Bambú Producciones
Bambú Producciones Espainiako telebistako ekoiztetxea da. 2007an sortu zen Ramón Campos eta Teresa Fernández-Valdés gidoigileen eskutik, kalitate tekniko eta artistikoagatik nabarmentzen diren zinerako eta telebistarako fikziozko proiektuak garatu eta ekoizteko helburuarekin[1].
Bambú Producciones | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | sociedad de responsabilidad limitada |
Historia | |
Sorrera | 2007 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
2012an, Ramón Camposek eta Teresa Fernández-Valdések erronka berri bat hartu zuten beren gain, hau da, fikziozko zigilua emango zion enpresa sortzea: BLOW. Estetika bisual ezberdina eta edukien ikuspegitik arriskutsuagoa den ikus-entzunezko produkzio mota bat sortzeko asmoarekin sortu zuten.
Ekoiztetxearen lehen proiektua Guante Blanco izan zen 2008an, TVErentzako egindako polizia-telesaila. Hirugarren kapituluaren harrera txarraren ondoren bertan behera uztea erabaki zuten, eta gainerako atalak RTVEren webgunean ematea. Lehen porrot horren ondoren, bi urte geroago, Bambuk lehen arrakasta handia izango zuen, berriro ere kate publikorako (TVE) ekoiztutako Gran Reserva izeneko telesailarekin.
2011an, Bambú ekoiztetxeak Antena3 izeneko telebista katean lekua aurkitu eta arrakasta handiko garaiko telesailak ekoizten hasi zituen bertan. Besteak beste, Hispania, Velvet eta azkenik bere telesail enblematikoenetariko bat, Gran Hotel[2]. Garaiko drama bat polizia-generoarekin nahasten duen telesaila. Talde artistiko ezagun batekin lan egin zuten, besteak beste, Amaia Salamanca, Yon Gonzalez, Concha Velasco eta Lluis Homar. Telesailak harrera handia izan zuen Espainian baita nazioartean ere, Frantzian, Erresuma Batuan edo Mexikon eman zuten.
2017ko apirilean, Las chicas del cable Netflix plataformak eta Bambú ekoiztetxeak ko-produkzioan ekoitzitako lehenengo telesail espainiarra da.
Bambú ekoiztetxeak, 2020ko udan estreinatutako El verano que vivimos filma ekoiztu zuen, Carlos Sedes galiziar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa. Blanca Suárez eta Javier Rey aktoreak antzeztuta. Ekoiztetxearen azken film luzea da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «BAMBÚ PRODUCCIONES · Television · Cine · Documentales» bambuproducciones (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bambú Producciones - Productora TV» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).