Diego Martínez Barrio
(«Diego Martínez» orritik birbideratua)
Diego Martínez Barrio (Sevilla, 1883ko azaroaren 25a - Paris, Frantzia, 1962ko urtarrilaren 1a), espainiar politikaria izan zen. 1936an Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko lehendakari izan zen.
Partido Republicano Radicaleko kidea zen. Alejandro Lerrouxen gobernuko ministroa izan zen (1933). Ondoren, desadostasunengatik, alderdi erradikala utzi eta Unión Republicana sortu zuen. Geroago, alderdi hau Fronte Popularrean sartu zen. 1936an, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi ondoren, hainbat kargu izan zituen. Errepublikako presidente izan zen 1936ko apiriletik maiatza bitartean. Gerra Zibila galdu ondoren, Mexikon eta Frantzian bizi izan zen. Bigarren Errepublikaren erbesteko lehendakaria izan zen (1945)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
aldatu
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |