Ingelesez)
- author.fullName}. «Spiral arm of Milky Way looms closer than thought» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ Jones, B. F.; Prosser, Charles F.. (1996-03). «Membership of Stars in NGC 1039 (M34)» The Astronomical Journal 111: 1193. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Irwin, J.; Aigrain, S.; Hodgkin, S.; Irwin, M.; Bouvier, J.; Clarke, C.; Hebb, L.; Moraux, E.. (2006-08-01). «The Monitor project: rotation of low-mass stars in the open cluster M34» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 370 (2): 954–974. doi: . ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ Schuler, Simon C.; King, Jeremy R.; Fischer, Debra A.; Soderblom, David R.; Jones, Burton F.. (2003-04). «Spectroscopic Abundances of Solar-Type Dwarfs in the Open Cluster M34 (NGC 1039)» The Astronomical Journal 125 (4): 2085–2097. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ Rubin, Kate H. R.; Williams, Kurtis A.; Bolte, M.; Koester, Detlev. (2008-06-01). «THE WHITE DWARF POPULATION IN NGC 1039 (M34) AND THE WHITE DWARF INITIAL-FINAL MASS RELATION» The Astronomical Journal 135 (6): 2163–2176. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ Glyn Jones, Kenneth. (1991). Messier's nebulae and star clusters. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0-521-37079-5. PMC 20262990. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ Ortiz-León, Gisela N.; Loinard, Laurent; Dzib, Sergio A.; Galli, Phillip A. B.; Kounkel, Marina; Mioduszewski, Amy J.; Rodríguez, Luis F.; Torres, Rosa M. et al.. (2018-09-24). «The Gould’s Belt Distances Survey (GOBELINS). V. Distances and Kinematics of the Perseus Molecular Cloud» The Astrophysical Journal 865 (1): 73. doi: . ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Handbook of star forming regions. (1st ed. argitaraldia) Astronomical Society of the Pacific 2008 ISBN 978-1-58381-670-7. PMC 309365968. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Kirk, Helen; Johnstone, Doug; Di Francesco, James. (2006-08). «The Large‐ and Small‐Scale Structures of Dust in the Star‐forming Perseus Molecular Cloud» The Astrophysical Journal 646 (2): 1009–1023. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Lada, Charles J.; Muench, August A.; Luhman, K. L.; Allen, Lori; Hartmann, Lee; Megeath, Tom; Myers, Philip; Fazio, Giovanni et al.. (2006-03). «Spitzer Observations of IC 348: The Disk Population at 2-3 Million Years» The Astronomical Journal 131 (3): 1574–1607. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ Jorgensen, Jes K.; Johnstone, Doug; Kirk, Helen; Myers, Philip C.. (2007-02-10). «Current Star Formation in the Perseus Molecular Cloud: Constraints from Unbiased Submillimeter and Mid‐Infrared Surveys» The Astrophysical Journal 656 (1): 293–305. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Observatory, Lick; Moore, Joseph Haines. (1918). Studies of the Nebulae: Made at the Lick Observatory, University of California, at Mount Hamilton, California, and Santiago, Chile. University of California Press (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Ramos-Larios, G.; Phillips, J. P.; Cuesta, L.. (2008-11-21). «The visual and mid-infrared properties of the bipolar planetary nebula NGC 650-1» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 391 (1): 52–62. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Phillips, J. P.. (2005-02). «The distances of highly evolved planetary nebulae» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 357 (2): 619–625. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Phillips, J. P.. (2002-03). «The Distances of Planetary Nebulae: A Scale Based upon Nearby Sources» The Astrophysical Journal Supplement Series 139 (1): 199–217. doi: . ISSN 0067-0049. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ «NGC 1499» simbad.u-strasbg.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Barnard, E. E.. (1895-12). «Photograph of the nebula NGC 1499 near the star ksi Persei.» The Astrophysical Journal 2: 350. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Ofek, E. O.; Cameron, P. B.; Kasliwal, M. M.; Gal-Yam, A.; Rau, A.; Kulkarni, S. R.; Frail, D. A.; Chandra, P. et al.. (2007-04-10). «SN 2006gy: An Extremely Luminous Supernova in the Galaxy NGC 1260» The Astrophysical Journal 659 (1): L13–L16. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ «Your NED Search Results» ned.ipac.caltech.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ (Ingelesez) Ho, Luis C.; Filippenko, Alexei V.; Sargent, Wallace L. W.. (1997-10). «A Search for “Dwarf Seyfert Nuclei. III. Spectroscopic Parameters and Properties of the Host Galaxies» The Astrophysical Journal Supplement Series 112 (2): 315–390. doi: . ISSN 0067-0049. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Wilman, R. J.; Edge, A. C.; Johnstone, R. M.. (2005-05-11). «The nature of the molecular gas system in the core of NGC 1275» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 359 (2): 755–764. doi: . ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ Wilkins, Jamie. (2006). 300 astronomical objects : a visual reference to the universe. Firefly Books ISBN 978-1-55407-175-3. PMC 64080101. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «NASA - Interpreting the 'Song' Of a Distant Black Hole» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Fabian, A. C.; Johnstone, R. M.; Sanders, J. S.; Conselice, C. J.; Crawford, C. S.; Iii, J. S. Gallagher; Zweibel, E.. (2008-08). «Magnetic support of the optical emission line filaments in NGC 1275» Nature 454 (7207): 968–970. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Chang, Kenneth. (2008-08-21). «Galactic Puzzle Solved? Threads Tie It Together» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ «NED Query Results for NGC 1275» ned.ipac.caltech.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Hakobyan, A. A.; Petrosian, A. R.; McLean, B.; Kunth, D.; Allen, R. J.; Turatto, M.; Barbon, R.. (2008-09). «Early-type galaxies with core collapse supernovae» Astronomy & Astrophysics 488 (2): 523–531. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ «Revised NGC Data for NGC 1260» spider.seds.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ «New General Catalog Objects: NGC 1250 - 1299» cseligman.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Leahy, Denis A.. (2008-05-01). Superluminous Supernovae SN2006gy, SN2005gj and SN2005ap: Signs for a New Explosion Mechanism. , 64.01 or. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Ofek, E. O.; Cameron, P. B.; Kasliwal, M. M.; Gal-Yam, A.; Rau, A.; Kulkarni, S. R.; Frail, D. A.; Chandra, P. et al.. (2007-04-10). «SN 2006gy: An Extremely Luminous Supernova in the Galaxy NGC 1260» The Astrophysical Journal 659 (1): L13–L16. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ «Bright Supernovae - 2006.» rochesterastronomy.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ «NGC 1023» simbad.u-strasbg.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ «Your NED Search Results» ned.ipac.caltech.edu (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ «New General Catalog Objects: NGC 1000 - 1049» cseligman.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Graham, Alister W.. (2008). «Populating the Galaxy Velocity Dispersion: Supermassive Black Hole Mass Diagram, A Catalogue of ( M bh , σ) Values» Publications of the Astronomical Society of Australia 25 (4): 167–175. doi: . ISSN 1323-3580. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ Young, Michael D.; Dowell, Jessica L.; Rhode, Katherine L.. (2012-10-01). «GLOBULAR CLUSTER SYSTEMS OF SPIRAL AND S0 GALAXIES: RESULTS FROM WIYN IMAGING OF NGC 1023, NGC 1055, NGC 7332, AND NGC 7339» The Astronomical Journal 144 (4): 103. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «Science: Tears of St. Lawrence» Time 1926-08-23 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ (Ingelesez) «Perseids Meteor Shower 2023» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ «Perseids» web.archive.org 2009-08-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Sauval, J.. (1997-02-01). «Quetelet and the Discovery of the First Meteor Showers» WGN, Journal of the International Meteor Organization 25: 21–33. ISSN 1016-3115. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |