[go: nahoru, domu]

Haurren esplotazioa edo Haurren esklabotza lan normaletan edo arriskutsuak diren lanetan umeen erabilerari deitzen zaio. Erabilera horren helburuak gehienetan ekonomikoak dira baina izan daitezke baita ere, interes familiarrak edo beste motatakoak. Erabilera horrekin haurren garapen pertsonalari eta emozionalari larriki eragiten zaio eta haien eskubideak ez dira babesten. Beste ondorio larrien artean eskola eta formakuntza galtzen dute eta haien osasuna arriskuan jartzen da.

Neska bat lantegi batean Ameriketako Estatu Batuetako Newberryn, Hego Carolinan, 1908an. Lewis Hineren argazkia.

Historia

aldatu

Historian zehar, kultura guztietan, haurrek gurasoei lagundu izan diete mendiko edo baserriko lanetan, esaterako abereak zaintzen, baratzetan, etxean bertan... Dena dela, haurrak lanean jartzea arazo gisa fabriketako sistema sortu zen planteatu zen. Industria Iraultza Ingalaterran sortu zen, XVIII. mendean eta harekin batera fabrika sistema eta haurren esplotazioa. Ohikoa zen, esaterako kotoi fabriketako nagusiek umezurtz etxeetatik haurrak hartzea edo behartsuei erostea lanerako. Ondorioz, bost eta sei urteko haurrak egunean 13 eta 16 orduko lanaldiak egindako kasuak gertatu ziren. Horren truke mantenua ematen zieten. Leku gehienetan buruzagi politiko, sozial eta erlijiosoen baimenarekin onartzen zen haurrak lanean aritzea, baita meatzaritza bezain lan arriskutsuetan ere.[1]

XIX. mendearen hasieratik erreformista batzuk gehiegikeria horiek eragozteko legeak egin zitezen saiatu ziren baina gauza gutxi lortu zuten. Ondorioak larriak ziren: analfabetismoa, txirotasuna, haur gaixoak eta ezinduak ugaltzea. Haurren esplotazioa galarazteko lehenengo legea 1878. urtean plazaratu zen. Lanerako gutxieneko adina hamar urte behar zuela izan eta 10-14 urte bitarteko gazteek gehienez ere lanaldi erdia egin zezaketela erabaki zen; larunbatetan, gainera, lanaldi erdia bakarrik egingo zuten. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek ere ezingo zuten 12 ordu baino gehiago lan egin.[1]

Industria Iraultza beste herrialde batzuetara zabaldu ahala haurren kontrako gehiegikeriak bazter guztietara zabaldu ziren XIX. mende osoan eta XX.aren hasieran. Gehiegikeriek gizartearen protestak eragin zituzten eta lege berriak egin ziren lanerako gutxieneko adina finkatu eta lan orduak murrizte aldera.

Gaur egun ere, zoritxarrez, Amerika, Asia eta Afrikako herrialde askotan, garatze bidean direnetan batez ere, behartasunak oso baldintza kaskarretan bizitzera behartzen ditu haurrak, eta haurren esplotazioa ohikoa da XXI. mendearen hasieran, munduko herrialde askotan. 1979an, haurraren nazioarteko urtean, egindako azterketa batzuen arabera, 15 urtez azpiko 50 milioi haur baino gehiago ari ziren baldintzarik kaskarrenetan lanean. Haur horietako gehien-gehienak Latinoamerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan bizi ziren.[2] Dena dela, Europan ere fenomenoa ez da ezezaguna: Italian, 400.000 haur (%10) ari dira eraikuntzan; Portugalen, milioika umek jantzigintzan eta zapatagintzan egiten dute lan; Espainiako Estatuan, 200.000 umek hiru ordutik gora egiten dute lan egunero.[3]

Erabilera nabarmenenak

aldatu
 
Haur bat okindegi batean lanean.

Haurrak esklabo lantegietan

aldatu

Lantegi hauek lotura gogor bat dute haurren esplotazioarekin. Enpresa batzuei haien fabriketan haurrak erabiltzeagatik leporatu diete. Baina multinazionalak azpikontraten bidez haien produkzioa bideratzen dutenez, errugabetu geratzen dira. Gainera, herrialde tailer askotan mugimendu sindikala debekatzen dute eta horrek langileen protestak oztopatzen ditu.

Hala ere, konpainia batzuek publizitate kanpainak antolatzen dute beraien produktuak ez direla haurren lanarekin egiten argitzeko. Haien langileen soldaten zerrendak argitaratzen dituzte, bidezko soldata ordaintzen ordaintzen dituztela probatzeko.

Haurren esplotazioa literaturan

aldatu

Idazle askok jaso dute gaia. Agian, ezagunena, Charles Dickens Oliver Twist eleberriarekin, 1838an. Errealismoko idazleek (Benito Pérez Galdós, Leopoldo Alas "Clarín"...) eta naturalismoko idazleek (Emile Zola) gehiegikeraik sarritan salatu zituzten. Literatura garaikidean Jorge Amado brasildarrak gaia landu egin du, bestetik.

Haurren esplotazioa zineman

aldatu

Filme asko jaso dute problematika hau. Hona hemen adibide batzuk:

 
Oliver Twist eleberriak hau esplotatu baten historia kontatzen du.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haurren esplotazio Aldatu lotura Wikidatan