[go: nahoru, domu]

Icíar Bollain Pérez-Mínguez (Madril, 1967ko ekainaren 12a) madrildar aktorea eta zinema-zuzendaria da.

Icíar Bollaín

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIcíar Bollaín Pérez-Mínguez
JaiotzaMadril1967ko ekainaren 12a (57 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0093081 Allocine: 7859 Allmovie: p123649 TCM: 747135 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Icíar Bollaín Pérez-Mínguez ingeniari aeronautiko baten eta musika irakasle baten alaba da. Marina izeneko ahizpa bikia du.[1] 15 urterekin egin zuen debuta aktore gisa, eta urtebete geroago, 16 urte zituela, Víctor Erice bizkaitar zinema-zuzendari ospetsuak aukeratu zuen El sur izeneko lehen filmaren protagonista izateko. Handik aurrera, hainbat film luze, Miguel Servet, la sangre y la ceniza telebista-seriea eta opera bat egin zituen. Arte Ederretan matrikulatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta handik denbora batera ikasketak utzi zituen, zineman aritzeko.[1][2] Pintura inpresionistaren zalea da eta erretratuak margotzea gustatzen zaio.

Lan ibilbidea

aldatu

1991aren hasieran, La Iguana Ekoiztetxea sortu zuen, Santiago García de Leánizekin eta Gonzalo Tapiarekin batera, eta zuzendaritzarako lehen urratsak eman zituen harekin. Baja corazón (1993) eta Los amigos del muerto (1994) izan ziren lehen lanetako batzuk. La Iguana ekoiztetxeak sortu zenetik ia hogei film ekoitzi ditu.

1995ean, Icíarrek bira bat egin zuen bere ibilbidean, Ken Loach errealizadorearekin, zeinekin Tierra y libertad lanean lan egin zuen (1995), La canción de Carla (1996) filmatzen ari zela, zuzendari ingelesari eta haren lanari buruzko liburu bat idazteko, Ken Loach, un observador solidario, 1996an El País-Aguilar argitaletxeak argitaratu zuena.

Cartelera Turia aldizkariak 1992ko Espainiako Aktore Onena izendatu zuen eta 1993an Espainiako Irrati Nazionalaren II. Milurteko Ojo Crítico izeneko Saria. Ciudad de Cuenca saria ere jaso zuen, II. Zinemaldian egindako 'Mujeres en Dirección' ibilbidearengatik. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da. 2006an, beste zinemagile batzuekin batera, CIMA sortu zuen (Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartea ), eta orduz geroztik Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Zuzendariak uste du zinea oso tresna ahaltsua dela gizartea aldatzeko eta berdintasun handiagoko gizartea sortzeko.[3]

Bizitza pertsonala

aldatu

Paul Laverty gidoilari eskoziarraren bikotekidea da, Ken Loachen filmetako ohiko gidoilaria. Lurra eta askatasuna filmatzen ari zirela ezagutu zuen, eta hiru seme-alaba ditu.[4]

Aktore lanak

aldatu

Film luzeak

aldatu

Film laburrak

aldatu
  • Polvo enamorado (Javier López Izquierdo, 1990)
  • 24 mentiras (2012)

Zuzendari lanak

aldatu

Film luzeak

aldatu
Urtea Pelikula Oharrak
1995 Hola, ¿estás sola?
1999 Flores de otro mundo Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Asteko film onena
2003 Te doy mis ojos Film onenaren Goya saria
2007 Mataharis
2010 También la lluvia Film onenaren CEC domina
2011 Katmandú, un espejo en el cielo
2016 El olivo
2018 Yuli
2020 La boda de Rosa
2021 Maixabel
2024 Soy Nevenka Donostiako Zinemaldian aurkeztua[5]

Film laburrak

aldatu
  • Baja, corazón (1993)
  • Los amigos del muerto (1994)
  • Amores que matan (2000). Te doy mis ojos Filmaren kimua.
  • Viajes con mi abuela (2002)
  • ¡Hay motivo! (segmento Por tu propio bien, 2004)
  • 1, 2, 3... CASA (2012)
  • Hazte extranjero (2013)

Musika-bideoak

aldatu
  • Romper "Dramas y Caballeros", diskokoa, Luis Ramirorena (2009)

Dokumentalak

aldatu
  • En tierra extraña (2014)

Idazkiak

aldatu
  • Ken Loach, un observador solidario. Madrid, El País-Aguilar, 1996.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
Goya Sariak
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
1995 Zuzendari berri onena Hola, ¿estás sola? Izendatua
1999 Jatorrizko gidoi onena Flores de otro mundo Izendatua
2000 Aktore onena Leo Izendatua
2003 Zuzendari onena Te doy mis ojos Irabazlea
Jatorrizko gidoi onena Irabazlea
2007 Zuzendari onena Mataharis Izendatua
Jatorrizko gidoi onena Izendatua
2010 Zuzendari onena También la lluvia Izendatua
Jatorrizko gidoi onena Izendatua
2011 Egokitutako gidoi onena Katmandú, un espejo en el cielo Izendatua
2020 Zuzendari onena La boda de Rosa Izendatua
Jatorrizko gidoi onena Izendatua
2021 Pelikula onena Maixabel Izendatua
Zuzendari onena Izendatua
Jatorrizko gidoi onena Izendatua
Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren dominak
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2003 Zuzendari onena Te doy mis ojos Irabazlea
Jatorrizko gidoi onena Irabazlea
2007 Zuzendari onena Mataharis Izendatua
Jatorrizko gidoi onena Irabazlea
2010 Zuzendari onena También la lluvia Irabazlea
2020 Zuzendari onena La boda de Rosa Irabazlea
Jatorrizko gidoi onena Izendatua
2021 Zuzendari onena Maixabel Izendatua
Jatorrizko gidoi onena Izendatua
Festival Internacional de Cine de Cannes
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
1999 Mercedes-Benz Saria Flores de otro mundo Irabazlea
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2003 CEC Saria Te doy mis ojos Irabazlea
SIGNIS Saria, Aipamen berezia Irabazlea
Huescako Nazioarteko Zinemaldia
Urtea Kategoria Emaitza
2012 Huesca Hiria Saria Irabazlea

Beste sari batzuk

aldatu
  • Publikoaren saria Nantes 2019ko zinemaldi espainiarrean, Yuli filmagatik.[6]
  • 2018an, Gizarte Lanaren Estatuko VI. Saria jaso zuen, komunikabideen eta ikus-entzunezkoen modalitatean. Giza eskubideen aldeko konpromiso soziala eta salaketa publikoa.[7]
  • 2017an, Clecek Konpromiso Sariak eman zituen III. edizioan, eta Icíar Bollaínek aipamen berezia jaso zuen, "zinemak genero-indarkeriaren gizarte-arazoari buruzko kontzientzia sortzeko eta haren erretratua egiteko tresna garrantzitsua delako".
  • 2021ean Mujeres de Cine saria.[8]
  • 2021ean Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu