Jon Arretxe
- Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ion Arretxe».
Jon Arretxe Perez (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 4a) euskal idazlea da. Bere herrian egin zituen lehen ikasketak, eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu zuen, bai eta doktore gradua ere, Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero, Gorputz Hezkuntzako ikasketak ere egin zituen, eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Piano eta kantu ikasketak ere egin zituen,[1] Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan. Gogoko du kirola egitea eta bidaiatzea.
Jon Arretxe | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Basauri, 1963ko ekainaren 4a (61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Juan Manuel Etxebarria |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Arbizun bizi da, Nafarroa Garaiko Sakana haranean, Gasteiztik, Iruñetik eta Donostiatik erdibidean. Idazteaz gain, bere bidaia eta liburuei buruzko hitzaldiak ematen. Opera abeslari gisa ere ibiltzen da, koruetan eta bakarlari gisa.[1]
Lanak
aldatu7 kolore | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Jon Arretxe, 7 kolore liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2000 |
Ilustratzailea | Cristina Fernandez |
Orrialdeak | 208 |
ISBN | 978-84-9746-642-4 |
Arrutiren banda | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Jon Arretxe, Arrutiren banda liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2017 |
Orrialdeak | 160 |
ISBN | 978-84-9109-247-6 |
Beti iparralderantz | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Jon Arretxe, Beti iparralderantz liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2014 |
Ilustratzailea | Cristina Fernandez |
Orrialdeak | 160 |
ISBN | 978-84-9746-939-5 |
Narrazioa
aldatu- Oroituz (1998, Elkarrekin)
- Ostegunak (1997, Elkarrik)
- Ostiralak (1999, Elkarrekin)
- Zazpi kolore (2000, Elkarrekin)
- Larunbatak (2001, Elkarrekin)
- Sustrai Beltzak (2006, Elea)
Nobela
aldatu- Urrezko triangelua (2001, Elkar)
- Manila konexioa (2003, Elkar)
- Kleopatra (2005, Elkar)
- Morto Vivace (2007, Elkar)
- Fatum (2008, Elkar)
- Tangerreko ametsak (2011, Erein)
- Xahmaran (2012, Erein)
- 19 kamera (2012, Erein)
- 612 euro (2013, Erein)
- Hutsaren itzalak (2014, Erein), 240 or. ISBN: 978-84-9746-889-3
- Beti iparralderantz (2014, Erein)
- Estolda jolasak (2015, Erein)
- Sator lokatzak (2016, Erein)
- Arrutiren banda (2017, Erein)[2]
- Ez erran deus (2019, Erein)
- Mesfidatu hitzez (2019, Erein)
- Dortokaren begirada (2021, Erein)
- Lyrica garaia (2022, Erein)[3]
- Musker amarruak (2023, Erein)[4]
Saiakera
aldatu- Basauriko euskara (1994, Basauriko Udala)
Haur eta gazte literatura
aldatu- Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia)
- Hakuna matata (liburua) (2000, Labayru)
- Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia)
- Beti iparralderantz (2014, Erein]
Bidaiak
aldatu- Tubabu (1994, Elkar)
- Tuparen seme alabak (1997, Elkar)
- Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)
- Griot (2004, Elkar)
Biografia
aldatu- Txomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Jon Arretxe Perez» Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (). «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo: 52..
- ↑ Diaz, Martxelo. (2022). «Toure berriro San Frantziskora dakar Jon Arretxek ‘Lyrica garaia’-n» Naiz (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2023). «'Musker amarruak' plazaratu du Jon Arretxek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Jon Arretxe» Literaturaren Zubitegian
- Jon Arretxeren webgunea
- «Jon Arretxe» Euskal Literaturaren Hiztegian
- Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE: «Jon Arretxe (idazlea): “Bidaiatzerakoan, lekuko errealitateaz jabetzeak idazten laguntzen dit”», Euskonews Gaztea, 150. zenbakia.