Berdel
Berdela (Scomber scombrus; Linnaeus, 1758) itsasoko espezie pelagiko txikien multzoko arrain garrantzitsuenetako bat da[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Berdel | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Scombriformes |
Familia | Scombridae |
Leinua | Scombrini |
Generoa | Scomber |
Espeziea | Scomber scombrus Linnaeus, 1758
|
Euskal izendegia
aldatuBerdela izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
betandi[1][2][3] | Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa |
mujoi[4] | |
pelikato[2] | Berdel txikiari: Armintza, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa, Getaria, Pasaia, Hondarribia |
perikato[ArgitaratuGabe 1] | Getaria |
Ezaugarriak
aldatuEzaugarri fisikoak
aldatuBerdela arrain ertaina da, normalean helduek batezbeste 30 zm neurtzen dutelarik[5]. Inoiz 4 Kg-tik gorako 50-60 zm-ko berdelak ere topatu izan dira[5]. Berdelak gorputz luzeska du, borobildua eta trinkoa. Muturra puntaduna du, eta pedunkulu kaudal estua, alde banatara bi killa kaudal bereiz daitezkeelarik. Bi aleta dortsal ditu, elkarrengandik banatuak. Bizkar urdin-berdexka du, espeziearen adierazgarriak diren lerro transbertsal ilunekin. Buruaren gaineko aldea urdin-beltzarana du, alboak zilar kolorekoak eta alde bentrala zurixka, orbanik gabekoa. Haren aleta pektoralen oinarritan orban ilun bana bereiz daitezke. Gorputza ezkata oso txikiek estaltzen dute[6][7].
Nahastu daitezken espezieak[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
Makaela (Scomber colias): Berdelek kolorazio ilunagoa izaten dute, eta ez dute makaelek erakusten duten kopeta goikaldeko hutsune transparenterik.
Nutrizio-ezaugarriak
aldatuBerdela arrain urdina da, bere haragiak duen gantza zati jangarriaren %10era iritsi daitekelarik[7]. Haren haragiak Duen omega-3 kantitate altuagatik, berdelaren kontsumoak LDL kolesterola jeisten laguntzen du, odolaren jariakortasunean lagunduz[8]. Duen balio nutrizionalari esker, berdela dieta mota gehienetarako gomendagarria den arraintzat hartzen da[8]. Bitaminei erreparatuz gero, ano bakar batek populazioarentzat gomendatutako eguneko B12 bitamina kopuruaren seikoitza suposatzen du, B6 bitaminaren %50, eta %100etik gora D bitaminei dagokienez. Mineral edukiari dagokionez, esanguratsuak dira berdelaren kontsumoak eskaintzen dituen selenio eta fosforoa (gomendatutako eguneko kopuruaren %50 inguru), eta baita potasioa, magnesioa eta burdina ere[7][8].
Kontsumo-garaia
aldatuBerdela urte osoan kontsumitu daitekeen arren, Euskal Herrian bere sasoia udaberrian izaten da, bereziki Otsaila-Martxotik Maiatzera[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Ekologia
aldatuBerdelen bizi-iraupena normalean 9 urtekoa bada ere[6][7], 16 urtetik gorako berdelak harrapatu izan dira kasu batzuetan[5]. Heldutasun sexuala bizpahiru urteko adinarekin eskuratzen dute[7].
Berdelaren banaketa oso zabala da, Atlantiko ekialde osoan zehar zabaltzen delarik[5]. Mediterraneoan ere aurkitzen da[5][9]. Azken hamarkadan berdelaren banaketa espaziala handitu egin da, batez ere iparraldean eta ipar-mendebaldean. Izan ere, hiru stock ezberdin bereizten diren arren (Ipar itsasokoa, mendebaldekoa eta, Bizkaiko Golkoan, hegoaldekoa[10]), espezie migratzailea da[11]. Udaberrian arraultzak errun ostean, uda garaian Norvegiako Itsasora migrazioa burutzen du, bertan dagoen zooplankton ugariaz (kopepodo txikiz nahiz krill-ez) elikatzera[12][13][14]. Elikadura migrazio honen ondorioz, zooplankton kopuruan eragin dezakete (hots, sare trofikoan harrapakinak diren espezieetan), baina baita berdelaren harrapakarien ugaritasun eta banaketan ere; izan ere, berdelak harrapakin garrantzitsuak dira itsas-hegazti eta itsas-ugaztun ugarientzat (hala nola, orkentzat[15]).
Bazka kopuru handiagatik, itsasoko tenperaturagatik nahiz bestelako aldagaiek bultzatuta[16], berdel populazioa zabalduz joan da, udako migrazio horretan, Norvegiako kostaldetik Groenlandiaraino berdela gero eta gehiago ugarituz[17]. Hala ere, banaketa espaziala handitu ahala, berdelaren tamaina txikituz joan den zantzuak ere ageri dira azken hamarkadatan[18]. Edozein kasutan, bada berdel tamaina handiagoek migrazio luzeagoak baimentzen dituztela proposatzen duten ikerketaren bat ere[19]; izan ere, iparraldeko puntu gorenetan topatu izan diren berdelak bereziki handiak izaten baitira[ArgitaratuGabe 2][20].
Arrain pelagikoa izanik, ur-zutabeko sakonera ezberdinetan bizi daiteke. Neguan sakonera handiagoetan ibiltzen da, 250 m ingururainoko uretan, itsas-hondotik gertuago. Udaberri eta udan ordea, errute eta elikatze garaietan alegia, sakonera txikiagoetan aurkitzen dira[21]. Udan, aipatu elikadura migrazio garaian Norvegiako itsasoan, iparreko eremuetan ura 15-20 m-tik behera 5 gradutik behera dagoenez, berdelak gainazaleko lehen metroetan pilatzen dira, horrela harrapaketa handiak egiten direlarik arraste-pelagikoaren bidez[20][ArgitaratuGabe 2].
Berdelaren arrantza Euskal Herrian
aldatuBizkaiko Golkoan dugun berdelaren arrantza-kostera Otsaila-Martxoa aldera hasi eta Maiatza arte luzatzen da[7][Euskal Herriko Arrainen Gida 1], errute garai honetan berdelek haien baitan pilatua duten gantz kantitate altuak zaapore eta kalitate handia ematen baitie[7][Euskal Herriko Arrainen Gida 1]. Sasoi horretan berdel sardak sakonera txikietan pilatzen dira, sarritan kostatik hurbil[7], eta modu honetan kantitate handitako porturatzeak ematen dira[20]. Azken urteetan kuota kopurua aste gutxitan arrantzatu izan da eta horregatik oso sasoi markatua duen kostera da berdelarena[20].
Berdela arrantza-arte ezberdinekin arrantzatzen da, hala nola, baxurako inguraketa-sareekin edo arraste-arrantzaz. Artisau-arrantzaleek ordea, eskuzko amudun lerroak (berdeletarako amuz beteriko lerro bertikalak) erabili ohi dituzte, karrete edo polipasto hidraulikoen laguntzaz jasotzen direnak; artisau arrantzan ohikoa da berdela tresmaila eta mallabakarrarekin arrantzatzea ere[22]. Izan ere, gure artisau arrantzaren sasoiko arrantza nagusiaren protagonista da berdela, eta orokorrean espezie pelagikoen arrantzari dagokienez, espezie garrantzitsuenetakoa. Deskarga kopuruan urtean zehar harrapatzen den gainontzeko arrainekin alderatuz, hau da gehien arrantzatzen dena, eta hala da arte txikietako arrantzaren kasuan ere[22].
Azken urteotan laket-arrantzan ere sasoi adierazgarria izan du berdelak gure kostaldean, kostako laket-arrantzan (hots, lehorretik -sarritan portuetatik bertatik- kainaberekin egiten den arrantzan) nahiz laket-ontzietako arrantzan harrapaketa handiak egon baitira[23].
Bitxikeriak
aldatuGetariako garai zaharrak ezagutu dituztenek diotenez, kostaldeko mimosa zuhaitzak loratzen hasten diren unean hasten omen da berdela kostaldera gerturatzen, sasoiaren hasiera adieraziz[ArgitaratuGabe 3]. Honetaz gain, hasiera horretan harrapatutako berdela tamaina handikoa bada, kostera oparoa izango den seinale omen da [ArgitaratuGabe 3].
Azken urteotan Euskal Herriko hainbat herrietan ospatzen da 'berdelaren eguna' (adib. Mutrikun[24]).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X.
- ↑ a b Eneko Barrutia Etxebarria (2000) ‘Arrainen izenak mendebaldean’ in ‘Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa’. Mendebalde Euskal Kultur Elkartea; Bilbo.
- ↑ Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Ray Jauna Bay in Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
- ↑ a b c d e «Scomber scombrus, Atlantic mackerel : fisheries, gamefish» www.fishbase.se (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ a b Collette, Bruce B.. (1983). Scombrids of the world : an annotated and illustrated catalogue of tunas, mackerels, bonitos, and related species known to date. ISBN 92-5-101381-0. PMC 11782569. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ a b c d e f g h https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/caballa_tcm30-102835.pdf
- ↑ a b c (Ingelesez) de Berrazueta, J. R.; Gómez de Berrazueta, J. M.; Amado Señarís, J. A.; Peña Sarabia, N.; Fernández Viadero, C.; García-Unzueta, M. T.; Sáez de Adana, M.; Sanchez Ovejero, C. J. et al.. (2009-03). «A diet enriched with mackerel ( Scomber scombrus )-derived products improves the endothelial function in a senior population (Prevención de las Enfermedades Cardiovasculares: Estudio Santoña - PECES project)» European Journal of Clinical Investigation 39 (3): 165–173. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Bottari, T., Rinelli, P., Giordano, D., Greco, S. (2004) Lengh-weight relationship and maturity of the Atlantic mackerel Scomber scombrus from the Adriatic Sea (Eastern Mediterranean). Cahiers du Biologie Marine 45: 49-53.
- ↑ Pampoulie, C., Óskarsson, G., et al. (2015) SAM: Stock structure of the Atlantic Mackerel (Scomber scombrus L.). An ecological-time scale approach to solve stock(s) management. SAM Project Final Report, 36pp.
- ↑ (Ingelesez) Jansen, Teunis; Gislason, Henrik. (2013-05-31). Goldstien, Sharyn Jane ed. «Population Structure of Atlantic Mackerel (Scomber scombrus)» PLoS ONE 8 (5): e64744. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 23741381. PMC PMC3669354. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Bachiller, Eneko; Skaret, Georg; Nøttestad, Leif; Slotte, Aril. (2016-02-19). Stergiou, Konstantinos I ed. «Feeding Ecology of Northeast Atlantic Mackerel, Norwegian Spring-Spawning Herring and Blue Whiting in the Norwegian Sea» PLOS ONE 11 (2): e0149238. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 26895485. PMC PMC4764516. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Bachiller, Eneko; Utne, Kjell Rong; Jansen, Teunis; Huse, Geir. (2018-01-02). MacKenzie, Brian R. ed. «Bioenergetics modeling of the annual consumption of zooplankton by pelagic fish feeding in the Northeast Atlantic» PLOS ONE 13 (1): e0190345. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 29293577. PMC PMC5749802. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Óskarsson, Guðmundur J.; Gudmundsdottir, Asta; Sveinbjörnsson, Sveinn; Sigurðsson, Þorsteinn. (2016-01-02). «Feeding ecology of mackerel and dietary overlap with herring in Icelandic waters» Marine Biology Research 12 (1): 16–29. doi: . ISSN 1745-1000. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Nøttestad, L., Krafft, B.A., Anthonypillai, V., Bernasconi, M., Langård, L. (2015) Recent changes in distribution and relative abundance of cetaceans in the Norwegian Sea and their relationship with potential prey. Frontiers in Ecology and Evolution 2: 1-11.
- ↑ (Ingelesez) Nikolioudakis, N; Skaug, H J; Olafsdottir, A H; Jansen, T; Jacobsen, J A; Enberg, K. (2019-04-01). Ojaveer, Henn ed. «Drivers of the summer-distribution of Northeast Atlantic mackerel ( Scomber scombrus ) in the Nordic Seas from 2011 to 2017; a Bayesian hierarchical modelling approach» ICES Journal of Marine Science 76 (2): 530–548. doi: . ISSN 1054-3139. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Olafsdottir, Anna H.; Utne, Kjell Rong; Jacobsen, Jan Arge; Jansen, Teunis; Óskarsson, Guðmundur J.; Nøttestad, Leif; Elvarsson, Bjarki Þ.; Broms, Cecilie et al.. (2019-01). «Geographical expansion of Northeast Atlantic mackerel (Scomber scombrus) in the Nordic Seas from 2007 to 2016 was primarily driven by stock size and constrained by low temperatures» Deep Sea Research Part II: Topical Studies in Oceanography 159: 152–168. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Olafsdottir, Anna H.; Slotte, Aril; Jacobsen, Jan Arge; Oskarsson, Guðmundur J.; Utne, Kjell R.; Nøttestad, Leif. (2016-03-01). «Changes in weight-at-length and size-at-age of mature Northeast Atlantic mackerel (Scomber scombrus) from 1984 to 2013: effects of mackerel stock size and herring (Clupea harengus) stock size» ICES Journal of Marine Science 73 (4): 1255–1265. doi: . ISSN 1095-9289. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Nøttestad, Leif; Giske, Jarl; Holst, Jens Chr.; Huse, Geir. (1999-11-30). «A length-based hypothesis for feeding migrations in pelagic fish» Canadian Journal of Fisheries and Aquatic Sciences 56 (S1): 26–34. doi: . ISSN 0706-652X. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ a b c d ICES. (2022). Working Group on Widely Distributed Stocks. , 129088008 Bytes or. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Nøttestad, Leif; Utne, Kjell R.; Óskarsson, Guðmundur J.; Jónsson, Sigurdur Þ.; Jacobsen, Jan Arge; Tangen, Øyvind; Anthonypillai, Valantine; Aanes, Sondre et al.. (2016-02). «Quantifying changes in abundance, biomass, and spatial distribution of Northeast Atlantic mackerel ( Scomber scombrus ) in the Nordic seas from 2007 to 2014» ICES Journal of Marine Science: Journal du Conseil 73 (2): 359–373. doi: . ISSN 1054-3139. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ a b Murillas Maza, Arantza. (2012). PRESPO : desarrollo sostenible de las pesquerías artesanales del País Vasco. Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3266-3. PMC 971763005. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Bachiller, Eneko; Korta, Maria; Mateo, Maria; Mugerza, Estanis; Zarauz, Lucia. (2022). «Assessing the unassessed marine recreational fishery in the Eastern Cantabrian coast» Frontiers in Marine Science 9 doi: . ISSN 2296-7745. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «XXV. BERDEL EGUNA el 2 de ABRIL» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
Argitaratu gabeko erreferentziak
aldatu- ↑ Getariako 'Elkano' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).
- ↑ a b Leif Noettestad, Norvegiako Itsas Ikerketa Institutoko (IMR-Havforskningsinstittutet) ikertzaile eta Bergen-eko Unibertsitateko irakaslearen ahozko aipamena (2015).
- ↑ a b Moises Egaña, Getariako Kofradiako lehendakari-ordearen ahozko aipamena (2021).
Euskal Herriko Arrainen Gida
aldatuKanpo estekak
aldatu