Héctor Scotta
Héctor Horacio Leonel Scotta Guigo, ezizenez "Gringo" Scotta (San Justo, Santa Fe, 1950eko irailaren 27a-) futbolari ohi argentinarra da, bere herrialdeko 11 taldetan eta Espainiako Sevillan aritu zena.
Héctor Scotta | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | San Justo (en) , 1950eko irailaren 27a (74 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Argentina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 74 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 183 zentimetro |
1975ean 60 gol sartu zituen Argentinako Ligan, oraindik gainditu ez den errekorra[1].
Ibilbidea
aldatuUnión Santa Fe taldeko harrobian hasi eta 1970ean egin zuen debuta Argentinako Lehen mailan. 23 partidutan 9 gol sartu zituen. 1971ean San Lorenzo de Almagrok fitxatu zuen eta bost urte egin zituen bertan. 1975ean 60 gol sartu zituen ligan eta 1939ko Arsenio Erico uruguaitarraren 47 goletako errekorra gainditu zuen[2]. 2023an oraindik gainditu gabeko errekorra da.
Errekor honi esker Argentinako selekzioaren deia jaso zuen eta 1976an Brasilgo Grêmiora joan zen baina berehala Sevillak fitxatu zuen. Lau denboraldi egin zituen Espainian eta Ligako 101 partidatan 53 gol sartu zituen eta beste 13 Kopan (19 partidatan)[3].
1980an Argentinara itzuli zen, Club Ferro Carril Oestera hain zuzen ere. Hurrengo urtean San Lorenzo de Almagrora itzuli zen, taldea larri baitzebilen, baina denboraldiaren amaieran jeitsi egin zen. Hurrengo sei hilabetetan libre egon ondoren Boca Juniorsera joan zen bigarren denboraldi zatirako. Ordutik aurrera bigarren mailako hainbat taldetan aritu zen, urtebete bakoiztean, 1988an erretiratu zen arte[4].
Taldeak
aldatuTaldea | Urtea/k |
---|---|
Unión de Santa Fe | 1970 |
San Lorenzo de Almagro | 1971-1976 |
Grêmio Porto Alegrense | 1976 |
Sevilla | 1976-1980 |
Ferro Carril Oeste | 1980 |
San Lorenzo de Almagro | 1981 |
Boca Juniors | 1982 |
Deportivo Armenio | 1983-1984 |
All Boys | 1985 |
Nueva Chicago | 1986 |
Villa Dálmine | 1987 |
San Miguel | 1987-1988 |
Estudiantes de Caseros | 1988 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2017-12-26). «Héctor Horacio Scotta, el récord argentino: 60 goles en 1975» Clarín (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «1975. Erico con Scotta, diálogo de gol» El Gráfico (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) mdzol.com. «Sevilla recuerda con cariño el último gol del Gringo Scotta, 40 años después» MdzOnline (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ Hernan. (2018-02-25). «Futbolistas: Hector Horacio Scotta» Futbolistas (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).