George Forbes
George William Forbes (Lyttelton, 1869ko martxoaren 12a - Cheviot, 1947ko maiatzaren 17a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1930eko 1935era.
Gaztetako kirolean nabarmendu zen, batez ere atletismoan, arraunean eta errugbian. Nekazaria izan zen eta tokiko politikan sartu zen Christchurchen. Alderdi Liberalean afiliatu zen eta 1908an parlamentuko kide hautatu zuten. 1928an Alderdi Batua sortu zen eta Forbes bertako buruzagi izendatu zuten.
1930ean lehen ministro hautatu zuten eta 1935era arte egon zen karguan. Depresio Handiari aurre egin behar izan zion Alderdi Erreformistarekin koalizio-gobernu bat bideratuz.
1936tik 1937ra Alderdi Nazionaleko buru izan zen, eta 1943an parlamentua utzi zuen.