Buprenorfina
Buprenorfina opioide erdi sintetikoa da, modulatzaile misto agonista–antagonista dosi altuetan opioaren eratorrien menpekotasuna tratatzeko erabiltzen dena, dosi baxuagoetan min akutu moderatua arintzeko eta are baxuagoetan min kroniko moderatua.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erabilpen terapeutikoa
aldatuKlasikoki, buprenorfina erabili izan da metadona bezala heroina eta beste opiazeoen adikzioa sendatzeko, ahotik hartuta. Antzeko albo-ondorioak ditu metadonarekin konparaturik, baina arnas-depresio eta sedazio gutxiago eraginez.
Horretaz gain, minbizi, lokomozio-aparatuaren gaixotasun eta beste eritasun kroniko batzuen mina tratatzeko ere erabiltzen da, eta hartzeko modurik ohikoena txaplataren bidez izaten da, 72 ordutik behin.
Eragin desiragaitzak
aldatuSarrien agertzen diren buprenorfinaren albo-ondorioak honakoak dira, familia honetako beste botika batzuekin gertatzen den moduan:
- Gorakoak
- Idorreria
- Logura
- Astenia
- Disnea