Irailaren 16
data
(«Irailak 16» orritik birbideratua)
Irailaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hemeretzigarren eguna da, 260.a bisurteetan. 106 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1998 – ETAk su-eten mugagabea iragarri zuen, hurrengo urteko abenduaren 3an bukatu zena.
- 2008 – Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi zuen.
Mundua
aldatu- 1856 – David Livingstone esploratzaileak Nyassa edo Malawi aintzira (irudian) aurkitu zuen, Afrika australean.
- 1908 – General Motors auto konpainia sortu zen Flint herrian, Michiganen.
- 1963 – Malaya, Singapur, Ipar Borneo (oraingo Sabah) eta Sarawak batu egin ziren Malaysia eratzeko.
- 1973 – Pinocheten poliziek Txileko Santiagon Victor Jara kantaria torturatu eta asasinatu zuten.
- 1975 – Papua Ginea Berria Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1976 – Argentinako La Plata hirian Lapitzen Gaua gertatu zen, poliziak torturak eta hilketak egin zituen.
- 1991 – ETAk Mutxamelen bonba-auto bat eztandarazi zuen.
- 1992 – John Majorren gobernu kontserbadoreak libera esterlina truke-tasen mekanismotik atera zuenez geroko Asteazken Beltza
- 2007 –
- 91 lagun zendu ziren Phuketen (Thailandia) izandako hegazkin istripu batean.
- Kostas Karamanlis Greziako kontserbadoreak gehiengo absolutua eskuratu zuen herrialdeko hauteskundeetan.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1984 – Iruñean Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
aldatu- 1999 – The Big Kahuna (Kahuna Handia) filma estreinatu zen, John Swanbeckek zuzendu eta Kevin Spacey, Danny DeVito eta Peter Facinelli aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 – ICANN erakundeak .cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzarentzat.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1992 – Amaia Aranzabal gipuzkoarra Cho Oyu mendira (8.201 m) iritsi zen, zortzimilako bat lortzen lehenengo euskal emakumea bilakatuz. 8 egun eroago, Pilar Ganuzak tontor bera zapaldu zuen, zortzimilako bat lortzen lehendabiziko emakume nafar bihurtu zena.
- 2013 – Bilbo hiriko San Mames estadio berrian Athletic Club eta Vigoko Celtaren artean estreineko futbol partidua jokatu zen. Honenbestez, uda hartan erautsi berria izan zen San Mames (1913-2013) estadio mitiko eta ahaztezina behin betiko ordezkatu zuen.
- 2018 – Euskotren Ligaren hamargarren denboraldia: San Juan izan zen txapelduna bosgarren aldiz jarraian.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1348 – Nuño Lara eta Diaz Harokoa, Lara eta Bizkaiko jauna (h. 1352).
- 1858 – Gustave Rives, baxenafar arkitektoa (h. 1926).
- 1868 – Cipriano Olaso, iruindar teologoa eta apaiza (h. 1930).
- 1873 – Antonia Caballé, nafarra, frankismoaren biktima (h. 1945)
- 1889 – Adelina Fernández Pérez, portugaldarra, Espaniako Gerra Zibilean fusilatua (h. 1938)
- 1907 – Teresita Barajuen, arabar moja zistertarra (h. 2013).
- 1923 – Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (h. 2016).
- 1940 – José María Arrate, Athletic Clubeko presidente ohia.
- 1952 – Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1955 – Maite Agirre, gipuzkoar antzezlea.
- 1956 – Francisca Vives, andaluziar historialaria, Gasteiz eta Arabako ondare historiko artistikoan eta Emakumeen Historian aditua, Cádizen.
- 1959 – Xanti Vicente Altxu, Madelon, LGBTI pertsonen eskubideen aldeko gipuzkoar ekintzailea (h. 2006).
- 1961 – Iñaki Uranga, bizkaitar abeslaria.
- 1962 – Iñaki Friera, bizkaitar idazlea.
- 1964 – Edu Muruamendiaraz, gipuzkoar dantzari eta koreografoa.
- 1965 –
- Gidor Bilbao, EHUko bizkaitar irakaslea, Filologia Klasikoan doktorea eta Euskaltzain urgazlea.
- Francisco Javier Mauleon, arabar txirrindulari ohia.
- 1968 – Rafael Alkorta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 – Franck Fontan, lapurtar futbolari ohia.
- 1975 – Jon Tecedor, euskal haltera (h. 2008).
- 1976 – Leire Pajín, espainiar politikaria, Donostian.
- 1980 – Eneritz Iturriagaetxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- 1982 – Iraia Garcia, bizkaitar atleta.
- 1986 – Leire Palacios, bizkaitar komunikatzailea, kulturgilea, proiektu arduraduna eta irrati-esataria.
- 1991 – Iñigo Etayo, nafar aktore eta abeslaria.
- 1994 – Itziar Zabala, bizkaitar eskalatzailea.
- 1996 – Ibabe Beristain, bizkaiar dantzari eta musikaria.
Mundua
aldatu- 1098 – Hildegarda Bingengoa, alemaniar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, medikua, musikagilea eta idazlea (h. 1179).
- 1462 – Pietro Pomponazzi, italiar filosofoa (h. 1525).
- 1494 – Francesco Mauroliko, italiar matematikari eta astronomoa (h. 1575).
- 1651 – Engelbert Kaempfer, alemaniar naturalista, sendagile, esploratzaile eta idazlea (h. 1716).
- 1722 – Fermín Francisco de Carvajal, txiletar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1797).
- 1745 – Mikhail Kutuzov, errusiar militarra (h. 1813).
- 1782 – Daoguang, Txinako enperadorea (h. 1850).
- 1797 – Antonio Panizzi, italiar idazlea (h. 1879).
- 1823 – Francis Parkman, estatubatuar historialaria (h. 1893).
- 1837 – Petri V.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1861).
- 1841 – Alessandro Fortis, Italiako lehen ministroa (h. 1909).
- 1851 – Emilia Pardo Bazan, galiziar idazlea (h.1921).
- 1853 – Albrecht Kossel, alemaniar biokimikaria, 1910eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1927).
- 1854 – Joaquim Bassegoda i Amigó, kataluniar arkitektoa (h. 1938).
- 1858 – Bonar Law, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1923).
- 1859 – Yuan Shikai, Txinako lehendakaria (h. 1916).
- 1885 – Karen Horney, alemaniar psikologo eta psikoanalista (h. 1952).
- 1886 – Jean Arp, franko-alemaniar eskultore, margolari eta olerkaria (h. 1966).
- 1887 – Nadia Boulanger, frantziar musikagilea (h. 1979).
- 1888 – Frans Eemil Sillanpää, finlandiar idazlea, 1939ko Literaturako Nobel Saria (h. 1964).
- 1891 –
- Karl Dönitz, Alemaniako Kriegsmarine itsasarmadako burua eta 23 egunez Alemaniako presidentea (h. 1980).
- Maud Worcester Makemson, estatubatuar arkeoastronomoa (h. 1977).
- 1892 – Werner Bergengruen, alemaniar idazlea (h. 1964).
- 1893 –
- Alexander Korda, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1956).
- Albert Szent-Györgyi, hungariar biokimikaria, 1937ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1986).
- 1895 – Karol Rathaus, Estatu Batuetara erbesteratutako aleman-austriar konposatzailea (h. 1954).
- 1899 – Hans Swarowski, austriar orkestra zuzendari eta zuzendaritza irakaslea (h. 1975).
- 1902 – Germaine Richier, frantziar eskultorea (h. 1959).
- 1904 – Michał Rapacz, poloniar apaiz katoliko eta martiria (h. 1946).
- 1905 – Vladimír Holan, txekiar poeta eta narratzailea (h. 1980).
- 1906 – Jack Churchill, britainiar teniente kolonela (h. 1996).
- 1913 – Félicien Marceau, frantziar antzerkigilea idazlea (h. 2012).
- 1918 – Branka Veselinović, serbiar aktorea, 80 urtetik gorako aktore ibilbideduna (h. 2023).
- 1920 – John Jamieson Carswell Smart, ingeles filosofoa (h. 2012).
- 1921 – Ursula Franklin, kanadar fisikaria (h. 2016).
- 1922 –
- Guy Hamilton, ingeles zinema zuzendaria (h. 2016).
- Marcel Mouloudji, frantziar abeslaria, idazlea eta antzezlea (h. 1994).
- Janis Paige, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2024).
- Jovanka Radivojević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa (h. 1943).
- Ursula Wölfel, haur literaturako alemaniar idazlea (h. 2014).
- 1923 –
- Federico Silva, mexikar eskultore, margolari eta akademikoa (h. 2022).
- Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen gobernu burua, bere herrialdean Aberriaren aitatzat joa (h. 2015).
- 1924 – Lauren Bacall, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1925 –
- Charles Haughey, Irlandako Taoiseacha (h. 2006).
- B. B. King, estatubatuar blues kantaria eta gitarra-jotzailea (h. 2015).
- 1927 –
- Peter Falk, estatubatuar aktorea, Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua (h. 2011).
- Sadako Ogata, japoniar politikaria (h. 2019).
- 1929 – Jamshid ben Abdullah, Zanzibargo azken sultana.
- 1934 –
- George Chakiris, estatubatuar aktore ohia.
- Ronnie Drew, irlandar kantari eta abestigilea eta The Dubliners folk taldeko partaidea (h. 2008).
- 1935 –
- Carl Andre, estatubatuar eskultorea (h. 2024).
- Benito Joanet, kataluniar futbol-atezaina eta entrenatzailea (h. 2020).
- Esther Vilar, alemaniar-argentinar idazlea, soziologoa, psikologoa eta medikua.
- 1937 – Aleksandr Medved, sobietar-bielorrusiar borrokalaria (h. 2024).
- 1938 – Lucero Tena, mexikar-espainiar flamenko-dantzaria eta kriskitin-jotzailea.
- 1939 – Breyten Breytenbach, afrikaans eta ingelesezko hegoafrikar idazlea.
- 1943 –
- Andrés Vicente Gómez, espainiar zinema-ekoizlea.
- Oskar Lafontaine, alemaniar politikaria.
- James Alan McPherson, estatubatuar saiakeragile eta ipuingilea (h. 2016).
- 1944 – Ana María Stekelman, argentinar dantzari eta koreografoa.
- 1946 – Camilo Sesto, espainiar abeslari eta musikagilea (h. 2019).
- 1949 – Brahim Ghali, Fronte Polisarioko idazkari nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea.
- 1950 – Loyola de Palacio, Europako Batzordeko lehendakariorde eta jatorri euskalduneko espainiar politikaria (h. 2006).
- 1951 –
- Andy Irvine, eskoziar errugbi jokalari ohia.
- René van de Kerkhof, herbeheretar futbolari ohia.
- Willy van de Kerkhof, herbeheretar futbolari ohia.
- 1952 – Mickey Rourke, estatubatuar aktorea.
- 1955 – Jayati Ghosh, indiar ekonomialaria.
- 1956 – David Copperfield, estatubatuar ilusionista.
- 1957 –
- Ángel Luis Arambilet, dominikar idazle, gidoigile eta zinema ekoizlea.
- Assumpta Serna, kataluniar aktorea.
- 1958 –
- Neville Southall, galestar futbolari ohia, bere belaunaldiko atezain hoberenetakoa.
- Jennifer Tilly, estatubatuar aktore eta poker jokalaria.
- 1963 –
- Karen Dianne Baldwin, kanadar gidoilaria, aktorea eta modeloa.
- Luc Frieden, Luxenburgoko lehen ministroa.
- 1964 – Rossy de Palma, espainiar aktorea.
- 1965 –
- Katy Kurtzman, estatubatuar aktorea eta modelista.
- Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (h. 1999).
- 1968 – Marc Anthony, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1970 – Juri Nikiforov, errusiar futbolari ohia.
- 1971 – Amy Poehler, estatubatuar aktore, komediante eta idazlea.
- 1972 – Sprent Dabwido, Nauruko presidentea (h. 2019).
- 1973 – Alexander Vinokurov, kazakhstandar txirrindulari ohia.
- 1974 – Mario Haas, austriar futbolari ohia.
- 1975 – Cristina Ónega, espainiar kazetaria.
- 1976 –
- Elina Garanca, letoniar mezzosopranoa.
- Mónica Carrillo, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Jonathan Page, estatubatuar errepideko eta ziklo-krosseko txirrindularia.
- 1977 - Veronica Codesal, belgikar-galiziar abeslaria.
- 1979 – Keisuke Tsuboi, japoniar futbolaria.
- 1981 –
- Fan Bingbing, txinatar aktore eta abeslaria.
- Alexis Bledel, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Sandra Sánchez, espainiar karateka.
- Rodrigo Sorogoyen, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1982 – María Zaragoza, espainiar idazlea.
- 1983 – Kirsty Coventry, zimbabwetar igerilaria.
- 1984 –
- Maryam Yusuf Jamal, bahraindar distantzia ertaineko korrikalaria.
- Katie Melua, georgiar-britainiar abeslari eta musikaria.
- 1985 – Fábio Santos Romeu, brasildar futbolaria.
- 1986 – Farina, kolonbiar abeslaria eta raperoa.
- 1987 – Merve Boluğur, turkiar aktore eta modeloa.
- 1988 – Glamour Garcia, brasildar aktorea.
- 1992 – Nick Jonas, estatubatuar abeslari, musikagile, aktore eta musika ekoizlea.
- 2002 – Juan Ayuso, espainiar txirrindularia.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1214 – Diego II.a Lopez Harokoa, ezagutzen den Bizkaiko bostgarren kondea.
- 1343 – Filipe III.a Nafarroakoa, Évreuxko konde eta Nafarroako erregea (j. 1306).
- 1348 – Maria II.a Diaz Harokoa, Bizkaiko hamabigarren andrea.
- 1702 – Cipriano Baratze, nafar apaiz jesuita eta misiolaria (j. 1641).
- 1725 – Antonio V.a Agaramontarra, Agaramonteko duke, Gixuneko kondea eta Bidaxuneko printzea, lapurtar militarra (j. 1672).
- 1918 – Estanislao Arantzadi, nafar abokatua eta kulturgizona (j. 1841).
- 1937 – Juan Santiago Aranburu, arabar musika-irakaslea eta organo-jolea (j. 1860).
- 1943 – Eulalia Abaitua, bizkaitar argazkilaria (j. 1853).
- 1948 – Manuel Artze, nafar kardinala, Tarragonan (j. 1879).
- 1981 –
- Tene Mujika, gipuzkoar idazlea (j. 1888).
- Émile Seitz, lapurtar politikaria, Montauten (j. 1896).
- 1990 – Tomas Etxabarri, euskal musikagile eta irakaslea (j. 1908).
- 1996 – Jose Luis Zuloaga, bizkaitar alpinista, Himalaian (j. 1954).
- 2004 – Ramón Gabilondo, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1913).
- 2008 – José Ángel Pérez-Nievas, nafar abokatu eta politikari karlista (j. 1930).
- 2010 – Pierre Bidart, euskal herritar antropologoa (j. 1947).
Mundua
aldatu- 655 – Martin I.a, Aita santua.
- 1087 – Viktor III.a, Aita santua (j. c. 1026).
- 1345 – Joan IV.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (j. 1295).
- 1380 – Karlos V.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1338).
- 1394 – Klemente VII.a, antipapa (j. 1342).
- 1498 – Tomás de Torquemada, Gaztela eta Aragoiko inkisidore nagusia (j. 1420).
- 1583 – Katalina Jagellondarra, Suediako erregina ezkontidea (j. 1526).
- 1701 – Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (j. 1633).
- 1726 – Jakob Prandtauer, austriar arkitekto eta eskultorea (j. 1660).
- 1736 – Gabriel Fahrenheit, alemaniar fisikaria (j. 1686).
- 1782 – Farinelli, italiar kantaria (j. 1705).
- 1792 – Nguyễn Huệ, Quang Trung enperadorea, Vietnamgo Tay Son dinastiako bigarren enperadorea (j. 1753).
- 1822 – Auguste Jean Ameil, Frantziako Iraultza eta hango inperio garaian borrokatu zuen frantziar militarra (j. 1775).
- 1824 – Luis XVIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1755).
- 1869 – Thomas Graham, britainiar kimikaria (j. 1805).
- 1873 – Mohammed IV.a Marokokoa, Marokoko sultana.
- 1881 – Jean-Baptiste Nothomb, Belgikako lehen ministroa (j. 1805).
- 1882 – Edward Bouverie Pusey, ingeles teologo anglikanoa (j. 1800).
- 1911 – Edward Whymper, ingeles mendigoizale eta artista (j. 1840).
- 1923 – Itō Noe, japoniar anarkista, kritikari soziala, idazlea eta feminista (j. 1896).
- 1928 – Marie Stritt, alemaniar antzerki-aktorea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista (j. 1855).
- 1932 – Ronald Ross, ingeles sendagilea eta bakteriologoa (j. 1857).
- 1936 –
- Cándida Antonia Bueno Iso, maistra errepublikano aurrerakoia, fusilatua (j. 1912).
- Karl Buresch, Austriako kantzilerra (j. 1878).
- 1944 – Gustav Bauer, Alemaniako kantzilerra (j. 1870).
- 1946 – James Hopwood Jeans, ingeles fisikari eta astronomoa (j. 1877).
- 1962 – Antonio Arraiz, venezuelar idazlea (j. 1903).
- 1971 – Agnes Meyer Driscoll, estatubatuar kriptoanalista, Japoniako ontzi-sistema asko deszifratu zituena (j. 1889).
- 1973 – Victor Jara, txiletar pedagogoa, antzerki-zuzendaria, poeta, egile abeslaria eta politika aktibista, torturatu eta eraila (j. 1932).
- 1976 – Bertha Lutz, naturalista, zoologoa, irakaslea eta Brasilgo feminismoaren aitzindaria (j. 1894).
- 1977 –
- Marc Bolan, ingeles musikari, abeslari, egile abeslari, musika ekoizle eta olerkaria, glam rockaren aitzindarietako bat (j. 1947).
- Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (j. 1923).
- 1979 – Gio Ponti, italiar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1891).
- 1980 – Jean Piaget, suitzar filosofo, natura zientzialari eta psikologoa (j. 1896).
- 1984 – Louis Réard, frantziar automobilgintzako ingeniaria eta jantzi diseinatzailea (j. 1897).
- 1989 – Ana Itelman, txiletar-argentinar balet-dantzaria, koreografoa, balet zuzendaria eta aitzindaria (j. 1927).
- 1992 – Larbi Benbarek, frantziar futbolaria (j. 1914).
- 1993 – Oodgeroo Noonuccal, australiar poeta, politikari, ekintzaile, artista eta hezitzailea (j. 1920).
- 2004 – Cyriel Barbary, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen bizirik geratzen zen azken belgikarra, 105 urterekin (j. 1899).
- 2005 – Gordon Gould, estatubatuar fisikaria, laserra asmatzea egozten zaiona (j. 1920).
- 2006 – Rob Levin, Lilo, estatubatuar programatzailea (j. 1955).
- 2007 –
- Pepita Caubet, aranerazko idazle eta poeta (j. 1930).
- Robert Jordan, estatubatuar eleberrigilea (j. 1948).
- 2008 – Maud Molyneux, frantziar emakumezko aktore, kazetari eta zinema figuringile transgeneroa (j. 1948).
- 2009 –
- Luciano Emmer, italiar zinemagilea (j. 1918).
- Mary Travers, estatubatuar abeslaria, Peter, Paul and Mary taldeko kidea (j. 1936).
- 2013 –
- Eduardo García de Enterría, espainiar legegizona eta abokatua (j. 1923).
- Juan Luis Panero, espainiar poeta (j. 1942).
- Luis Pastori, venezuelar kazetari, politikari eta ekonomista (j. 1921).
- 2015 – Guy Béart, frantziar abeslaria eta kantautorea (j. 1930).
- 2016 –
- Edward Albee, estatubatuar antzerkigilea (j. 1928).
- Carlo Azeglio Ciampi, Italiako 10. Presidentea (j. 1920).
- Colette Chiland, frantziar psikiatra, psikologo klinikoa eta psikoanalista (j. 1928).
- António Mascarenhas Monteiro, Cabo Verdeko presidentea (j. 1944).
- 2019 – Ascensión Mendieta, memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra (j. 1925).
- 2020 –
- Winston Groom, estatubatuar idazlea (j. 1943).
- Enrique Irazoqui, kataluniar aktore, ekonomilari, xake jokalari eta literatura irakaslea (j. 1944).
- 2021 –
- Silas Atopare – Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (j. 1951).
- Dušan Ivković, serbiar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (j. 1943).
- Casimir Oyé-Mba, Gabongo lehen ministroa (j. 1942).
- Jane Powell, estatubatuar aktore, abeslari eta dantzaria (j. 1929).
- Clive Sinclair, britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua, ZX Spectrum ordenagailuaren sortzailea (j. 1940).
- 2022 – Mahsa Amini, Iranen emakumeen aurkako erasoaren eta indarkeriaren biktimarik ezagunenetako bat (j. 2000).
- 2023 –
- Ron Barassi, Australiar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1936).
- Abdul Ati al-Obeidi, Libiako estatuburua (j. 1939).
- 2024 – István Juhász, hungariar futbolaria (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Ellande, Allande, Erlande, Allende eta Xipirine.
- Aulestiko Urregarai mendian Eufemia deunaren omenez erromeria herrikoia egiten da.
Kanpo estekak
aldatu