Johann Rudolf Zumsteeg
musikagile alemaniarra
Johann Rudolf Zumsteeg (Sachsenflur, Odenwald, 1760ko urtarrilaren 10a - Stuttgart, 1802ko urtarrilaren 27a) alemaniar musikagilea izan zen. Schillerren adiskide izan zen. Weimarko gorteko kapera-maisu izan zen, eta operako eta dukearen kontzertuetako zuzendari. Lied erromantikoaren aitzindarietako bat izan zen, eta Schubertek biziki miretsi zuen. Eragina izan zuen gainera Reichart, Zelter, Schumann, Kelin eta Loeverengan. Operak, kantatak, biolontxelorako musika eta antzerkirako musika ere idatzi zuen.
Johann Rudolf Zumsteeg | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lauda-Königshofen, 1760ko urtarrilaren 10a | ||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||
Heriotza | Stuttgart, 1802ko urtarrilaren 27a (42 urte) | ||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Luise Zumsteeg (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, unibertsitateko irakaslea, concertinoa eta biolontxelista | ||
Enplegatzailea(k) | Karlsschule Stuttgart (en) | ||
Genero artistikoa | opera | ||
Musika instrumentua | txeloa | ||
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.