[go: nahoru, domu]

Artrosia kartilagoaren (hezurren muturrak babestu eta higadura batek sortutako artikulazio mugimendua errazten duen ehuna) higadurak sortutako gaixotasuna da. Gaixotasun erreumatiko ugariena da, bereziki adin handiko pertsonetan. Pertsona helduen ehuneko 70ak gaitz hau edukitzeko probabilitate handiagoa dute, nahiz eta sintomak erdiek baino ez dituzte jasaten . Adibidez, Espainian 20 urte baino gehiagoko ehuneko 16 pertsonek daukate, eta hauetatik hiru laurden emakumeak dira. Gaixotasun hau dutenek mina eta narriadura funtzionala dute.

Artrosi
Deskribapena
Motaartritisa, degenerative disorder of musculoskeletal system (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateafamilia-medikuntza, Ortopedia
Erreumatologia
Sintoma(k)artritisa
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakIbuprofeno, Glukosamina, valdecoxib (en) Itzuli, (+-)-flurbiprofen (en) Itzuli, (RS)-ketoprofen (en) Itzuli, oxaprozin (en) Itzuli, meloxicam (en) Itzuli, indomethacin (en) Itzuli, diklofenako, (RS)-fenoprofen (en) Itzuli, sulindac (en) Itzuli, tolmetin (en) Itzuli, (RS)-etodolac (en) Itzuli, diflunisal (en) Itzuli, Naproxeno, Piroxicam, celecoxib (en) Itzuli, nabumetone (en) Itzuli, rofecoxib (en) Itzuli, Azido azetilsaliziliko, tolmetin (en) Itzuli, (RS)-etodolac (en) Itzuli, tepoxalin (en) Itzuli, Piroxicam, sulindac (en) Itzuli, (RS)-fenoprofen (en) Itzuli, (RS)-ketoprofen (en) Itzuli, nabumetone (en) Itzuli eta (+-)-flurbiprofen (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM15-M19, M47
GNS-9-MK715
GNS-10M15-M19, M47
GNS-9715
OMIM165720
DiseasesDB9313
MedlinePlus000423
eMedicinemed/1682 orthoped/427 pmr/93 radio/492
MeSHD010003D010003
Disease Ontology IDDOID:8398
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Epidemiologia

aldatu

Arrisku faktoreak: Adina. Sexua: berdina da bientzako baina emakumeetan lehenago ematen da.(45 urte inguru)

  • Emakumeak: belaunetan eta eskuetan.
  • Gizonak:mokorrean.

Herentzia. Loditasuna:lau aldiz handiagoa da IMC tasa.

Okupazioa.

Etiologia eta deskribapena

aldatu

Oraindik ez dakigu ziurtasunez zein den gaitzaren jatorria. Artrosian, kartilagoaren azalera apurtu eta higatu egiten da, hezurrak bata bestearen kontra mugiaraziz, mina,marruskadura, hantura eta artikulazioen mugimenduaren galera sortuz. Denbora pasa ahala, artikulazioak bere forma normala galtzen du. Gainera, hezurren zatiak eta kartilago zatiak apurtu daitezke eta artikulazioan mugitu min gehiago sortuz.

Artrosiak gorputzeko edozein artikulaziori kalte egin diezaioke. Baina, gehienak bizkarrean, lepoan eta lunbarretan gertatzen dira. Mokor esku eta oinetako artrosiak 50 urte baino gehiagoko pertsonetan azaltzen da.

Síntomak

aldatu

Normalean artrosia poliki-poliki hasten da.Agian artikulazioen minarekin hasten da, kirola edo ahalegin handi bat egin ostean. Artrosiak edozein artikulaziori eragin diezaioke, baina gehienetan bizkarrezurrean, eskuetan, mokorrean edo belaunetan eragiten du.

Hatzetako artrosia zenbait familietan gertatzen dela ematen du, horregatik heredatu datekeela pentsatzen da. Ikusi da emakumeetan gehiago ematen dela gizonetan baino, batez ere menopausiaren ostean. Hezurretako nodulu txiki batzuk ager daitezke hatzetako artikulazioetan. Herberden noduluak eskuetan, edo Bouchard noduluak. hatzak handitu daitezke, gogortu eta okertu daitezke. Hatz lodiek ere horrelako sintomak izan ditzateke.

Belaunak ahal dira gorputzaren pisu gehiena hartzen duten artikulazio bakarrak? Ez da horrela gertatzen (orkatilek pisu gehiago hartzen dute), baina belaunak baino gutxiago mugitzen dira, horregatik belaunetako artrosia ugariagoa da. Gogortu daitezke, handituta eta minduta jarri daitezke, ibiltzeko,eskailerak igotzeko, esertzeko eta aulkitik altxatzeko, eta bainuak hartzeko eragozpenak jarriz. Tratamendua jarraitzen ez bada, artrosia ezintasun batean bihurtu daiteke.

Artrosia mokorrean bada, mina sor dezake, gogortasun eta ezintasun larriak ekar ditzake. Gaitz hau duten pertsonek mokorreko,izterreko edota belauneko mina sentitu dezakete. Artrosia mokorrean mugimendua asko mugatu dezake, baita makurtzeko ahalmena ere. Arropa janztea esota oinak zaintzea oso lan gogorra bihurtu daiteke.

Lepoan edo bizkarreko beheko aldean gogortasuna eta mina sentitzea bizkarrezurreko artrosiaren gauza izan daiteke. Besoetako edo hanketako ahultasuna ere ekar dezake.

Sintomen tratamendua

aldatu

Tradizionalki beti erabili den artrosiaren aurkako tratamendua sintomen aurkako bakarrik izan da. Gaixotasuna sendatzeko edo gelditzeko gaitasuna nulua zenez, tratamenduen helburua minaedo beste gaitz batzuk kentzeko erabili da, antiinflamatorioen bidez.

Tratamendu ohikoena kanaberak eta belaunetakoak erabiltzea da.

Orokorrean, erreumatologoek parazetamol moduko analgesikoak errezetatzen dituzte ( eguneroko dosietan gehienez 4 gramotakoak) artrosiaren tratamendurako. Antiinflamatorioak ere errezetatu daitezke, baina kontuan hartu behar dira gaixoaren baldintzak.

Kanpo estekak

aldatu