Jose Antonio Aduriz
Jose Antonio Aduriz Zabala (Oiartzun, 1949ko azaroaren 1a - Bermeo, 2024ko uztailaren 30a) gipuzkoar fraide eta hizkuntzalaria izan zen. Frantziskotarra, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen. UZEIko lexikografo izatetik erretiroa hartu zuen. Adurizena lan isila izan zen EEBS corpusa, Hiztegi Batua, eta Euskaltzaindiaren hiztegia sortzeko prozesuetan; isila, baina funtsezkoa euskara noranahiko hori lortzeko.[1][2]
Jose Antonio Aduriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1949ko azaroaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bermeo, 2024ko uztailaren 30a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | UZEI Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
1991n euskaltzain urgazle eta 2018an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.[1]
2024ko uztailaren 30ean hil zen Bermeon 74 urte zituela.
Euskaltzain urgazle eta ohorezkoa
aldatuEuskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1991ko urtarrilaren 31n eta euskaltzain ohorezko 2018ko apirilaren 27an.[1]
Euskaltzaindiaren batzorde hauetan parte hartu zuen:[1]
- LEF batzordea (Lexiko Ebazpenen Finkapena, 1987-1995),
- EEBS corpusa (1989-1993),
- Hiztegi Batuko lantaldea (1995-2017),
- Hiztegi Batua (2007-2013)
- Euskaltzaindiaren hiztegia (2009-2024).
UZEIko hizkuntzalaria
aldatuFrantziskotarra izanik, berehala hurbildu zen Jakin aldizkariaren lantaldera,[3] eta talde hartatik abiatutako UZEIn eman zion euskararen normalizazioren aldeko lanei segida.[4] Erretiroa hartu arte, UZEIko Lexikografia Sailean aritu zen urte luzez, nagusiki, Euskaltzaindiarentzat lanean, LEF egitasmoan lehenbizi, eta ondoren hiztegigintzan. Zalantzarik gabe, bera izan da Hiztegi Batuaren eta gero Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zutabe nagusietako bat. Bereak dira, bereziki, hiztegia osatzeko erabiliko ziren irizpideak finkatu eta osatzeko lan neketsua, bai eta lan hori aurrera eramateko behar zen pazientzia ere. Adurizena lan isila izan da; isila, baina funtsezkoa euskara noranahiko hori lortzeko.[4]
Argitaratutako lanak
aldatuLiburuak
aldatu- Gure ikastola (Jakin, 1972)[3] Beste egile hauekin batera: Ipar-aldeko andereñoa, Iñaki Aizpurua Zufiria, Arantxa Allur, Joan Ansa, Felix Garitano, Luis Haranburu Altuna, Joseba Intxausti Rekondo, Imanol Laspiur Zabala, Anjel Lertxundi Esnal, Eusebio Osa Unamuno, Jose Maria Satrustegi Zubeldia, Imanol Urbieta Beristain, Joseba Urrutia.
- Kirola1: Futbola (UZEI, 1985)[5] Beste egile hauekin batera: Jabier Agirre Lasarte, Joan Mari Agirre, Antton Anasagasti, Joseba Arzak, Xabier Azkargorta, Iñaki Elortza, Juan Martin Errasti, Jon Eskobosa, Jose Antonio Irulegi, Jon Kortajarena, Gorka Reizabal, Andoni Sagarna Izagirre, Jaxinto F. Setien
- Pilota: kirol hiztegiak (UZEI, 1994)[6] Beste egile hauekin batera: Jabier Agirre Lasarte, Pello Aiestaran, Xabier Armendaritz Gonzalez de Langarika, Xabier Arregi Iparragirre, Rikardo Arrue Imaz, Teodoro Arruabarrena, Lore Azkarate Villar, Iñaki Elortza, Itziar Etxegia Lizaso, Santiago Iruretagoiena, Jabier Lasarte, Miel Loinaz Beristain, Fernando Mendizabal, Joxian Mujika, Gotzon Nazabal Jaka, Patxi Petrirena Altzuguren, Joxan Unsain Iraola, Gregorio Urdapilleta.
- Asisko Frantzisko: idazkiak, biografiak eta garaiko dokumentuak. Asisko Klara: idazkiak. (Arantzazu argitaletxea, 2000) Edizio kritikoa.[7] Beste hauekin batera: Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Joxe Arregi Olaizola, Ramon Irizar Arabaolaza, Jose Luis Zurutuza
Artikulu zientifikoak
aldatuEuskaltzaindiaren Euskera aldizkarian:
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Euskaltzaindia. Jose Antonio Aduriz Zabala. .
- ↑ «Jose Antonio Aduriz hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da» EITB 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ a b Andereñoa, Ipar-aldeko; Zabala, Jose Antonio Aduriz; Zufiria, Iñaki Aizpurua; Allur, Arantxa; Ansa, Joan; Garitano, Felix; Altuna, Luis Haranburu; Rekondo, Joseba Intxausti et al.. (1972). Gure ikastola. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ a b «Jose Antonio Aduriz Zabala lankidea eta laguna, gogoan» UZEI 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Lasarte, Jabier Agirre; Agirre, Joan Mari; Anasagasti, Antton; Arzak, Joseba; Azkargorta, Xabier; Elortza, Iñaki; Errasti, Juan Martin et al.. (1985). Kirola 1: futbola. UZEI arg ISBN 978-84-7529-273-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Lasarte, Jabier Agirre; Aiestaran, Pello; Langarika, Xabier Armendaritz Gonzalez de; Iparragirre, Xabier Arregi; Imaz, Rikardo Arrue; Arruabarrena, Teodoro; Villar, Lore Azkarate et al.. (1994). Pilota: kirol hiztegiak. UZEI arg (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Kortabarria, Paulo Agirrebaltzategi; Olaizola, Joxe Arregi; Arabaolaza, Ramon Irizar; Zurutuza, Jose Luis. (2000). Asisko Frantzisko: idazkiak, biografiak eta garaiko dokumentuak. Asisko Klara: idazkiak. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Sarasola, Jose Ramon Aizpurua; Arregi, Tere Barrenetxea; Esnaola, Aintzane Ibarzabal; Murua, M.; Jaka, Gotzon Nazabal; Berasategi, Joxan Ormazabal; Otegi, Iñaki Zubeldia. (1985). «Zalantzazko hainbat puntu morfosintaktiko» EUSKERA (30): 142–149. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Sarasola, Ibon; Zalbide, Mikel; Azkarate, Miren; Aduriz, JJose Antonio; Sagarna, Andoni; Segurola, Iñaki. (1991). Hiztegi batua, lanketa-eta onespen prozedurak. Euskaltzaindia.
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Bengoetxea, Patxi Altuna; Villar, Miren Azkarate; Izagirre, Andoni Sagarna; Errazkin, Ibon Sarasola; Elustondo, Mikel Zalbide. (1991). «LEF batzordearen proposamena Euskaltzaindiari» EUSKERA (36): 475–480. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Aduriz, Jose Antonio; Urkia, Miriam. (1994). «Hiztegi batuaren datu-base lexikografikoa» Euskera (Leioa: Euskaltzaindia).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Bengoetxea, Patxi Altuna; Arbelbide, Xipri; Villar, Miren Azkarate; Lekunberri, Martxel Ensunza; Mendizabal, Patxi Goenaga; Garmendia, Jose Mari Larrarte; Urdangarin, Luis Mari Mujika et al.. (1994). «Eratorpenaz» EUSKERA (39): 1039–1058. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Aduriz Zabala, Jose Antonio. (2002). Lexiko batua. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).