Erresuma Batuko errepide txirrindularitzako txapelketa
Erresuma Batuko errepide txirrindularitzako txapelketa urtero Erresuma Batuko txapelduna izango den txirrindularia erabakitzeko egiten den lasterketa da. Titulua lasterketa bakar baten garaileari ematen zaio, eta irabazleak Erresuma Batuko banderaren koloreak dituen maillot bat eramateko eskubidea du hurrengo urteko txapelketa ospatu arte.
Txapelketa hau 1946tik ospatzen da. Ordutik, soilik 1960an ez zen ospatu.