Hartz zuri
Hartz polar edo zuria (Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus) ugaztuna da, hartz familiakoa eta bizilekua Ozeano Artikoa duela.
Hartz zuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Ursidae |
Generoa | Ursus |
Espeziea | Ursus maritimus Phipps, 1774 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 5 hilabete eta 8,5 hilabete |
Kolorea | zuri |
Elikadura iturri nagusia | earless seal (en) , elur-oreina, Izurdea, arraina eta hegaztia |
Bizi itxaropena | 50 urte |
Masa | 450 kg 600 g |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Munduko harraparirik handiena da, arrak 300-600 kilogramoko pisua edukiz. Itsas txakurrak edo fokak haren jaki ohikoena dira.
Hala ere, espezie ahulen artean sailkatuta dago, gaur egun klima aldaketa arrisku larria izanda harentzat.
Habitat
aldatuHartz zuria Groenlandian eta Kanadako eta Errusiako iparraldeko kostaldeetan bizi da.
Ugalketa eta bizi-zikloa
aldatuHartzak parekatzeko denboraldia apirila eta maiatzaren tartean dira, baina, parekatu eta gero obuluak ez dira emankortzen eta garatzen iraila arte. Denbora honetan amak al duen grasa gehiena biltzen du. Bakarrik haurdun dauden hemeak bilatzen dute babeslekua, baino ez dute hibernatzen. 1 edo 2 hartzkume erditzen dituzte izotzan zulatutako babesleku batean. Denbora honetan amak ez du ezer jaten, atzetik bildutako koipeekin elikatzen da eta bere kumeek bera duen esnetik elikatzen dira. Horregatik pisu galera gogorra dute, baina udan zeukaten pisua berreskuratuko dute. Hartzkumeak urrian jaiotzen dira eta 30 zm neurtu eta 700 g pisatzen dute, ez dute hortzirik, itsuak daude eta erabat babesgabetuak daude. 5 hilabetetan azkar hazten dira, udaren hasieran bere amari ondo jarraitu diezaiokete. Amak oso argala eta gose jarraitzen du .
Eta beste 5 hilabete igarotzen dituzte amarekin janaria aurkitzen ikasteko eta helduak diren arretatik babesten jakiteko, aita ez diren ar helduek beste kumeak hiltzen dituztelako. Hartzkume batzuk amarekin bizitzen dira 2 edo 3 urte eta erdi arte; hauek sexualki helduak 3 edo 4 urte betetzen dutenean izaten dira, eta basabizitzan gehienez 30 urtez bizi daitezke.
Ezaugarriak
aldatuBeste hartz espezie baino itxura luzexeagoa dute, baita, uretan eta lurrean distantzia handiak ibiltzeko, hanka garatuagoak ere. Belarriak eta isatsa txikiak dauzkate, beroa gorputzaren barnean errazago gordetzeko, horri koipe geruza lodi eta ile ugaria edukitzeak ere laguntzen dio. Ilea zuria edo ori-zuri argia izan arren, ile azpiko azala beltza dute kontraste osoa eginez, azal beltzak eguzki izpien erradiakzioa gordetzen laguntzen die.
Tamaina
aldatuHartz zuria mundu lehorreko ugaztun harraparirik eta haragijalerik handiena da, kodiak artzarekin batera. Biek tamaina antzekoa izan arren, hartz zuriak haragijaleagoak dira eta ehiztari trebeagoak, beraz, lehorreko harraparirik handiena gisa ezagutu ohi dira.
Arren batezbesteko pisua 350-680 kg artekoa da, nahiz eta tona (1.000 kg) baino gehiagoko arrak ezagutu eta pisatu diren.
Emeak 50% txikiagoak izan ohi dira, dena den, kumeak elikatzeko garaian biltzen duten koipea dela eta, 300-500 kg-etara hel daitezke. Arrak 2,6 metro luze diren bitartean, emeak 2 metrokoak izan ohi dira.
Elikadura
aldatuEspezie hau hartz guztien artean haragijaleena da, tundrako uda artikoan belartxoak jan ditzakeen arren.
Itsas txakurrak (fokak), mortsak (hartza baino 2 bider edo gehiago handiagoak direnak), elur-oreinak, azeri zuriak, itsas hegaztiak eta mota askotako itsas ugaztun zein zetazeo ehizatu ditzake. Harrapinak itsasoan zein lehorrean harrapatu ditzake.
Ehiza estrategia
aldatuHarrapakin ezberdinak ehizatzeko estrategia ezberdinak erabili ohi ditu, horrela, fokak eta belugak harrapatzeko izotzeko ur arnastegietan konturatu gabe eta ziztu bizian atzematen dituen bitartean, morsak lehorrean daudenean era aktibo batean bere atzetik joanda ehizatzen ditu (kumeak hobetsiz), batzuetan arrekin borroka latza izan ostean.
Populazioa
aldatuEz da azpiespezierik existitzen bere jatorri goiztiarragatik (ziuraski Pleistozenoaren amaieratik), baina 6 populazio ezberdinetan bereiz daiteke:
- Wrangel uhartea eta Alaskako mendebaldea
- Alaskako iparraldea
- Kanada (munduko aleen %60)
- Groenlandia
- Svalbard-Francisco Joséren lurra
- Siberia
Mehatxuak
aldatuEskimalek edo Inuitek jateko ehizatzen zituzten aintzinatik, gero europar kolonoak ehizara batu zitzaien, baina hauek kirol hutsagatik.
Kirol-ehizak desagertzeko arrisku larrira bultzatu zituzten hartz zuriak orain dela urte gutxira arte, beraien populazioa urteotan (45 urtetan) gutxienez %30-ean jaitsi zen. 2008-an animalia hauen kopurua 20.000-25.000 ale bitartean estimatzen zen.
Kirol-ehizaren eragin kaltegarriak zirela eta, ehiza mota hau debekatuta dago jada Errusian eta Norbegian, Kanadan erregulatuta eta neurtuta dagoen bitartean. Kanadak dauka hartz hauen munduko kopuru handiena, eta Inuitei okelagatiko ehiza mugatua eta neurtua onartzen zaie. 2010-ean Errusiako eta EEBB-ko jatorrizko populazio indigenei mugatutako (29 ale urtero) ehiza ere onartu zitzaien, beti ere jateko xedearekin izanda.
Gizakiarekin batera, arriskutsua zaion animali bakarra mortsa arrak dira, batik bat, horiek ehizatzerakoan gehiegi hurbilduz letaginkada zitala jaso dezaketelako.
Dena den, hartz hauentzat mehatxu handiena Lur planetaren beroketa globala eta bere habitataren kutsadura da.
Berotze globala bere ekosistema aldatzen ari da, izotza urtero presentzia galtzen doa eta urtze hori hartzak barnerago joatea eragiten ari da, animalia hauen bioerritmoak erabat aldatuz. Adibidez, badakigu lehorrerantzako barneratze derrigortu horrekin, hartz hauen jaiotze-tasa %15-ean jaisten ari dela, koipe nahikorik gabe egiten dutelako barneratze hori (gogoratu animalia hauen harrapakinen %90 itsasoan edota itsa-ertzean daudela), hots, barneratze naturala garaiz aurretik bultzatzen.
Gaur egun, arrisku ahulean sailkatuta dago hartz zuria, baina beroketa globalaren azkartzearekin bukatzen ez bada, sailkapen hori eta bere iraute egoera larriki alda liteke hurrengo urteotan.