Chemnitz
Chemnitz (alemanez ˈkɛmnɪts ahoskatua, 1953 eta 1990 artean: Karl-Marx-Stadt, kaʁlˈmaʁksˌʃtat ahoskatua; (txekieraz: Saská Kamenice) Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Leipzig hiritik 69 kilometro hego-ekialderantz dago, Alemania eta Bohemia bereizten dituzten Erz mendien iparraldean, Chemnitz ibaiaren ertzean. Leipzig eta Dresden hirien ondoren estatu hartako hirugarren hiririk handiena da. 2010eko erroldaren arabera 243.248 biztanle zituen; 314.437 biztanle zituen 1986. urtean.
Chemnitz Chemnitz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Saxonia | ||||||||||
Alkatea | Sven Schulze (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Chemnitz Karl-Marx-Stadt Карл-Маркс-Штадт Karl-Marks-Ştadt Kamjenica | ||||||||||
Jatorrizko izena | Chemnitz | ||||||||||
Posta kodea | 09001–09247 | ||||||||||
Udalerri kodea | 14511000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°50′00″N 12°55′00″E / 50.8333°N 12.9167°E | ||||||||||
Azalera | 221,05 km² | ||||||||||
Altuera | 298 m eta 302 m | ||||||||||
Mugakideak | Mittelsachsen (en) , Zwickau (en) , Erzgebirgskreis (en) , Flöha eta Gornau | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 248.563 (2022ko abenduaren 31) 521 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.124 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 0371, 037200, 037209, 03722, 03726 | ||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Tampere, Timbuktu, Mulhouse, Łódź, Volgograd, Arras, Ústí nad Labem, Manchester, Düsseldorf, Akron, Taiyuan, Chennai, Ljubljana, Kaluga eta Bixkek | ||||||||||
Matrikula | C | ||||||||||
chemnitz.de |
Industria-hiri garrantzitsua da: ehun-langintza (kotoia, artilea, ehun artifizialak, kapeluak), ehungintzarako makineria, automobilak, burdinbideetarako gaiak (bertan egin zen Alemaniako lehen lokomotorra).
Geografia
aldatuChemnitz hiria Ore mendietan kokaturik dago, Chemnitz ibaiak zeharkatzen duen ibarrean.
Historia
aldatuBohemiako bidean eta ikatz ugari dagoen arro baten erdian, Chemnitzeko hiria nabarmenkiro hazi zen XII. mendetik aurrera. Lehenengo aipamena 1143koa da eta 1170an Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak "hiri inperial" izendatu zuen. Erdi Aroan ehungintza izan zuen jarduera ekonomikorik garrantzitsuena. Populazioaren erdia oihalgintzan ari zen lanean hain zuzen ere.
XIX mendean ibarra erabat industrializatu zen, hiriari "Saxoniako Manchester" ezizena ezartzeraino. Bonbardaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, batez ere bere birfindegiak eta gerrarako arma lantegiak izan ziren hegazkinen bonben itu. Hiria hondarretan gelditu zen etxebizitza prefabrikatuen auzo handiak sortu ziren. Ekialdeko Alemanian gelditu zen Chemnitz eta Alemaniaren bateratzera arte Karl-Marx-Stadt izen komunista zuen.
Ondasun nabarmenak
aldatuKassberg auzoan eraikin historiko ugari gelditzen da oraindik, hala nola udaletxe zaharra eta berria, antzinako harresietako dorre gorria eta Donejakueren eliza gotikoa besteak beste.
Bestalde gazteluaren eremua ere berriztua dago bere eliza eta lakuarekin.
Banaketa administratiboa
aldatu- Adelsberg (25)
- Altchemnitz (41)
- Altendorf (92)
- Bernsdorf (42)
- Borna-Heinersdorf (13)
- Ebersdorf (14)
- Einsiedel ¹ (46)
- Erfenschlag (44)
- Euba ¹ (16)
- Furth (11)
- Gablenz (24)
- Glösa-Draisdorf (12)
- Grüna ¹ (95)
- Harthau (45)
- Helbersdorf (61)
- Hilbersdorf (15)
- Hutholz (64)
- Kapellenberg (81)
- Kappel (82)
- Kaßberg (91)
- Klaffenbach ¹ (47)
- Kleinolbersdorf-Altenhain ¹ (26)
- Lutherviertel (22)
- Markersdorf (62)
- Mittelbach ¹ (87)
- Morgenleite (63)
- Rabenstein (94)
- Reichenbrand (86)
- Reichenhain (43)
- Röhrsdorf ¹ (96)
- Rottluff (93)
- Schloßchemnitz (02)
- Schönau (83)
- Siegmar (85)
- Sonnenberg (21)
- Stelzendorf (84)
- Wittgensdorf ¹ (97)
- Yorckgebiet (23)
- Zentrum (01)
¹ herria ere bada
Iruditegia
aldatu-
Udaletxe zahar eta berriak.
-
Erdiguneko eremua.
-
San Pedro eliza eta antzokia.
-
Tren geltokia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu- Chemnitz hiriko udal webgunea (Alemanez)