Itsas Charente
Itsas Charente[1] (frantsesez Charente-Maritime) Frantziako 17. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Prefetura hiria Arroxela da. Azpiprefeturak: Jonzac, Rochefort, Saintes, Saint-Jean-d'Angély.
Itsas Charente (17) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Arroxela |
Prefeta | Dominique Bussereau UMP |
Azpiprefeturak | Jonzac Rochefort Saintes Saint-Jean-d'Angély |
Barrutiak | 5 |
Kantonamenduak | 51 |
Udalerriak | 472 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 45°57′N 0°58′W / 45.95°N 0.97°W |
Azalera | 6.864 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 661404 |
Dentsitatea | 96.358,391608392 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Mugakideak hauek ditu: Charente, Deux-Sèvres, Dordoina, Gironda eta Vendée, eta Ozeano Atlantikoa.
Itsas Charente departamenduko lurrak guztiz lauak dira.
Ekonomia
aldatuDepartamenduaren iparraldean gurinaren langintzak nolabaiteko garrantzia hartu du; hegoaldean mahastiak lantzen dira nagusiki. Arroxela da Atlantikoaren alde hartako arrantza portu nagusia. Industria Arroxela eta La Pallice hirien inguruetan dago batez ere.
Pertsonaia ospetsuak
aldatu- Pierre Loti (1850-1923), idazlea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).