Gasolio
Gasolioa edo diesela erregai mota bat da, jatorria petrolioan duena. Gasolioa Rudolf Dieselek (handik erregaiaren izena) 1892an patentatutako erregaia da, lurrun-makinaren eraginkortasuna hobetu zuena %25 etik %75 era. Dieselek ez zuen lehenengo saiakeran asmatu. Hasieran ikatza hautsa moduan erabili zuen , baina, zilindroetan injektatu zuenean eztanda egin zuen. gero olio begetalekin saiatu zuen baina berriro porrot egin zuen. Azkenean, petroleoarekin probatu zuen eta gasolioa sortu zuen. Gasolioa, 850 kg/m ³ inguruko dentsitatea duen hidrokarburo likidoa da, nagusiki parafinez osatua eta berokuntzan eta diesel motorretan erregai gisa erabiltzen dena.
Erabilera
aldatuGasolioaren erabilera azken hamarkada honetan nabarmenki hazi da, batez ere elektrizitatearen sorkuntzan, itsasontzietan eta beste hainbat sektoreetan. Baina bataz ere automozioaren sektorean izan du hazkuntza handiena, eman dezakeen potentzia, karga aldaketa eta kontsumoaren ondorioz. Sektore honetan diesel motorra izan da gasolioa erabilera duena, eta hau merkantzien garraio ibilgailuetan erabili da batez ere. Gainera azken hamarkada honetan turismo autoetan motor hauen erabilera asko hazi da, eta horren ondorioz gasolio autoen salmenta gasolina autoen aurrean berdindu egin da.
Gaur egun, automobilaren industriak motor bat diseinatzerakoan hainbat espezifikazio bete behar ditu motorraren prestazio, fidagarritasun eta iraunkortasuna bermatzeko. Diseinu honek petrolioaren dependentzia handia du zeren eta munduan fintzen den petrolioaren %47a garraio ibilgailuei eta gasolio eta gasolina autoei dagokio. Honetaz gain, kontsumitzen den petrolio guztia inportatu egiten da politikoki ezegonkorrak diren herrialdeetatik eta hau arrisku bat da. Gainera kontutan hartzen bada petrolio erreserben muga, kontsumoa gero eta handiagoa dela, eta bere prezioaren aldakortasuna eta garestitzen joateko joera duela, herrialdeek petrolioaren horniketari buruzko kezkak dituzte.
Bestalde, gaur egun autoen erabilera oso handia da, 500 milioi baino gehiago mundu guztian zehar, eta honek inguru gaineko eragin nabaria du, batez ere CO2-ari dagokionez. Honen ondorioz ingurugiro arauak gogortu egin dira azken urteotan, auto fabrikatzaileei konbustio garbiagoak egitera behartuz. Petrolio industria ere emisio hauen jaitsiera lortzera behartu da, gasolioari osagarri berriak gehituz ingurugiroarekiko inpaktua gutxitzearren. Egoera honen aurrean Europako erakunde ezberdinak 90.hamarkadatik aurrera energia berriztagarrien erabilera bultzatzen saiatu dira, horrela petrolioarekiko daukagun dependentzia gutxitzeko eta ingurugiro inpaktua gutxitzeko asmoarekin.
Nondik lortzen da?
aldatuGasolioa destilazioaren bidez lortzen da. Petrolioa destilatzeko prozesu baten bidez lortzen da. Horretarako, "Krackeo dorrea" erabiltzen da, non petrolio gordina sartu eta berotzen den.
Lurruna kondentsatu egiten da eta hondakina koipeetarako, olio astunetarako eta ehun-zuntzetarako erabiltzen da. Ondoren, lurrun kondentsatua berriro berotzen da eta bigarren destilazio horretatik fuel-olioa lortzen da. Berriz destilatzen bada, gasolioa lortzen da, beste destilazio batekin kerosenoa lortzen da, hurrengoarekin gasolina lortzen da, eta gasolina destilatzen bada nafta lortzen da. Destilazio-prozesu bakoitzak bere aurrekoak baino hidrokarburo arinagoa ematen du, eta uzten den hondakina hainbat gauzatarako erabiltzen da: ehun-zuntzak, olio astunak eta botikak.
Gero, destilatzean bakoitza purifikatu egiten da, eta gehigarriak gehitzen zaizkio eraginkorragoak izateko, gutxiago kutsatzen dutenak eta kimikoki egonkorragoak izan daitezen.
Konposizioa
aldatuGasolioa, petrolioaren deribatu bat da. Bere konposizioa %75 hidrokarburo saturatuez eta %25 hidrokarburo aromatikoez osatuta dago. Lehenengo portzentaiaren barnean isoparafinak eta zikloparafinak sartuta daude, aldiz, bigarrenean natfalenoak eta alkalobenzenoak daude.
Gutxi gora behera, gasolioaren %81 karbonoz osatuta dago.
Prezioa
aldatuGasolio edo dieselaren prezioa egunero aldatu egitan da, beraz, ezinezkoa da prezio zehatz bat esatea. Normalean 50 xentimo edo bi euro artean dago prezioa Espainian litroko. Prezioak ere gasolindegiaren baitan aldatu egiten dira.. Hau da, gasolioak prezio aldakorra du eta maiztasun askorekin aldatu egiten da kostea. Gasolioa jatorrian gasolina ekoiztea baino merkeagoa da, refinatze prozesua errazagoa delako. Gasolina eskaria gasolioena baino handiagoa bada, azken hori findegietan geratuko da eta bere prezioa jaitsi egingo da. Gasolio eskaria handitzen bada, prezioa igo egingo da, hau neguan gertatzen da, berotze sistemek gasolioa kontsumitzen baitute herrialde batzuetan. Dieselek normalean gasolina baino zerga txikiagoak izaten dituzte. Gasolioa kalefazioetara bideratuta dagoenean zergak oraindik merkeagoak dira. kutsadurak garrantzia dauka prezioan,gasolina baino asko gehiago kutsatzen du. Horregatik, zenbait herrialdek, esaterako, Suitzak, gasolioaren zergak eta bere prezioa handitzen ditu.
Motak
aldatuGaur egun, gasolindegietan hiru gasolio-mota daude, eta, jarraian, horien ezaugarri nagusiak, zure ibilgailuaren motorrerako egokienak zein diren jakin dezazun:
GASOLEO A - GASOLEO B- GASOLEO C
A gasoleoa
Ospetsuena da eta automobilak turismoz hornitzeko erabiltzen dena, hau da, jende askori zuzendutako edozein auto. Gasolio mota finena da, eta, beraz, kalitate onenekoa eta gure autoentzat zein kamioientzat egokiena. Kontsumoa eta substantzia kutsatzaileen emisioak murrizten laguntzen duten hainbat osagai ditu, eta injekzio-sistema ERE babesten du ere bai. Garestiena da, koloratzaile horia gehitzen zaio bereizteko, eta biodiesel izeneko aldaera bat du, petroliotik destilatzen ez dena eta eterrarekin oxigenatzen dena olio begetalez edo animalia-koipez.
B gasoleoa
Ibilgailu astunagoak, besteak beste: auto industrialak, ontziak, ibilgailu baimenduak eta nekazaritzako makinetan erabiltzen den beste erregai mota bat da. Koloratzaile gorri bat aplikatzen zaio gainerakoetatik bereizteko, eta ezin da ohiko turismoetan eta kamioietan erabili, horrelako garraiobideetan erabiltzea delitutzat jotzen baita, gasolioaren zergak ordaintzetik salbuetsita baitago, A diesela da. Bere osagaien artean, A gasolioan baino parafina kopuru handiagoa du, eta, beraz, tenperatura baxuetan solidotu daiteke. Bestalde, gutxiago iragazita dagoenez, mantentze-arazoak eragin ditzake baimenik gabeko ibilgailuetan erabiltzen bada.
C gasoleoa
Erregai fosil mota hau ez da ibilgailuetan erabiltzen, baizik eta zuzenean galdarak eta berokuntza-sistemak funtzionarazteko; beraz, beroa sortzeko erabiltzen da funtsean. Merkeena da, eta erabat debekatuta dago ohiko ibilgailuetan erabiltzea; hori erabiliz gero, mekanikari kalte egin diezaioke eta funtzionamendua kaltetu.
Gasoleo motorra
aldatu1933an Citroënek bere salmenta komertzialerako lehen diesel ibilgailua sortu zuen. Adolphus Bush St. Louis, Missouri, diesel motorren lehen eraikitzaile komertziala izan zen Estatu Batuetan, Alemaniako erakusketa batean motorra funtzionatzen ikusi ondoren. Dieselen lizentzia erosi eta Ipar Amerikan motorrak egiten eta saltzen hasi zen. Hasieran, oso ibilgailu kutsatzaileak ziren eta ke asko sortzen zuten; horri esker, smoker ezizena jaso zuen.
1960ko hamarkadaz geroztik gobernuek atmosferara egindako isuriei ezarritako erregulazioek diesel motorren teknologia nabarmen aldatu dute. Teknologia berriek, hala nola presio handiko injekzioak, gasen birzirkulazioak edo injekzio elektronikoak, 1987tik% 80tik% 90era murriztu dituzte diesel motorren emisio kutsagarriak.
Horrek ez die motorrei bakarrik eragin, gobernuek metal astunen (Pb beruna, Hg merkurioa, Cd kadmioa, etab.) kantitate txikiagoak eskatu dizkiete gasolio-ekoizleei, osasunean duten eraginagatik.
Petrolioaren destilaziotik lortzen denean petrodiesel esaten zaio eta landare-olioetatik lortzen denean biodiesel. Diesela gasolina baino zertxobait gutxiago kostatzen da zerga kontu batengatik, bere errendimendua eraginkorragoa da
Diesel motorretan, errekuntzak ez du bujia baten chispa erabiltzen nahasketa pizteko, baizik eta presioa eta, beraz, tenperatura handitzea, barne-errekuntzako motorren bigarren aldian gertatzen dena.