[go: nahoru, domu]

Çatal Höyük[1] arkeologia-aztarnategia da, Konyako lautadan (Turkian) dagoena. Bertan egin diren lanek argi erakutsi dute Çatal Höyük Neolitoko hiria izan zela, ustez lehenbizikoa. Arkeologiaren aldetik, hamar maila bereizten dira. Berez hiria zaharragoa bada ere, karbono-14rekin egin diren frogen arabera, badirudi K.a. 6500 urtetik K.a. 5600 urtera izan zuela Çatal Höyükek garrantzirik handiena. Hiriko harresiak dantzako eta ehizako irudiak ditu margotuta apaingarri gisa; aipatzekoa da han agertzen den zezen handia. Aurkitu diren ontziak eta zeramikak biribil antzekoak dira, alboetan heldulekuak dituztenak, kolore bakarrekoak eta apaingarririk gabeak. Emakumezkoen irudi txiki ugari agertu dira, harriz eta buztinez eginak gehienak, eta badirudi eskultura horiek emankortasunaren gurtzarekin zerikusirik badutela (ama-jainkosa). Ehun-hondakinak ere aurkitu dira. Dena dela, aztarna ezagunenak eta berezienak hiriko hormetan margotuta dauden zezen-buruak dira, eta baita lurrean sartuta aurkitu diren adar-ilarak ere.

Çatal Höyük
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaKonya probintzia
Koordenatuak37°40′03″N 32°49′42″E / 37.6675°N 32.828333333333°E / 37.6675; 32.828333333333
Map
Historia eta erabilera
Indusketa arkeologikoa 1961
Indusketa arkeologikoa 1962
Indusketa arkeologikoa 1963
Indusketa arkeologikoa 1965
SuntsipenaK.a. 5700
Arkitektura
Azalera110,74 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (iv)
Erreferentzia1405
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2012 (XXXVI. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Zeramikagintza eta obsidianazko tresnak egitea gorantz zihoazen industriak ziren: Anatoliako urrutiko guneekin harreman komertzialak izatea ahalbidetzen zien horrek, eta trukean, Mediterraneoko maskorrak eta Siriako silexa lortzen zituzten. Zura eta kobrea ere lantzen zituzten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu