[go: nahoru, domu]

Basurtu

Basurto» orritik birbideratua)

Basurtu Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotzako barrutian kokatua, zortzigarren barrutian alegia. Basurtuko auzoaren hegoaldeko muga Sabino Arana etorbidea da, eta etorbide honek markatzen du auzoaren izaera. Hainbat autobide eta errepideren gurutzabide baita Basurtu.

Basurtu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea48013
Auzotarrabasurtuar
Geografia
Koordenatuak43°15′41″N 2°57′14″W / 43.26139°N 2.95389°W / 43.26139; -2.95389
Azalera0,79 km²
Garaiera41
Demografia
Biztanleria14.772 (2023)
Dentsitatea18.699 bizt/km²

Bilboko elizateak Abandokoa anexionatu zuenean Basurtuko lurrak hiriaren periferia edo kanpoaldea ziren. Horregatik, Bilbok erdigunetik kanpo egon beharreko hainbat azpiegitura kokatu zituen bertan. XX. mendearen hasieran Basurtuko Ospitalea bertan eraiki zen, eredu arkitektoniko ingeleseko ospitalea. Horrez gain, San Mameseko futbol zelaia eta Bilboko Nazioarteko Erakustazoka ere bertan eraiki zen Gerra Zibilaren ondoren.

Hiria hazten joan den heinean, kanpoaldeko izaera hori galtzen joan zen, eta gaur egun Basurtu erabat loturik dago hiriko beste guneekin.

Garraiobide eta azpiegiturak

aldatu

Basurtuko auzoa A-8 autobideak zeharkatzen du mendebaldean, auzoa bitan bananduz.

Horrez gain, hiriaren komunikazioetarako hain garrantzitsua den Termibus autobus geltokia bertan dago, San Mamesen konkretuki.

Auzoaren mendebaldean FEVE konpainiaren Basurtu-Ospitalea geltokia dago, Balmaseda, Karrantza, Santander eta Leonerako lineetan.

Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiak ere geltokiak ditu auzoan, Ospitalea eta Basurto izenekoak.

Bilborako errepide sarreren birmoldaketarekin batera, Sabino Aranako autobide sarbidea itxi eta Indautxu eta Basurtu banatzen duen Sabino Arana etorbidea oinezkoentzako gune nagusia bihurtuko da. Sabino Arana etorbideko trafikoa gaur egun Olabeagatik eta Trenbidearen etorbidetik bideratzen da.

Kalerik garrantzitsuenak

aldatu
  • Montevideo etorbidea
  • Luis Briñas kalea

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

aldatu