Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna
Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna[2] (frantsesez: Union pour un Mouvement Populaire edo UMP) Frantziako alderdi politiko eskuindarra izan zen; gaur egun, Les Républicains izena hartu zuen. Hasieran, Union pour la Majorité Présidentielle ("Lehendakaritzarako Gehiengoaren aldeko Mugimendua") izenarekin jaio zen, orduko Jacques Chirac presidenteari babesa emateko 2002ko hauteskundeei begira.
Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna | |
---|---|
Lehendakaria | Nicolas Sarkozy |
Sorrera | 2002ko apirilaren 23a1 |
Desegitea | 2015eko maiatzaren 30ean (Errepublikazaleak bilakatuta) |
Egoitza nagusia | 238, rue de Vaugirard 75015 Paris Cedex 15 |
Ideologia politikoa | Zentro-eskuina Liberalismoa Kontserbadurismoa Gaullismoa |
Kideak | 213.030 (2015)[1] |
Nazioarteko kidetza | Nazioarteko Batasun Demokratikoa (IDU) Nazioarte Demokrata Zentrista (CDI) Europako Alderdi Popularra (EPP) |
www.lemouvementpopulaire.fr | |
1 Frantziako Herriaren Batasuna (RPR), Demokrazia Liberala, eta Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuneko (UDF) sektore batzuen bat egitetik. |
Europako Alderdi Popularraren kide zen eta Nazioarteko Batasun Demokratako kide, munduko alderdi kontserbadoreen eztabaidagunea. Gaullismoaren ondorengo zuzena zen: alde horretatik, presidentzialista eta nazionalista.
Iruditegia
aldatu-
Nicolas Sarkozy, alderdiko kongresuan hizketan.
Zuzendaritza
aldatu- Presidentea: Nicolas Sarkozy
- Presidente delegatua: Jean-Claude Gaudin
- Idazkari orokorra: Pierre Méhaignerie
- Idazkariorde orokor delegatua: Brice Hortefeux
- Idazkariorde orokorra: Roselyne Bachelot
- Diruzaina:Éric Woerth
- Aholkulari politikoak: Patrick Devedjian, François Baroin eta François Fillon
- Bozeramaileak: Luc Chatel eta Valérie Pécresse
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) ««Les Républicains» : 60 intervenants et 5 heures de discours pour enterrer l'UMP» LEFIGARO (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
- ↑ Berria. [#5556 Estilo Liburua. .