Don (ibaia)
Don[1] (errusieraz: Дон, translit.: Don) mendebaldeko Errusiako ibairik handienetako bat da. Tula oblasteko Novomoskovsk hiritik hurbil jaio eta Azoveko itsasora isurtzen da. 1.870 kilometroko luzera eta 422.000 km²-ko arroa ditu[2]. Ibaiadar nagusia Donets du.
Geografia
aldatuErrusiako erdialdeko goi-ordokian jaiotzen da, Novomoskovsk hiritik hurbil, eta Azov itsasoko Taganrogeko badian isurtzen da, delta handi bat eratuz. Bere adarren artean aipagarriak dira Donets (1.016 km) eta Khoper (1.008 km) ibaiak. Egiten dituen 1.870 km-an zehar Rostov Don, Lebedian, Zadonsk, Pavlovsk eta Kalatx-na-Donu hirietatik igarotzen da. Martxotik azarora bitartean ontziz ibil daiteke 70 km-an zehar. Ubide batek Volga ibaiarekin lotzen du Volgogradotik hurbil. Garrantzi handiko indarretxeak daude.
Hidrometria
aldatuDon ibaiaren emaria 1891-1984 bitartean neurtua izan da Razdorskaian[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 378.000 km² ditu, arro osoaren % 88,8. Urteko batez besteko emaria 790 m³/s. Emari handiena maiatzean du (2626,7 m³/s) eta txikiena abenduan (314,2 m³/s).
Don ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Razdorskaian neurtuak
Datuak: 1891 eta 1984 artean
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/04/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Don River[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ Don ibaia Razdorskaian Grdc.sr.unh.edu