[go: nahoru, domu]

Adele Goldstine

matematikari eta programatzaile estatubatuarra

Adele Goldstine (ezkongabean Katz, New York, 1920ko abenduaren 21a - 1964ko azaroa) AEBetako matematikaria eta konputagailu programatzailea izan zen.[1]

Adele Goldstine
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdele Katz
JaiotzaNew York1920ko abenduaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1964ko azaroa (43 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Herman Goldstine (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Hezkuntza-mailamasterra
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta informatikaria

Lehen urteak eta ikasketak

aldatu

New Yorkeko Hunter College High School-en ikasi zuen, gero Hunter Collegen gradu ikasketak egin zituen matematikaren arloan, eta ondoren Michigango Unibertsitatean Matematikako masterra egin zuen.[1][2] Michiganen Herman Goldstine ezagutu zuen, eta harekin lan egingo zuen ENIAC eraikitzen. 1941ean ezkondu ziren.[1]

Karrera profesionala

aldatu

Matematikako irakasle hasi zen Moore School of Electrical Engineering-eko emakume konputatzaileentzat.[1]

Kalkulagailuen lana ezinbestekoa zen gerra garaian, eta emakumeak gizonak baino azkarrago eta zehatzago lana egiteko gai zirela ikusten zen. Horregatik Bigarren Mundu Gerran ia giza kalkulagailu guztiak emakumeak ziren, baita haien arduradunak ere.[3]

Goldstin ENIACeko lehen programatzailea izan zen, eta, ondoren, gaur egun ENIAC emakumeak izenez ezagutzen diren programatzaile aitzindarien taldea gidatu eta osatu zuen. Sei emakumek osatzen zuten talde hau, Jean Jennings Bartik, Betty Snyder Holberton, Ruth Lichterman Teitelbaum, Kathleen McNulty Mauchly Antonelli, Frances Bilas Spence eta Marlyn Wescoff Meltzerrek. Makina-lengoaian benetako programatzaile espezialista bihurtu zen, eta ENIACerako konputazio-eskuliburu tekniko bat dokumentatzen lehena izan zen.[4]

1946an, Goldstinek programazio saioetan parte hartu zuen Bartik eta Dick Clippingerrekin, eta ENIACen Clippinger's stored program ezartzen laguntzeko kontratatu zuten.[2]

Gerraostean

aldatu

Gerraren ondoren, Goldstinek von Neumannekin jarraitu zuen programazio lana Los Alamosko Laborategi Nazionalean. ENIAC-ek prozesatzeko problemak asmatu zituen.[2]

Bizitza pertsonala

aldatu

1952 eta 1959an jaiotako bi seme-alaba izan zituen. 1962an minbizia diagnostikatu zioten, eta bi urte geroago hil zen, 43 urterekin.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Ingelesez) Kathuria, Charvi. «Tech Women: Meet Adele Goldstine, The Woman Behind ENIAC» www.shethepeople.tv (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  2. a b c «Adele Katz Goldstine» ETHW 2023-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  3. «The Women of ENIAC - IEEE Annals of the History of Computing» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  4. Fritz, W. Barkley. (1996). "The Women of ENIAC". IEEE Annals of the History of Computing. 18 (3): 13–28..

Kanpo estekak

aldatu