[go: nahoru, domu]

Jiangxi (江西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 166.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.840.000 biztanle bizi ziren bertan.

Jiangxi (江西)
Jiāngxī Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala江西省
ISO 3166-2CN-JX
HiriburuaNanchang
GobernuburuaYi Lianhong (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak27°18′N 116°00′E / 27.3°N 116°E / 27.3; 116
Azalera166,900 km²
MugakideakHubei, Anhui, Zhejiang, Fujian, Guangdong eta Hunan
Punturik altuenaMount Huanggang (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria44.567.475 (2010)
45.188.635 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010)
Dentsitatea257 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaWu Xinxiong
EtniakHan %99,7
She %0,2
Besteak %0,1
Ordu eremuaUTC+08:00
www.jiangxi.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Lushan mendiaren ikuspegia.

Jiangxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Anhui probintziarekin iparraldean, Zhejiang probintziarekin ipar-ekialdean, Fujian probintziarekin ekialdean, Guangdong probintziarekin hegoaldean, Hunan probintziarekin mendebaldean, eta Hubei probintziarekin ipar-mendebaldean.

Yangtze ibaiak probintzia zeharkatzen du.

Geografia

aldatu

Jiangxi probintzia Mufu, Jiuling eta Luoxiao mendiek inguratzen dute mendebaldean, Huaiyu eta Wuyi mendiek ekialdean, eta Jiulian eta Dayu mendiek hegoaldean. Probintziaren hegoaldea, altuera ertaineko mendixkek osatzen dute, eta Jiangxiko punturik garaiena Wuyi mendietako Huanggang mendia da, Fujian probintziako mugatik gertu, itsasoaren mailatik 2.157 metrora.

Gan ibaiak probintziako ibairik garrantzitsuena da, Jiangxi hegoaldetik iparraldera zeharkatuz. Poyang lakuan sartzen da Jiangxin, probintziaren iparraldean.

Jiangxik klima azpitropikala dauka, urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 9 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 31 gradu bitartekoa da. Urteroko prezipitazioak, ugariagoak maiatzetik urrira bitartean, 1.200mm eta 1.900mm bitartean egon ohi dira.

Banaketa administratiboa

aldatu
Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Nanchang 南昌市 Nánchāng Shì Prefektura mailako hiria
2 Fuzhou 抚州市 Fǔzhōu Shì Prefektura mailako hiria
3 Ganzhou 赣州市 Gànzhōu Shì Prefektura mailako hiria
4 Ji'an 吉安市 Jí'ān Shì Prefektura mailako hiria
5 Jingdezhen 景德镇市 Jǐngdézhèn Shì Prefektura mailako hiria
6 Jiujiang 九江市 Jiǔjiāng Shì Prefektura mailako hiria
7 Pingxiang 萍乡市 Píngxiāng Shì Prefektura mailako hiria
8 Shangrao 上饶市 Shàngráo Shì Prefektura mailako hiria
9 Xinyu 新余市 Xīnyú Shì Prefektura mailako hiria
10 Yichun 宜春市 Yíchūn Shì Prefektura mailako hiria
11 Yingtan 鹰潭市 Yīngtán Shì Prefektura mailako hiria

Politika

aldatu

Jiangxi probintziako gobernadorea Wu Xinxiong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Su Rong da.

Garraioa

aldatu

Aireportua

aldatu
Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
JIANGXI
Ganzhou ZSGZ KOW Ganzhou Aireportua
Ji'an ZSJA JGS Ji'an Aireportua
Jingdezhen ZSJD JDZ Jingdezhen Aireportua
Jiujiang ZSJJ JIU Jiujiang Lushan Aireportua
Nanchang ZSCN KHN Nanchang Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak

aldatu


Geografia  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.