[go: nahoru, domu]

Basajaun haitza Aiako paraje baten izena da, baso misto batez estalitako malda malkartsu bat. Bertan leize bat dago, antza basajaunen bizitokia bertako jendearen arabera. Lekua Aiako Iturriotz bentatik nahiko gertu kokatua dago, Etxetaballa auzo aldera.

Basajaun haitzeko basoa, malkar, erkametz, astigar eta pagoz josita

Hala ere, ez da jaso orain arte bertako basajaunei buruzko kontakizun edo elezaharrik, nahiz eta hemendik gertu kokatu zuen Juan Venancio Arakistainek 1882an argitaratutako «El Baso-Jaun de Etumeta» eleberria, Aizarnako Etumetaren inguruan hain zuzen.

Onintza, Mendo, Mari, Kattalin, Orduño, Peru, Artza-Torre, Mañu Aztia eta beste hainbat pertsonaiaren bizipenak kontatzen dira eleberri honetan, Gertuko Aizarnako Etumetako Basajaun protagonistaren inguruan. Maitasun eta gorroto istorioa biziko dute guztiek eta, bide batez, Gipuzkoako historiaren pasarte garrantzitsuak ukituko dituzte: Beotibarko gudua, Ahaide Nagusien arteko hika-mikak, hiribilduen sorrera...

Basajaun haitzaren kasuan, istorio zaharrak galdurik, toponimiak soilik ematen digu izaki mitologikoen berri, baina bai baieztatzen digu mitoaren zabalkundea paraje hauetan, eta argitzen digu Arakistainek bazuela oinarri bat bertako mitologian eta sinismenetan bere eleberria idazterako.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu