Dimitri Yachvili
Dimitri Yachvili (Brive-la-Gaillarde, Corrèze, 1980ko irailaren 19a) frantziar errugbilari ohia da, georgiar jatorrikoa, uztartze-erdilari postuan jokatzen zuena. 2002-2014 bitartean, Biarritz Olympiquen jokatu zuen. 2002ko azaroaren 23an egin zuen debuta Frantziako errugbi selekzioarekin, Stade de Francen, Kanadaren aurka.[1] 61 partida jokatu zituen talde nazionalarekin eta, besteak beste, 2003ko eta 2011ko Munduko Kopetan parte hartu zuen.
Dimitri Yachvili | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Brive-la-Gaillarde, 1980ko irailaren 19a (44 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Michel Yachvili | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | uztartze-erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 84 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dimitri Yachviliren aitona Armada Gorriko gudaria izan zen Bigarren Mundu Gerran, Wehrmacht alemaniar gudarosteak preso hartu eta kontzentrazio-esparru batean sartu zuen arte. Handik ihes egitea lorturik, Frantziako Erresistentziako kide bilakatu zen, eta Limousingo ekintzetan parte hartu zuen. Gerra amaitu ondoren, eskualde hartan gelditu zen bizitzen. Michel Yachvili, Dimitriren aita, Frantziako errugbi selekzioko jokalaria izan zen.
Ibilbidea
aldatu- Paris université club (1999-2001)
- Gloucester Rugby (2001-2002)
- Biarritz Olympique (2002-2014)
Palmaresa
aldatuGloucester Rugby
aldatu- Ingalaterrako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2002
Biarritz Olympique
aldatu- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2005, 2006
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- finalista: 2006, 2010
- European Challenge Cup
- irabazlea: 2012
Frantziako selekzioa
aldatu- 61 partida, 2002-2012 bitartean
- 373 puntu (2 entsegu, 51 transformazio, 85 zigor-kolpe, 2 drop)
- Sei Nazioen Txapelketa
- irabazlea: 2004, 2006, 2007, 2010
- Grand Slam: 2004, 2010
- Munduko Errugbi Kopa
- finalista: 2011
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dimitri Yachvili. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-5-4).