[go: nahoru, domu]

Ernesto Cesàro (Napoli, 1859ko martxoaren 12a – Torre Annunziata, 1906ko irailaren 12a) geometria diferentzialeko gaietan lan egin zuen matematikari italiarra izan zen. Serie dibergenteen batuketarako 'batezbestekoaren' metodoagatik ere ezaguna da, Cesàroren batuketa gisa ezagutzen dena.[1][2]

Ernesto Cesàro

Bizitza
JaiotzaNapoli1859ko martxoaren 12a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1906ko irailaren 12a)
HeriotzaTorre Annunziata1906ko irailaren 12a (47 urte)
Hobiratze lekuaQ55901144 Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Palermoko Unibertsitatea  (1887 -  1891)
Napoli Federiko II.a Unibertsitatea  (1891 -  1906)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Eskolatze kaotiko samarra egin ondoren, bidaia luzea egin zuen Europa osoan zehar, eta nahikoa denbora eman zuen Liejan, non Giuseppe anaia zaharrena mineralogiako katedraduna baitzen Meategien Goi Eskolan. Liejan ikasi zuen, baina irakasle batekin izandako gatazka baten ondoren, ikasketak eten zituen eta Italiara itzuli zen. Hala ere, 1886an matematika-katedra lortu zuen Palermoko unibertsitatean. Urtebete geroago doktoretza jaso zuen bere merezimendu zientifikoagatik.[2] 1891n Napolira pasa zen eta 1906an Boloniara.

47 urte zituela hil zen istripuz, bere seme Manlio itotzetik salbatzen saiatzean buruan kolpea hartu zuenean.

  • Introduzione alla teoria matematica di calcoli infinitesimali (1893)
  • Analisi algebrica (1894)
  • Elementi di Calcolo Infinitesimale (1897)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Katalanez) «Ernesto Cesaro» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0017219.xml.
  2. a b «Cesaro ‹-ʃ-›, Ernesto», Dizionario Biografico degli Italiani, [consulta el 18 de febrer del 2014]

Kanpo estekak

aldatu