Horror vacui
Horror vacui (latinezko "izua hutsari") esaera, artearen historian, bereziki margolaritzaren kritikan, arte lan bateko espazio huts oro nolabaiteko diseinu edo irudiren batekin betetzeko joera deskribatzeko erabiltzen da. Lauzatze matematikoaren edo zeltar elkarloturiko diseinuetan betetze eremu dentsoen ezaugarri orokorretako bat da.
Horror vacui adibide batzuk, objektu barbaroetan ikus daitezke, Sutton Hooko drakkar bikingoan edo Ruthwelleko gurutzean kasu. Barrokoko estetikako bereizgarria ere bada, eta, bereziki Rokoko estilokoa, baina baita arte islamiarrekoa eta arte bizantziarreko luxu harranditsukoa ere.
Esaera, bereziki, Mario Praz italiar ikerlari eta kritikoarekin lotzen da, viktoriar garaiko barne guneen diseinuko giro estutzaile eta ordenarik gabekoa deskribatzeko erabili zuena.
Zientzian
aldatuFisikan, "Naturak hustasuna gorrotatzen du" iritziaren aztertzeak, aristoteldarrek mantentzen zutena, XVII. mendeko iraultza zientifikoaren funtsezko eztabaidetako bat izan zen, horri kontra egin zion zientzialaririk garrantzitsuena Blaise Pascal izan zelarik. Bere erantzuna "Eta Parisen Chamonixen baino gehiago gorrotatzen du?" izan zen, merkuriozko barometro berak, bi hiri hauetan entseatzean utzitako espazio ezberdinari erreferentzia eginez, eta erabakigarri izan zen, arrazoia nortzuk zuten adieraztean.
Literaturan
aldatuJacques Hamelink, 1939ko jaiotako idazle, entsegugile eta olerkari herbeheretarrak, Horror vacui izenburua zuen liburu bat idatzi zuen 1966an, Albin Michelek 1970ean frantsesera itzulia eta argitaratua.
Geografia eta kartografian
aldatuAntzinako mapetan eta egungo mapa turistiko askotan, espazio kartografiko guztia hartzen duten toki interesgarriak irudikatzen ohi dira. Espazio hutsak uzteko benetako horror vacui bat da, testu askotan ere agertzen dena, non toki ezezagunen deskribapen fantastikoak adierazten diren. Adibidez, El Dorado eta Orinokoko Arroko Parimako Zingirako elezaharrak, liburu askotan gehitu ziren, lurraldearen benetako ezagutza falta ordezteko.