[go: nahoru, domu]

Kajsa Ekis Ekman

idazle, kazetari eta aktibista suediarra

Kajsa "Ekis" Ekman (Stockholm,1980ko uztailak 25) kazetari, idazle eta ekintzaile suediarra, prostituzioaren abolizionismoaren alde egiten duen ahots nabarmenetako bat da.[1] Klimax Klima Aldaketaren Ekintza Sarearen sortzaileetako bat da.[2]

Kajsa Ekis Ekman

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Kajsa Helena Langemar Ekman
JaiotzaMaria Magdalena parish (en) Itzuli1980ko uztailaren 25a (44 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
gaztelania
ingelesa
greziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Facebook: Kajsa-Ekis-Ekman-268001276604340 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Kajsa Ekis Ekmanek Dagens Nyheter egunkari suediarrerako idazten du, eta op-ed zutabegilea da ETC ezkerreko egunkarian. The Guardian, TruthDig eta Feminist Current-erako ere idazten du. Finantza-krisiari, emakumeen eskubideei eta kapitalismoari buruzko hainbat lanen egilea da.[3]

El ser y la mercancía (Ediciones Bellaterra, 2017) liburuak sexu-industria eta haurdunaldi subrogatua alderatzen ditu, eta biek emakumeen gorputza merkantilizatzen dutela adierazten du. «Sexuaren lanaren» ideia kritikatu du, eskuin neoliberalaren eta ezker postmodernoaren arteko aliantza zitala delako, sexuaren industria legitimatzeko erabilia. Halaber, "Sexu-langileentzako sindikatuak" askotan proxenetek, estatuek eta akademikoek finantzatzen dituztela salatu du, eta oso zerikusi gutxi dutela langileen borrokarekin. Izenburuak pertsonaren izatearen edo "niaren" eta bere gorputzaren arteko disoziazioari egiten dio erreferentzia, liburu osoan kritikatzen duena. Disoziazio horrek lan sexuala eta haurdunaldi subrogatua beste edozein lanetik bereizten dituela kontatzen digu, disoziazio hori ez baita existitzen edo ez baita hain argia. Liburua frantsesera, ingelesera, gaztelaniara eta alemanera itzuli da.[4]

Stolen Spring (Udaberri lapurtua) liburuak euroaren krisia deskribatzen du, eta Atenastik ikusita, nola eragin dion Greziako ekonomiari. Krisia Greziako langileek eragin zutela kritikatu du Ekmanek, eta kapitalismoaren aldaketei egotzi die. 2016ko "urteko Suediar-Grekoa" saria eman zioten, Greziarekin elkartasuna adierazteagatik.[5]

Ekman 2014ko Ideia Arriskutsuen Jaialdiko hizlari nagusietako bat izan zen.

Ted hitzaldian, "Mundu guztiak hitz egiten du kapitalismoari buruz, baina zer da?", merkatu libreari buruz hitz egiten du tresna erabilgarri gisa, baina kapitalismoa moralaz, erantzukizunaz eta klimaz, herrialdeaz edo munduaz planifikatzeko kanpoko indar gisa deskribatzen du. Finantza-sektorea arautzea proposatzen du, krisiak saihesteko, eta demokrazia proposatzen du gizarteko sektore guztietan, lantokian barne.[6]

2018an, genero-identitateari buruzko artikulu bat idatzi zuen Aftonbladet egunkarian, eta bertan bere buruari galdetzen zion gizarteak generoaren definizioa aldatzak zer ondorio izan zitzakeen, generoa ez dadin izan gorputzaren sexuak definitutako zerbait, gizabanakoak berak erabakitako zerbait baizik, eta identitate sexuala bere buruak izendatua izan dadin.[7] TERFez (Feminista Erradikal Trans-Baztertzailea) akusatu zuten eta ordutik heriotza-mehatxupean bizi da.[8]

  • Sobre la existencia del sexo. Reflexiones sobre la nueva perspectiva de género. Ediciones Cátedra / 978-84-376-4347-2[9]
  • El Ser y la mercancía. Prostitución, vientres de alquiler y disociación. Edicions Bellaterra / 978-84-7290-815-4[10]
  • Skulden: eurokrisen sedd från Aten. Leopard Förlag arg. / 978-9173435314[11]
  • Texter 1998-2015. Perspektiv; 1. Stockholm: ETC. 2015. ISBN 978-91-88029-13-3[12]
  • Om könets existens - tankar om den nya synen på kön Stockholm: Polaris. 2021. {{ISBN|9789177954552}}[13]

Sariak eta ohoreak

aldatu
  • 2010. Jan Myrdalen sari morea - Robespierre saria.[14]
  • 2015. "Urteko suediar-greziar" izendapena, Suedia eta Greziaren arteko Kultur Lankidetzarako Batzordeak izendatua.[15]
  • 2016. Sara Lidman saria.[16]
  • 2020. Lenin saria.[17]

Erreferentziak

aldatu
  1. «"Me niego a distinguir entre trata y prostitución como si hubiese putas e inocentes"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Kajsa Ekis Ekman | Autores | Feminismo» El Viejo Topo (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  3. «Kajsa Ekis Ekman» web.archive.org 2015-05-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  4. (Gaztelaniaz) Tiganus, Amelia. (2018-09-05). «Kajsa Ekis Ekman: “Los sindicatos de trabajadoras sexuales defienden los intereses del lobby proxeneta”» Geo Violencia Sexual (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  5. (Suedieraz) «”Sverige och Grekland har mycket gemensamt”» Dagens ETC (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  6. Everybody talks about capitalism -- but what is it? | Kajsa Ekis Ekman | TEDxAthens. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  7. (Suedieraz) «DEBATT: En man som styckar kvinnor ska inte sitta i kvinnofängelse» www.expressen.se (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  8. (Gaztelaniaz) Etxebarria, Lucía. (2020-06-27). «'Kill the TERF', por Lucía Etxebarria» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  9. (Gaztelaniaz) «Sobre La Existencia Del Sexo de Ekis Ekman, Kajsa 978-84-376-4347-2» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  10. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «El ser y la mercancía - Kajsa "Ekis" Ekman» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  11. (Gaztelaniaz) «Skulden : Eurokrisen sedd från Aten de Ekis Ekman, Kajsa: New softcover (2014) | bad project e.K.» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  12. (Gaztelaniaz) «Texter 1998-2015 de Ekman, Kajsa Ekis: New softcover (2015) | bad project e.K.» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  13. (Gaztelaniaz) «Om könets existens - tankar om den nya synen på kön. de Ekman, Kajsa Ekis: (2021) | Rönnells Antikvariat AB» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  14. (Suedieraz) Robespierrepriset. 2021-11-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  15. (Suedieraz) «”Sverige och Grekland har mycket gemensamt”» Dagens ETC (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  16. «Kajsa Ekis Ekman tilldelas Sara Lidman-priset 2016 | Sara Lidman-sällskapet» saralidman.se (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  17. (Suedieraz) TT. (2020-01-28). «Kajsa Ekis Ekman får Leninpriset – Norrköpings Tidningar» nt.se (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).

Kanpo estekak

aldatu