Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa
Antso VI.a Gilen[1] (?-1032ko urriaren 4a) Baskoniako dukea (1009-1032) izan zen.[2][3]
Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa | |||
---|---|---|---|
1009 - 1032 ← Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa - Oto II.a Gaskoniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hispaniako Marka, X. mendea | ||
Heriotza | Saint-Sever, 1032ko urriaren 4a ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Leskarre | ||
Familia | |||
Aita | Gilen Antso Gaskoiniakoa | ||
Ama | Urraka Gartzeitz | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Baskoniako Etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Biografia
aldatuGilen Antso eta Urraka Gartziaren semea izan zen, eta Bernart Gilen zuen anaia nagusia.[4] Amaren partez, Antso III.a Nagusiaren senidea zen eta Iruñean eman zuen bere bizitzaren zati handi bat, euskal erregearen basailu gisa.[5] 1010ean, egungo Itsas Charente departamenduan dagoen Saint-Jean d'Angély herrixkan, Roberto II.a Frantziakoa eta Gilen V.a Akitaniakoarekin elkartu zen. Inoiz ez zion Frantziako erregeari gorazarre egin.
1027an Blayen Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu eta Geoffroi frankoa[argitu] hautatu zuten Bordeleko artzapezpiku. Gilen koinatua zuen, Briska bere arrebarekin ezkondu baitzen. 1032an oinordekorik gabe hiltzean, Akitaniako dukearen semeek Baskoniako dukerria jarauntsi zuten.[6]
Herri kulturan
aldatuKondairaren arabera, Obanosko Misterioan aipatzen diren Santa Feliziaren eta Gilen Arnotegikoaren aita zen[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ frantsesez: Sanche Guillaume; okzitanieraz: Sans Guilhem; gaztelaniaz: Sancho Guillén
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
- ↑ Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
- ↑ Zurita, Gerónimo. "Anales de la Corona de Aragón I". Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler. Valentzia: 1967
- ↑ Lewis, Archibald R. "The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050". University of Texas Press: Austin, 1965
- ↑ (Gaztelaniaz) albertosolana. (2014-02-20). «7- La leyenda de Santa Felicia y San Guillermo de Arnotegui» Tradición Jacobea (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukea 1009-1032 |
Ondorengoa Berengario Gaskoiniakoa |