Aizu!
Aldizkaria | Aizu! |
Sortze urtea | 1981 |
Mota | Informazio orokorra + denborapasak |
Saltzen den lurraldea | Euskal Herria |
Editatzen den hiria | Donostia |
Hizkuntza | Euskara |
Maiztasuna | Hilabetekaria |
Argitaratzea | AEK |
Argitaletxea | - |
Inprimategia | - |
Ekoizpena | 452 ale |
Zuzendaria | - |
ISSN | 1132-1709 |
Kontakturako bidea | aizu@aek.eus |
Aizu! oinarrizko euskarazko aldizkaria da, AEK-k argitaratua, euskaltegietako ikasleei irakurgai interesgarriak eta ulerterrazak eskaintzeko asmoarekin.
Hilabetero argitaratzen da (abuztuan eta urrian izan ezik) eta zenbaki bakoitzetik 11.000 ale baino gehiago banatzen dira[1].
Euskara ikasten ari diren horientzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria, 40 urtez euskara ikasleen lagun.
AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
Zaldieroa marrazkilariak komiki bat argitaratzen du hilero, aspaldidanik. Gaur egun, Onintza Enbeita bertsolariak zutabea idazten du bertan, Juanjo Olasagarreren lekukoa hartuta.
Aspaldidanik, urtero-urtero, Durangoko azokan parte hartzen du.[2][3][4]
2020ko azaroan, 451. zenbakia argitaratu du, eta elkarrizketa nagusiaren protagonista Oier Sanjurjo da, Osasunaren gizonezko taldearen kapitaina.[5] Urtea amaitzeko, abenduko alean, Izaro Andres abeslari ezagunaren txanda iritsi da. Urte berrian, aldiz, Lander Garroren txanda izango da. 2021ean, abenduan, AIZU! aldizkariak 40 urte beteko ditu.[6]
Edukia
aldatuAIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan.
Euskara ikasleak ardatz hartuta, 2019. urtean, AIZU! aldizkariak atal berria sortu zuen, "Zelan euskaraz?" izenekoa; bertan, heldu aroan, euskaltegian, euskara ikasi duten pertsonak azaltzen dira, alegia. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurki daitezke. [7]
Ikasleentzat ez ezik, euskara-irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.
Historia
aldatuAizu! aldizkaria 1981ean sortu zen, Deustuko Unibertsitateko talde txiki baten eskutik, Joseba Sarrionaindia, besteak beste, bertan zegoen garaian[8]. Haien helburua bertako euskara ikasleei ikas prozesua erraztea zen. 1981eko abenduan Aizu!-ren 0. zenbakiaren egileek argi eta garbi azaldu zuten euren xedea: “Euskal Herri euskalduna lortzeko, euskararen irakaskuntza bultzatzea, horretarako euskara ikasleei behar bezalako lan tresna eskainiz”.
Hasieran ez zuen AEKrekin lotura zuzenik, baina aldizkaria plazaratzearen lan astuna ikusirik, koordinakundera jo zuten Aizu! aldizkarian ari zirenek, proiektua jarrai zezala eskatuz[9].[10]
Aldizkaria egiten ibilitako kazetari, irudigile, komertzial, komiki egile, bertsolari, euskara ikasle eta irakasle, sendagile, idazle, erakunde eta bestelako laguntzaileak (soldata jasota zein musu-truk) ehunka izan badira ere, Aizu!-k AEKri zor dio, batik bat, hiru hamarkadako bizitza, Euskalduntze Alfabetatze Koordinakundeak sostengatu baitu desagertzeko arriskuan (diru arazo larriak tarteko) egon denean. AEK-k emandako babesean bi momentu izan dira, batez ere, azpimarratzekoak: AEKren aldizkari bihurtu zenekoa; eta 1999ko urria, AEK-k bere aldizkaria bere ikasle guztien artean hilero doan banatuko zuela erabaki zuenekoa[11]. Aldizkariak, ostera, AEKri prestigioa (hilabetekari propioa duen erakundea izatea) eta unean uneko mezua hedatzeko tresna aproposa eskaini dizkio ordainetan.
aurten/40 urte. 2021. urtearen bukaeran, AIZU!k 40 urte beteko ditu. Horren harira, aldizkariaren historian argitaraturiko hainbat kontu ekarriko dira aldizkarira, hilero.
Erreferentziak
aldatu- ↑ zer da haizu. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ «AEK eta AIZU! aurten ere Durangoko Azokan - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ «AEKren langai didaktikoak eta 'Aizu!' aldizkaria, Durangoko Azokan» El Diario Vasco 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ Press, Europa. (2020-12-01). «AEK eta 'Aizu!' aldizkaria aurten ere izango dira Durangoko Azokan» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
- ↑ «Azaroko AIZU! aldizkariaren azala gorritxo dator - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- ↑ «Zelan euskaraz? - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Bideoa: Martuteneko ihesaldia. Ur Handitan | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «historia» aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2019).
- ↑ «'Aizu!' aldizkariak 25 urte bete ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «AEK-k argitaratzen duen 'Aizu!' aldizkari eraberritua aurkeztu zuten (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).