Albaka
Albaka edo basilikoa (Ocimum basilicum) landare loredunen espezie botaniko bat da, espezia eta sendabelarra. Bere hosto handi eta leunak luze baina zabalagoak dira eta landareak 60 cm-rainoko altuera gara dezake.
Albaka | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Generoa | Ocimum |
Espeziea | Ocimum basilicum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | basiliko |
Bere izen zientifikoak errege-munduari erreferentzia egiten dion grezierako basilikon hitzean du jatorria, greziar eta erromatarrek zioten miresmenaren zeinu.
Albaka hobeki hazten da klima beroetan, nahiz eta bero larregiek kalte egin.
Sukaldean
aldatuPasta plater ezberdinekin, zopa askotan, pisto, tomate, kalabazin, entsalada, tortilla, arrautza irabiatu, arroz, txahalki, oilasko, arkume, arrain, maionesa, olio, gazta fresko eta beste hainbat jakirekin bikain dator.
Besteak beste, baratxuri, gazta parmesano, pinoi eta oliba olioarekin egiten den pestoa, Italiako saltsa ezaguna, egiteko ezinbestekoa da. Baita margarita pizza osatzeko ere.
Caprese tomate eta mozzarella gaztarekin prestatzen den entsaladan ere erabiltzen da.