[go: nahoru, domu]

Dipnoi gorputz luzea, ertz biribileko ezkatak, burua ia hezurtu gabea eta arnas aparatua zakatzez eta birikaz osatua duten arrain hezurdunen azpiklaseko animaliez esaten da. Lehorraldietan, birikak erabiltzen dituzte arnasa hartzeko. Hezurduraren parterik handiena kartilagoa dute. Tropikoetako ur gezetan bizi dira. Espezie gehiago dira fosil direnak bizirik aurkitu daitezkeenak baino. Gaur egun bizirik dauden dipnooen artean bi ordena bereizten dira: Ceratodontiformes, birika-zaku bakarra dutenak, eta Lepidosireniformes, birika bi zakutan banatua dutenak. Sei espezie bizirik daude, hiru generotan banatuak (Protopterus, Lepidosiren eta Neoceratodus).

Dipnoi
Devoniar Goiztiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Superordena Dipnoi
Azpibanaketa

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu